Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosketa 1 iz erostea. ik salerosketa.

Eskua alkandoraren bularraldeko poltsikora sartu eta kutxa luze estua atera nuen -bertan zegoen gordeta goizeko nire erosketa-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.

Alde batean onak, berari erosten diotenak; bestean, gaiztoak, gehienak, erosketa beste nonbait egiten dutenak, hirigunean berreraikitako dendetan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Berak irabazitako diruz egindako lehen erosketak pozez bete zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Florak ezin zuen ama bakarrik utzi, eta neu arduratu nintzen Artaxonako hilobiaren erosketaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 312. orr.

Goizean kantari jaiki eta erosketa enkargatzera joaten zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 97. orr.

Pia sarri joaten zen Gruarora, erosketaren bat egitera zela, ile apaintzailearengana zela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 196. orr.

Kanpotiarrek zenbait erosketa egiten badute ere egoiten diren denbora labur hortan, nola ikusia ote da urte guzian tokiko eroslea?  Herria   2003-04-03

Lantzean behin, Adbuster fundazioak sona handiko kanpainak antolatu ditu Erosketarik gabeko Eguna edota Telebistarik gabeko Astea bezalakoak, besteak beste.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.

2 (pluralean)

Sara bere ahizpa Karmelerekin bizi zen, eta Karmeleren etxeko ardurak zituen -sukaldea, erosketak eta garbiketa-.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 161. orr.

Inguruko mahaikoek elkarri erakusten zizkioten erosketak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Lehenengo zalantza sortu zen emakume batek, erosketak poltsan sartuta zituela, ahapeka esan zuenean diruz gaizki samar zebilela eta ea larunbatean ordain zezakeen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Egun osoa elkarrekin egin dugu: elkarrekin bidaia, elkarrekin erosketak, elkarrekin otorduak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 77. orr.

Premiazko erosketak eta gainerako prestaketak egiteko orduan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 42. orr.

Constable andreak, erosketek zamaturik eta gorrituta, ezagutu egin ninduen zezen bat bezala Woolworthetik atera zenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

Gaur merkatalgune batean gelditu garenean, erosketen artean beste koaderno bat ikusi diodalako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 257. orr.

Botilatxoa erosketen zakutoan sarturik, non zer bilatuko segitu du, harik eta soldadu batzuk hurbildu zaizkion arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

1990eko hamarraldiko fusioen eta erosketen hazkunde izugarria (ia %30 urteko).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Hutsik zegoen aulki batean bere erosketak utzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 55. orr.

Espaloitik agure bat zihoan, etxerantz seguruenik, erosketekin betetako paperezko zorroa, brown bag, bularraren kontra zeramala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Erosketekin eta biharamunerako hegazkin txartelarekin itzuli naiz hiritik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Estatuarentzako erosketa horiek direla eta, zekale-irina behar baduzu, edo gari-irina, edo alea, edo okela, ez ahaztu nitaz, mesedez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Eskerrak Ghulame gurekin etorri eta erosketez arduratu den.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 143. orr.

Ilunkeran, fabrikatik irtendakoan, justu izaten dugu astia erosketa batzuk egiteko, zerbait jateko; Rekexo ohartu zen erosketen gurditxoa ia puntaraino beterik zeukatela coca-cola botilaz.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 45. orr.

Uste baino denbora gehiago behar izan dugu erosketetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Hantxe erosketako boltsak husten hasi zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 63. orr.

Ama, berriz, etxekoandre eskolarik gabea, erosketetako numeroak egiten iaioa baina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

Solasean hasi orduko, dendako neskamea, Augustine, erosketetatik itzuli zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Aita, ama eta hiruok, bakoitzak eskolako zorro bat eta erosketetarako poltsa bana zeramala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

30 euroz gutiagoko erosketentzat.  Herria   2002-11-07

Pia sarri joaten zen Gruarora, erosketaren bat egitera zela, ile apaintzailearengana zela, permanentea egitera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 196. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

-Oso erosketa ona egin duzu, Pavel Ivanovitx!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 216. orr.

Telefonora lotzeko grabagailua izan zen bere erosketarik hoberena.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.

Erosketa xehe frangoren pagatzeko baliatzen ahalko den karta.  Herria   2002-11-07

Opari paregabetzat zeukan hain erosketa ustekabekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Ez zuen erosketa txarra egin, gero!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Auzoko emakumeek asteburuko erosketa hiriguneko supermerkatu handietan egiten zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Irakurleak dagoeneko ikusi du nola egin zituen Txitxikovek lehenbiziko erosketak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.

Sei lagunendako sarrerak gehi barneko erosketa itzuriezinak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Azken erosketak herenegun eginak nituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 143. orr.

Sekulako erosketak egiten zituela pentsatzea bazegoen, baina, egia esatera, oparietatik bizi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goi-goikoak Salmansar erregearen begiko egin ninduen; haren erreinuko erosketa-buru izatera iritsi nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Miepek hartu zuen, zapi batean bildu, erosketa poltsan sartu eta zakurren eta katuen klinika batera eraman zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Hirurogeita bi urteko gizon bat erosketa-orgari bultzaka dabil korridoreetan gora eta behera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 167. orr.

Hango eliza-kanpaiak eta hamar mila txakurrak, hango arlote bakarti eta etxe gabe underground-ak, beren erosketa-orgatxoei etorbideetan behera bultzatuz eta zakarretan botilen bila azterka aritzen direnak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Andre zarpailak erosketa karroan darama gizon are trapilagoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

Halaber, aurrezkia murrizten du, aurrezturiko zenbatekoen erosketa ahalmena txikiagotzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

Dendako erosketa liburuxkan azken eroslearen izena agertzen zen: Ed Gein-ek motorretan erabiltzen den izotzaren kontrako likidoa erosia zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 51. orr.

Gaur arratsaldean, berriz, amaren erosketa zerrenda garbian jarri nahi izan dut, irakurtzeko nahikoa letra zaila du-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 40. orr.

Karmelo: orain ulertzen dut, zinez, zergatik etorri zen nire alboan New Yorkeraino, zergatik ibiltzen zen sarritan nire inguruan, zergatik egiten zitzaidan hain ezaguna erosketa zerrendetako haren letra...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 223. orr.

Garai batean, sektore-korruetan antolaturik, erosketa eta salmenta aginduak elkarri ahoz esaten zizkioten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Txitxikovek ez zuen Khlobuievengan pentsatzen eginiko erosketa oldozpen guztiez jabetu zitzaiolako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 486. orr.

Prezioen goratzea gurpil zoroa osatuz gertatzen da: prezioek izandako hazkundea dela medio, soldatek ere, beren erosketa ahalmenari eusteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

EE 480/0 Erosketa Ebazpidearen arabera, gutxienez ehuneko 28 kromo oxido eduki behar zuen guztira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 208. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nik neure 28 urteak bete behar nituen unean, janari-erosketak, petrolioa, xaboia, pospoloak, eta abar, erosi beharretan ezinago trakets eta baldar, "leku berean batera denak egitea onena", pentsatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 303. orr.

Liburu-erosketan aholkua eskatu nionean, pozarren hartu zuen, ohoretzat ere bai beharbada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 79. orr.

6 erosketak egin

Jatekorik ez zakuan: erosketak egin ditut herriko saltegi bakarrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.

Egunero joaten dira merkatu horietara etxeko erosketak egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Estatuarentzako erosketak egiten zituelako kontu horrek berebiziko eragina izan zuen Nastasia Petrovnarengan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Herriko saltegietan erosketak egiten dituztenek txartelak eskuratzen dituzte eta hauekin zozketa batean parte hartzen ahal dute.  Herria   2002-12-19

Neskatila goizeko lauretan jaikitzen zen, bere nagusiari erosketak egiten laguntzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Emazteak bazekien sukaldean -sukaldari ona zen- eta erosketak egiten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Asteburuetan erosketak elkarrekin egiten, zinemara edota diskotekara joaiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 16. orr.

Hark egiten zituen erosketak, hark garbitzen, hark otorduak prestatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.

-Nahi baduk, egingo dizkiat erosketak lanean ari haizen artean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 58. orr.

Asteburuetan erosketak elkarrekin egiten, zinemara edota diskotekara joaiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 16. orr.

Bepek eta Miepek egin zituzten erosketak, gure errazionamendu liburuxkez baliatuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.

Orain, dena dela, sosa behar nuke erosketak eta abar egiteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

· Biak salerostetan ari dira lanean; nahiz gainerat, Alain erresuma gehienetan ibiltzen den artetan, erosketen egiten.  Herria   2001-06-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus