Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zahartu da eta zoratu da aitona Nikolas. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.
Soldadu-aldraren buruak erotzeraino zoratu dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.
Hiru oren iraun dik eta zoratu nauk. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 300. orr.
-Baina zoratu zara ala? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 254. orr.
Berlek abandonatu zuenean, guztiz zoratu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.
Zoratzen ari zarete, horrenbeste jan eta edan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 141. orr.
Zoratu egin naiz ala? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 155. orr.
Odolarekin zoratu egiten da jendea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.
-Zure sortzetiko zoramena ez balitz, zure semea ez zen sekula zoratuko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.
Gerra igarleei: zora bitez! Elizen arteko biblia Jr 50,36
Beste behin, sukaldariari gorte egiten saiatu zen, inondik ere emakumeaz zoraturik, baina ez zuen arrakastarik izan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.
Azken hiru egunetan polizia zoratu beharrean ibili zen haren bila. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 169. orr.
Madrilen, politikariak eta hizlariak zoratu beharrean ari ziren erretorika-ariketa ederretan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 86. orr.
-Hi ere zoratzen hasita hago. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.
Villagrandeko dukea zoraturik geratu zela ene anaia Mattinek erakutsi zuen trebeziarekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Han izpiritua hain eztiki zoraturik aurkitzen da, hain jainkotasunez erabat beterik eta blai eginik, Jainkoagan hain zoraturik, non batasunean galtzen baita bestelakotasun guztia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.
Zoratuta nago Louri begira, neure neska da, neure lilia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.
Gizon hark zoratuta bukatu omen zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 25. orr.
Mundu guztiak zoraturik zirudiela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.
Diskoan eta kontzertuetan jarri ditugu orain geure buruak, gu zoratu eta publikoa zorarazteko izugarrizko gogoa baitugu Zoratzeko moduan jarri nintzen. Berria - Kultura 2006-05-04
Hemengo buila zoratzeko modukoa duk. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.
Zoratzeko puntuan egon zen, mataza haren hariari jarraitu ezinik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 532. orr.
Zoratzekoa izan zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.
Denik-eta pertsona lasaiena zoratzeraino estutzen duen heriotzaren atariko [...] herio hura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 87. orr.
Denak daude zoratuta: komunistak, faxistak, demokraziaren predikariak, idazleak, margolariak, elizgizonak, ateoak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.
Gosez erdi zoratuta nengoen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 63. orr.
Zoratu egin zaiela beren Euskal Herri hori, burutik eragin eta zeharo joan zaiela? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.
Hasieran, inondik inora ezin zuela halakorik egin, zoratu egin ote zitzaion, bi ordu eman zituztela su-etenerako eta bat joana zela ordurako. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.
Bere meneko egiten gaituenean, aldiz, zoratzen da eta zoratzen gaitu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 419. orr.
-Zarata horrek zoratu egiten nau. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.
Uztaitik bi metrora ez du saskiratzen, baina bere lanak jendea zoratzen du. Berria - Kirola 2004-06-17
Ez ninduten zoratzen prerrafaelita horiek, baina zerbait bazuten erakargarria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 124. orr.
Andreen izuak zoratzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.
Horrek itsutzen, zoratzen eta desesperatzen gaitu; horrek ateratzen gaitu geure onetik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 204. orr.
Ni zoratu nahi ninduen, esaterako; beste batzuen artean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 16. orr.
Ken niregandik begi horiek, zoratu egiten naute. Elizen arteko biblia Kt 6,5
Izuak zoratu egin ditik: gaizkilea eta espioia haizela ziotek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 311. orr.
Ni zoratu nahi ninduen, esaterako; beste batzuen artean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 16. orr.
Lerro haien bidez Eugenia puntu hartaraino zoratzea lortu banuen, Victoriarengan ere eragina izan behar zuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.
Konturatu naizenez, pozez zoratuko zaituzten erantzunak prestatu zizkizuen Euklidesek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.
Hau edozein zoratzeko modukoa da. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.
Kartzela presoa zoratzeko makina dela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 89. orr.
Aferak zoratua zela Ingeles polizia. Herria 2003-10-30
Marinelek, ikarak zoraturik, kareletik botatzen zuten beren burua. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 187. orr.
Ero moduan hasi zen kantari, eguzkiak zoratuta bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 72. orr.
Aspaldian nago zure begiradak zoratuta! Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 107. orr.
Itxaropenik gehiago ez izatea erabakita, joan egin zitzaidan hasieran zoratuta eduki ninduen izuaren parte handi bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.
Chavez gustura, eta emakumea zoratzen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.
Bi helduen harridurak zoratzen zeukan Max. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.
Zoratzen hartu zuen lo Mireiak, bere hamar urterekin, Marco Polo izena gogoan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 157. orr.
Zoratzen entzuten genituen haren kontuak. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.
Zoratzen hasteko puntuan egon beharko du Martin dotore portatu da ataka honetan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.
Zoratzen ibili gara, eta hango edozein argazkik balio zezakeen. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.
Zoratzen egongo zen Léa: aurreneko loro matematikaria loro-emea zen! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 463. orr.
Erleek zoratzen behar dute. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.
Edo hauxe da nire Euskal Herri fededuna, Abrahan zoratuaren fedea. Gero, Samen begi zoratuen aurretik, Elrond eta Galadriel iritsi ziren zaldiz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.
Ikara ematen ziotela txakur zoratu haiek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Abiada hark egokiera eskaini zien zaldi zoratuei lehengo norabidean berriz jartzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.
Jainkoaren botere eta maiestatearen lekuko zoratuak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 170. orr.
Zoratu haien artean, bihotzeko mina ematen badit ere, aitortu beharra daukat Malatesta batalloiko zenbait lagun zetozela buru. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.
Ez zen bertan geratu, baizik eta pozak zoratzen bainutik atera eta, zegoen bezalaxe, joan omen zen biluzirik bere etxera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.
Zutitu egin da, pozak zoratzen dago. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.
-Zerk pentsarazi dizu -esaten zion Camillak- ni pozak zoratzen egoten naizela hemen, egun osoan etzanda? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.
Pozak zoratzen uzten gaituzten arrapostu horietako bat: "Gu ziegaz ziega bezala". Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.
Emakumea pozak zoratzen zeukan ezkongai izatearen egitasmoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.
Pentsatuko duzunez, pozak zoratzen gauzka gertakari zoriontsu horrek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.
Konpainia bikainean negok, pozak zoratzen, barrez eta alai. Aitor Arana «Onan», 2000 - 132. orr.
Pozak zoratzen, urduri, zementuzko etzalekuan eseri zara, eta konbultsio bizi batek harrapatu zaitu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 264. orr.
Saltoka hasi zen, pozez zoratzen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 53. orr.
Kantatu zuen, maitasunak ukitu dituen emakumeek ohi duten bezala, eta pozez zoratzen, dardaraz, erregeren bihotz gainera erori zen, haren ezpainen bila. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.
Batzuk pozez zoratzen, besteak haserre bizian. Berria - Harian 2005-01-26
-Ona! -esan zuen neskak, pozez zoratzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 145. orr.
-Hik zer esan dion, bada? -galdetu zuen atsoak, zeharo asaldatua, pozez zoratzen bi emakumeak haserretu zirela jakinda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.
Emakumeak pozez zoratzen hura entzundakoan. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Nafarraren jokaldi bikain bakoitzean, jauntxoek eta karlistek txalo egiten zuten pozez zoratzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Handik sei ordura, pasaportea eskuan neukan; pozez zoratzen nengoen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 114. orr.
Ukabilaz mehatxatuz, kargu hartu zien; pozez zoratzen zegoen, ordea, eta halaxe esan zien: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.
Txuspo pozez zoratzen etorri da etxera gaur gauean. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.
0-2koarekin pozez zoratzen itzuli dira jokalariak eta Vila-realera joan ziren zaleak. Berria - Kirola 2006-04-23
Riccardo Frizza zuzendari italiarra pozez zoratzen agertu zen bildutako interpretatzaile taldearekin: «Lehen mailako taldea dugu: munduko onentsuenak daude». Berria - Kultura 2004-08-31
Portugaldarrak zora-zora eginda daude gaurko partidarekin, eta inor gutxik espero du galtzea. Berria - Kirola 2004-06-30
Batera eta bestera mugitu zuen burua, berezkoa zeukan mugimendu bitxiarekin, eta "zora-zora eginda hago" esanez bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.
Haurrak, berriz, zora-zora ez ezik txora-txora eginda dauzkate. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 179. orr.
zoratu arte (5); zoratu beharrean (11); zoratu zara (3); zoratuta egon (5); zoratuta nagoela (5); zoratuta zegoen (6)
zoratzear jartzen (8); zoratzeko moduan (4); zoratzeko modukoa (8); zoratzeko modukoa da (3)
pozak zoratzen (27); pozak zoratzen nago (3); pozak zoratzen zegoen (3); pozez zoratzen (70); pozez zoratzen jarri (5); pozez zoratzen zegoen (14); zoratzen ari (6); zoratzen dago (3); zoratzen egon (4); zoratzen egongo (3); zoratzen gaude (4); zoratzen geunden (3); zoratzen hasita (3); zoratzen jarri (6); zoratzen jarriko (3); zoratzen nago (8); zoratzen zegoen (21); zoratzen zegoen ruche (3); zoratzen zen (3); zoratzen zeuden (3)