Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erotu, ero(tu), erotzen 1 da ad ero bihurtu, zentzua edo burua galdu. ik zoratu.

Erotu naizela uste duzu?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.

Gero, pentsatu zuen gonbidatua erotu ote zen bat-batean, eta, izuturik, adi-adi begiratu zion, baina gonbidatuaren begietan baretasun erabatekoa zen nagusi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 58. orr.

-Garbi hitz egizu, erotuko naiz bestela!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

Erotua nintzela iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.

Beste astebete hemen, eta erotu egingo naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Senarra ere ia erotu zait, hor bainabil beti jirabiraka, abesti hori ahopetik kantaka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.

Emakumearen iduriz, hainbertze egunkari irakurririk eta telebistan eta irratian hainbertze albistegi ikus-entzunik erotu zitzaion osaba.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

-Erotzen ari naiz, horixe da dena, hain ikaragarria da guztia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 322. orr.

Egunean-egunean erotzen ari baitzen izeba, aitaren aldetiko osabarenera joan ginen bizitzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.

Ez dakit zer gertatzen ari den, bainan erotzen ari gara Frantzian: [...].  Herria   2002-10-10

Askotan erotzen dira erleak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 198. orr.

Erotu behar baduk, bakarrik erotu hadi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

-Printzea erotu egin zaigu!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.

Eroarena nola egingo dut ordea, erotua banago?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Erotuta ibiltzen dira irakasleak.  Berria - Gaiak   2006-03-12

-Hi seko erotuta hago, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

Satanek, eroturik, ihes egin zuen, eta santuak, makila bat harturik, atzetik jarraitu zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Ripper zaunkaka sartu zen gelara, eroturik bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Erotu uste nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.

Jendea pozez eroturik dago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Eperrak, eroturik, kaiolako burdinak mozten saiatzen ziren mokoaz, erabat larri.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

Oihuka hasi zaie euskal mutilei, eroturik antza: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

-Hori ez nuke egingo, ezta erotuta ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Haien azpian mutiko txiki-txiki bat agertu zen, ile-kizkurra eta hain txukun jantzitakoa, non emakumeek erotuta ematen baitzuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 213. orr.

Batzuek uste dute erdi erotu edo egin dela, baina berarekin hitz egiten dudan bakoitzean, betiko Stanley zaharra da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

Bakarrik, erdi eroturik, abaildurik sartu nintzen gelan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Atzo erotzeko zorian egon nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Hemen nago ni nerbioetatik erotzeko zorian, eta zu trufaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.

Ospitalean zegoen, erotzeko zorian (nerbio-porrotaren mugan), eta margotzea, antza, soluzio edo sendaketa modu bat izan zen berarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.

Erotzeko modukoa duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.

Burrunba erotzekoa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.

Erotzekoa ere bazen, telefono deietatik hain zintzilik bizi beharra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 128. orr.

Bi alaba izan zituzten, Marina eta Ada, bi alaba, biak ala biak erotzeraino maite zituztenak, senar-emazteek elkar erotzeraino maite baitzuten biek ala biek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Pentsamendu hark erotzeraino betetzen ninduen, eta atera etxetik eta euripean ibiltzera joaten nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.

Txarrena, ordea, orain maiteminduta nagoela, erotzeraino maiteminduta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

Erotzerainoko oinaze zakar batek hartu dizkio zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Aitak erotu arte edaten zuela ohartzeko aski handia izan zen egunetik, ez zuen sekulan gehiago negarrik egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.

2 irud/hed

Erregaiaren prezioa «erotu» egin dela onartu eta ekoizpena handitu dezakeen herrialde bakarra Saudi Arabia dela zehaztu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

-Te-ontzia erotu egin zen eta ur irakin txorrotadak botatzen zituen alde guztietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Ez dira gai kasinoa erotzen denean, ekaitz finantzarioa baretzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.

3 (zaio aditz gisa)

Erotu egin al zaio alabari?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 165. orr.

4 (du aditz gisa)

Lanturuka hasi zen ozenki, bere umeek erotu egiten zutela, batez ere Sebastianek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

-Maitasunak erotu egiten zaitu, garuna azpikoz gora jartzen dizu, ikuspenak ikusarazten dizkizu, eta, batez ere, min ematen dizu, min handia.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 220. orr.

Errealitateak erotzeraino horditzen zituen, eta, bizitzarekin bat eginik, heriotzak espektroak sortzen zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.

Jo eta jo hasi zitzaion, beti ahoan, amorruak eroturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 112. orr.

Musika isildu zen, baina pattarrak erotutako basati hark garrasika jarraitzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 130. orr.

Amaren aldetiko izeba egunetik egunera erotu egiten omen genuen, eta aitaren aldetiko osabak zioen garaia baino lehenago hilaraziko genuela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.

Denbora-jiratzaile horrek ia erotu egin nau, eta itzuli egin dut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 347. orr.

Ezertan pentsatzen hasi orduko zutik ginen, izumen ergel batek eroturik, ihes egiteko prest.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.

Gero ezer ez zen entzun, erabat erotu gintuzten bi minutuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Horrexetan neukala erotuko ninduen atsekabea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 136. orr.

Erotu behar gintuen animalia hark!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Monsieur Le Blanc-ek ezin zuen neskaren desagertzea esplikatu, eta larritasunak eta izuak erotu beharrean zeukaten Madame Rogêt.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.

Ero hark ere ez al zuen hil arte errege zela uste izan, erotu zuen kolpea hartzerakoan erregez mozorroturik baitzegoen?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

Egunkariak etengabe ari dira inbasioari buruz gauzak idazten, eta jendea erotzen ari dira, honelakoak esaten baitituzte: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.

Nola erotuko du isiltasunak, urteetan gauero fusilamenduko deskargak entzun dituena?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Haien aurpegi erotuak eta haien eskuen imintzioak ikusi nituen! Preserbatiboa ipintzen zidan, eta txortan egiten genuen, zaldi erotuek bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.

Zerbaiti heldu nahi zion bakoitzeko, itzuli bizkor bat egiten zion eskuak, sigi-saga erotu bat bezala, bila ari zena ukitu aurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Bihotza, etxea eta ohea eskaintzen zizkidala iruditu zitzaion nire desio erotuari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.

Hara joango gintuan hirurok, eguzkitan patxadaz etzatzera, eta gaueko kilkir erotuen orkestra desordenatuarekin batera gure amets erotuak egia bihurtzera.  Berria - Kultura   2006-02-16

6 erotuxe adlag
6
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina erotu (3); bat batean erotu (3); bat erotu (4); batean erotu (3); edo erotu (3); erdi erotua (4); ere erotu (6); erotu al (9); erotu arte (4); erotu bat (3); erotu behar (9); erotu behar nuela (3); erotu beharrean (11); erotu beharrean ari (3); erotu bezala (3); erotu bezala egin (3); erotu egin (75); erotu egin al (11); erotu egin dela (6); erotu egin haiz (4); erotu egin nintzen (3); erotu egin zara (3); erotu egin zela (5); erotu egin zen (6); erotu egin ziren (3); erotu egin zituen (3); erotu egin zuen (4); erotu egingo (31); erotu egingo naiz (13); erotu egiten (37); erotu egiten da (8); erotu egiten dira (9); erotu egiten zen (4); erotu eta (12); erotu ez (3); erotu gabe (5); erotu haiz (4); erotu ote (3); erotu zara (7); erotu zen (8); erotu zituen (3); erotu zuen (5); erotuko naiz (4); eta erotu (5); eta erotuago (4); filologoa erotu (4); filologoa erotu egiten (4); hori erotu (3); ia erotu (6); jendea erotu (3)

begiak eroturik (4); black erotuta (3); black erotuta dago (3); erdi eroturik (3); erdi erotuta (5); eroturik bezala (7); eroturik zegoen (3); erotuta al (5); erotuta al hago (3); erotuta bezala (12); erotuta dabil (3); erotuta dago (14); erotuta dagoela (6); erotuta daude (7); erotuta egon (3); erotuta ere (13); erotuta ere ez (5); erotuta eta (3); erotuta gaudela (4); erotuta hago (7); erotuta nago (4); erotuta nagoela (7); erotuta nengoela (4); erotuta ote (3); erotuta zaude (11); erotuta zaudete (4); erotuta zegoela (12); erotuta zegoen (8); eta erotuta (9); ezta erotuta (6); ezta erotuta ere (6); guztiz erotuta (3); hain erotuta (3); seko erotuta (3)

erotzeko eta (3); erotzeko moduan (3); erotzeko modukoa (7); erotzeko zorian (15); erotzekoa da (4); erotzen ari (16); erotzen ari naiz (3); erotzen dira (4); erotzen dira erleak (4); erotzen eta (3); erotzen hasia (7); erotzen hasita (3); erotzeraino maite (5); eta erotzeko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus