Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola bilaka daiteke hosto baten erorketa istorio gogoangarri, eta nola erailketa baten narrazioa interesik gabeko istorio txatxu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 13. orr.
Gure askatasuna nahi nuen nik, militarrek eraikitako harresi guztien erorketa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 160. orr.
Nori izan zion ardura Ikaroren erorketak? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 125. orr.
Erorketaren ondorioz, eskuineko zangoan, belaunean eta aurpegian zauriak ditu. Berria - Ekonomia 2004-03-10
Istripuen %80 erorketak direla eta seigarren ordutik aurrera gertatzen direla. Berria - Ekonomia 2004-05-11
"Damaskora abiatu eta zalditik erori", esan ohi da Paulori gertatutakoa aintzat hartuz, baina gure erorketa, Tatiren filmetan bezala, areago joan eta bikoitza izan zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 74. orr.
Erorketaren hotsaz familia osoa esnatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.
Erorketaren burrunba entzutean hurbildu ziren auzokoek negar egin zuten hildako bi emakumeengatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Singapurko burtsaren erorketa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 97. orr.
Gamesak Atlantikoaz haratago parkea inauguratu du, baina %1,49 erori zen atzo, eta Telefonica Moviles gogor kolpatu zuen balio merkatuak, %1,84ko erorketa eraginda. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Mussoliniren erorketaren ondoan haziriko talde bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.
Jerusalemen erorketaren berri. Elizen arteko biblia Ez 33,21 tit
Erregimen Zaharraren erorketa argi da noiz gertatu zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan: 1789an. Berria - Kultura 2004-05-05
Ordena zaharraren erorketa bera baino, beste bat zuen, baiki, kezka: ateetan ikusten ari zen faxismoarena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Totalitarismoaren erorketarekin gauza on ugari irabazi ditu kulturak, baina galerak ere izan ditu; tele-zaborra ugaldu da, esaterako. Berria - Kultura 2004-07-16
Nik ez dut ikusten prezioen erorketarik, batez ere lehen etxebizitzaren merkatuan. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Erorketek segitzen dute: 89 ko abendoan, 7 IK-ko kide arrastatuak dira; [...]. Herria 2004-07-01
Gero etorri ziren Bilboko Artekale eta Mogrovejoko erorketak eta Burgosko epaiketa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 23. orr.
Haien artetik ateratzen ziren ETA ko ekintzaile eta laguntzaileak, noizean behin gertatzen ziren erorketek agerian uzten zutenez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.
Harropuzkeriaren ondoren hondamendia, handikeriaren ostean erorketa. Elizen arteko biblia EsZ 16,18
Mutikoek orduan ez zekiten oraindik tiroak gero benetakoak izango zirela, eta erorketak esanezineko moduko krudelak, eta kartzelaldiak ikaragarri luzeak eta garratzak, eta hiltzen dena bizi osorako hiltzen dela. txanpon berri hura ateratzea haien errepublikaren erorketaren une berean gertatu zela Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.
Espaziontziak areago egin zuen beheraka, baina oraingoan erorketa librean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Bake prozesua erorketa librean. Berria - Mundua 2004-05-08
Gertatu zen don Silveriok erorketa txar bat izan eta ospitalera eraman zutela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.
Erorketa ikusgarria izan zela adierazi zuen Igor Gonzalez de Galdeanok, baina zorionez ez zuen minik hartu. Berria - Kirola 2004-07-10
Goitik erori zen zaintzailea lozorroan murgilduta zegoen, eta ez zen iratzarri, ez erorketa bikoitzarekin, ez eta korrika joan zen familiaren zarata eta garrasiekin ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.
Estatuaren desordena, nahasmendu, erorketa erabatekoan, konkistaldiko lapurretetan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.
1960an eta 1961ean, dagoeneko, gertatzen dira lehen erorketak eta tortura kasu sonatuak, askatasun horren alde borroka egiteagatik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 122. orr.
Zorigaiztoko erorketa hartaz semea galdu zuela konturaturik, errudun sentituz bere burua zigortzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.
Erorketa usaina zegoen, eta erorketa asko gertatu dira, helmuga atarikoa ikusgarriena. Berria - Kirola 2004-07-10
Nagusitzan, erorketa arriskua dago; gorespenean, amildegia; mendekoaren apaltasunean, berriz, arimarentzat irabazia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 309. orr.
Erorketa-bidezko urkatze honek bazituen abantaila franko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 98. orr.
· Belarri minduak zuhaitzetako igali onduak balira bezala elur erorketaren bat-bateko soinua entzunik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.
Izotz erorketa zaratatsurik ez da jadanik itsasertzetik entzunen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.
erorketa arriskua (3); erorketa arriskuak (3); erorketa bat (5); erorketa baten (3); erorketa baten ondorioz (3); erorketa eragin (3); erorketa eta (4); erorketa librean (4); erorketak eta (3); erorketaren ondoren (4); erorketaren ondorioz (3); erorketarik gabe (3); eta erorketa (5)