Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorotasun iz zoroa denaren egoera edo gaitza; buru nahastea. ik zoramen; erotasun.

Zorotasunaz gain, gastritisa, hezueria eta beste gaitz asko zituen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 189. orr.

Andreieven obrako gai nagusiak zorotasuna, heriotza, beldurra eta bakardadea dira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Eritasun fisikoak pixkana-pixkana barneko dohainak ere ahuldu egiten dituelakoan nengoen, nahiko garbi ikusia nuen hori etxean, eta seguru nengoen frau Gerdaren zorotasuna ere aitaren herrena bezalako kasu bat izango zela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 114. orr.

Arrazoirik onenak baino indar gehiago izaki bere zorotasunak eta, lehenengo topatzen zuenaren eskutik arma-hartzea egiteko asmoa hartu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Orduan nabarmendu zen beraren zorotasuna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 187. orr.

Zoroen, doktorearen eta erizainen arteko harremanak, zoroen izaera eta bakoitzaren zorotasuna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 10. orr.

Paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino, izaeraren neurositik deliriorik gabeko zorotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

Maitasuna sumintasun eta zorotasun gisan kontzebitu zuelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus