Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erosgai (17 agerraldi, 6 liburu eta 10 artikulutan) iz 1 salerosketa baten gai izan daitekeen gauza. ik salgai; salerosgai.

1964an izan zen Lizarran garaztar batzuek muntatu erakusketa bat, erosgai anitzekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Atsegin apur bat hartzen du hark erosgaiak kutxako mahai aurrean nola husten dituen ikusita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 234. orr.

Herrialde osoan ibiltzen zen, bere erosgaiak salduz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.

Gutxienez entzun ezazue zuek laguntza eman dezazuen dauzkagun arrazoiak, erosgaia ikusirik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Erosgai guztiak Iranetik kontrabandoan ekarriak ziren, Bagdadek enbargoa ipinia baitzien Barzani gure buruzagiak kontrolatzen zituen lurraldeei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

2 (adizlagun gisa)

Erosgai dauden temak oso gutxi eta oso normalak dira: informazio orokorra, zientzia eta teknologia, kultur gogoeta eta askoz gehiago ez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Bestalde, %3,04 irabazi arren erosgai jarraitzen duen Endesa argindar enpresak eta %1na pasa irabazitako BBVA, Repsol-YPF eta Iberdrola Òblue chipÓ-ek izan zuten zeresanik gehien.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Gaurko finalerdirako sarrerak agortuta badaude ere, nahi duenak oraindik erosgai ditu biharko Txekia eta Greziaren arteko partidakoak.  Berria - Kirola   2004-06-30

Hepburnen bilduma pribatuko lan ugari ere izango dituzte erosgai bildumazaleek: Robert Henri eta Toulouse-Lautrecen obrak, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-06-10

Liburua salgai-erosgai dagoen produktua da.  Berria - Kultura   2004-05-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus