Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erorialdi (orobat eroraldi g.er.) iz erortzea, norbait edo zerbait erortzen den aldia.

Itsaslabarrean beherako erorialdia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Kontrakoa espero nuen arren, bidaia hartako erorialdiak ez zidan arrastorik utzi: ezkerreko izterrean egin nuen zauri ikusgarria ez zen orban iraunkor bilakatu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 119. orr.

Osasunaren erorialdirik arinena ere larria da lehendik makal dagoen gaixoarentzat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 97. orr.

Zibilizazioen goraldiak eta erorialdiak gurpil baten biraketekin konparatzen dira, gurpilaren xedea erlijioaren gurdia aurrerantz eramatea delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.

Zentzu teknikoan depresioak esatean ekoizpen-bolumen, benetako diru-sarrera eta enpleguaren erorialdi luze eta nabarmen horiek esan nahi ditugu, ekonomi sistemaren beraren barruan sorturiko faktoreen eragiketak bakarrik esplika ditzakeenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Ziurtatu dugu, erorialdi eta susperraldien erritmo ziklikoak -non desintegraziorantzako joera nagusia gudu luzean borrokatu baita erresistentzi mugimenduaren aurka- hiru pultsazio eta erdi izan ohi zituela -erorialdia, susperraldia, erorialdi berria, susperraldia, erorialdi berria, susperraldia, erorialdi berria- zibilizazio baten kolapsotik bere azken deuseztapenerako bidaia historikoa egitean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Erorialdi berri honi bigarren susperraldi iraunkorrago batek jarraitzen dio, estatu unibertsalaren ezarpenean agertzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Erromatar Inperioaren erorialdia.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 85. orr.

Inperioaren eta aitasantutzaren erorialdiek bidea garbi utzi zuten Mendebaldean parroki estatuak aurrera egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 284. orr.

Ezinean, erorialdian edo malenkonian ernetzen dira eskuarki egiarik ederrenak, zinezkoenak eta beltzenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Tartean, erorialdi bat izan zuen, ziurtzat jo baitzuen Juanek hantxe utziko zuela goseak hil arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 269. orr.

Bat-batean, Remy Martinen berotasunak abandonatu izan banindu bezala, eta aingeru guardakoaren babesak harekin batera, erorialdi bat sentitu nuen barnealdean: nire arima, hain zuzen ere, oinetaraino erori izan balitzait bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus