Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erotasun 1 iz eroa denaren nolakotsuna. ik zorotasun.

Badakizu zer den bene-benetan erotasuna, zer zentzugabekeria?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Nik ere beti esan dut erotasuna eta zentzua ezin bereizi daitezkeenean dela mundua benetan mundu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

-Erotasunak beldur ematen digu, eta horregatik egiten diegu eroei barre.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 84. orr.

Errusian zorriei ihes egitea zen arazoa; hemen erotasunak inguratzen zaitu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Ama hil eta erotasunak hartu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 53. orr.

Esan ezin ahalako tristeziak joa, Gaiur erregeak Kontseilua bildu zuen, eta, bisir eta emir, ministro eta handiki, denak aurrera agertu zitzaizkiolarik, Budurren erotasunaren albistea eman zien.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 134. orr.

Nolako begiekin ikusten duzu erotasuna?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Eri nengoen eta ero nengoen, amorioaren gatibu, baina eritasun hura eta erotasun hura ziren, bertzalde, ene hatsa eta ene osasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.

Ahotsean erotasunaren zizta nabaritzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 160. orr.

Serioski ari da idazlanean, erotasunaren ezpain dardararekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 302. orr.

Zeren eta kezka eta mesprezua izan ohi baitira erotasunaren ordaina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 127. orr.

EAEn egun neurologoek soilik dute erotasunaren aurkako botikak emateko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zuen zuhurtzia fededun eta puritanoaren atzean erotasun miresgarri bat zegoan, erotasun sortzaile eta iraultzailea, zintzoa eta ausarta, ilusio grinatsu bati estu lotua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.

Zahartzaroak ekarri didan erotasunak, erotasun funtzionalak, egin du posible lekukotza hau kontatua izan dadin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

Maitasun [...]: aldi bateko erotasuna, ezkonduz edo eritasuna sortu zioten eraginetatik aldenduz sendatzen ahal dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.

Egoera bitxi hau zuritzeko, zorotzat jotzen dute Donatien, eta "erotasun libertinoa" (--!!) egozten diote.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

1880etan, nahikoa argi geratuz joan zen lobulu frontaletako tumorrek modu askotako sintomak eman zitzaketela: nahiz ernetasun eza, zozotzea eta gogamenaren moteltasuna, inoiz izaera-aldaketa nabarmena eta autokontrola galtzea, nahiz (Gowersen arabera) "erotasun kronikoa".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina jakin beharko genuke, halaber, bizitzak ez duela erotasun puntu bat gabe bizitzea merezi. Next Generation belaunaldiko idazleek, ulertzen ez duten eta erantzunik eman ezin dioten mundu batetiko erotasun sentimendua ez ezik, hustasun elektrikoan desagertu gabe sozialki irauteko, narrazioetan espazio moral eta intimo bat eraikitzeko modua egiten dute.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 84. orr.

Dagokidan erotasun-eremuak salbatu izan nau askotan neure buruaz beste egitetik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus