Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaiki eta erori, erori eta jaiki. Berria - Harian 2006-01-26
Gutxienez 52 lagun hil dira Moskun, merkatu bateko teilatua erorita. Berria - Harian 2005-09-24
Gainerakoek Afek hirira egin zuten ihes; baina harresia hogeita zazpi mila gizon haien gainera erori zen. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,30
Etxea bukatzear zela, bi horma erori ziren. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 149. orr.
Mendia eror daitekeela salatu dute ekologistek. Berria - Kultura 2006-01-14
Egia da anitz hil direla bi dorreak erori direlarik joan den irailaren 11-an. Herria 2001-10-25
Harria nola erortzen den eta zergatik erortzen den ikustetik, ez baitago aberasterik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.
2001eko uztailak 4: 143 hildako, Tupolev-154 bat Siberian erorita. Berria - Mundua 2004-08-26
Aurrera egin eta banaka uretan erori ziren, harriak bezain zurrun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.
Gurdia abiada bizian zihoalarik, erori egin zen bertatik Antioko, eta, halako erorketa txarrean, gorputz-atal guztiak kolpatuak gelditu baitzitzaizkion. Elizen arteko biblia 2 M 9,7
Jaisterakoan glotodidaktika ikastaroan lantzen ari nintzen euskarazko metodoa erori zitzaidan, bera makurtu zen hartzera. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 20. orr.
Arto-zirtzil batzuk erori ziren atzealdeko apaletik aulkira. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.
Bat-batean ur-putzu hotz batera erori izan banintz bezain nahasturik sentitu nintzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.
Brau atzera egin eta ia-ia lurrera erori baitzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.
Errebotea hartzera joan eta arerio batekin tupust eginda, lurrera erori zen estatubatuarra. Berria - Kirola 2004-01-07
Armstrong-ek erakutsi du hor zela eta nahiz erori den egun batez irabazi du. Herria 2003-06-19
Oinaze antsiekin ahalegindu zen berriro tentetzen, baina lurrera erori zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.
Aurreko egunean hegazkin amerikar handi bati bonbaren bat edo, erori omen zitzaion lurrera uste gabetan, nonbait. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.
Bizikleta hormaren kontra zegoen eta bizikleta erori egin zen eta ogiak ere lurrera erori ziren. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.
Une hartan bertan, hain zuzen ere brontzezko ezkutu bat zilarrezko lur batera astun erori balitz bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.
Intsektuak galdua zuen bere hegoetako lakrea hatzek estututako aldean, eta uretara erori zen berehala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
NASA Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Genesis kapsula Utahko desertura (AEB) erori zen atzo, paraxutek huts egin ostean. Berria - Gaiak 2004-09-09
Estropezu egin eta seinaleak egiteko barra-pilo baten gainera erori zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Artur erregeri borroka batean Eskalibur ezpata aintzira batera erori zitzaiolarik, Aintzirako Damak atera zion bertatik, eta ezpata berritu bat eskaini. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.
Behaztopa egin bainuen, buruz behera erori eta buruz harri bat jo. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 33. orr.
Arratsaldeko hiru eta erdietan zortzi metrotik behera erori zen Zumarragako herritarra. Berria - Ekonomia 2004-03-20
Joxe Mariren etxeordeko ganbaratxotik erori nintzela esan nuen etxean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.
-Etxe berriko teilatutik erori da. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.
Langile bat hil da Urnietan, aldamiotik erorita. Berria - Ekonomia 2004-12-04
Erdi pareraino irekitako leihotik tiro lehor batzuk irten ziren berehala, eta hatz tartetik zigarroa erori zitzaion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.
Masail bietatik tanta lodi gaziak erori zitzaizkion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.
Zalditik erori eta eskuin hanka hautsi zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.
Txorikume habiatik erori berriari eskaintzen zaion errukizko maitasun barea ikusi nuen amaren begietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Mutilak zerraldo erori eta burua hautsi zuen hiltokiko harri baten izkinaren aurka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.
Gizon bat zegoen luze-luze etzanda, besoak zabalik, muturrez aurrera erorita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
Harik eta mugimendu haietarik batean goiti-beheiti erori zen arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Honorine ia erori zen hankaz gora hitz harrigarrizko haiek entzunda. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.
Atearen behealdeko letoizko arrabolarekin behaztopa egin eta hankak zabal-zabalik erori zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.
Indarrik gabe erori zen besaulki gainean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.
Zerraldo erortzen ikusi nuen, neure aurrean. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 151. orr.
Tximistek argituriko tantak erortzen ikusten nitinan, eta arnasa hartu aldiko hasperen egiten ninan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.
Erortzean bere burua babesteko eskua luzatu zuen itsumustuan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.
Erortzean, garrasi bat ito zitzaion eztarrian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Erortzeko beldurrez eutsi nion burdinari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.
Eliza antzina eraikia zen San Damianen ohoretan, eta zaharraren zaharrez erortzeko zorian zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.
Haietako asko erori egingo dira eta ez dira jaikiko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.
Errukarria bakarrik dagoena; eroriko balitz, ez bailuke izango nork jaso. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 914. orr.
Sabaiaren erdia erorita zeukan etxe bat zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.
Haren kezka bakarra, ordea: ez zedila izerdi-ttantta bat bera ere eror bere paperaren gainera! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.
Atzo eroritako euriteek hainbat istripu eta arazo eragin zituzten errepideetan. Berria - Euskal Herria 2004-08-05
Paris, lur beltzaren gainera eroritako zeru izartu puska bat iduri, latz agertzen zitzaion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Orduan, anai Pazifiko ahuspez erori zitzaion oinetara. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Gero jakin nuen kordea galdu nuela bat-batean; amak ahopetik kontatu zionez ate atzean zain zegoen aitaordeari, eskuak zabal-zabal eginda ziplo erori nintzen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 23. orr.
Nor harrituko litzateke McGee muturrez aurrera erori izan balitz? Berria - Kirola 2004-04-28
Gizona zerraldo erori zen, Dominiqueren ganibeta bizkarrean landaturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.
Errauts-puska luze bat erori zen koronelaren purutik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.
Hain hartu ninduen saminak, non konortea galdu ez galdu bainengoen, eskaileretan behera itzulipurdika erori ez erori. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.
Etxe aurre hartantxe topatu ohi izan nituen neskame gazte alaiak (San Telmo kaletik, suilak buruan orekan erori ez erorian, guganaino iritsiak, eta gero putzuaren inguruan txanda zain kalakari) joanak zirela betiko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 32. orr.
Berlingo hesia erori zenetik sumatzen zen joera hori merkatuetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Zenbat bider ez ote zion entzun aitari gerra garaiko kontu hura, ileak lazteko modukoa: nola erori zitzaion zerraldo aldameneko batailoi-kidea, burua bala batek zulatuta. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.
Partidako bi erortzen ikusi nituen, aurren-aurreneko tiroetan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.
Hau da, inori zoroa deitzen diona infernuko garretan erortzeko arriskuan dagoela? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.
Zerua buru gainera erori zitzaidala uste izan nuen, mazokada bat izan zen lehendabizi. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.
-A! -bota zuen Nadiak, Mikel Strogoffen besoetan erortzen zela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 458. orr.
Lehoiak bailiran erori ziren etsaien gainera. Elizen arteko biblia 2 M 11,11
Amets sakonean erori aurretik gailur garai eta zuriak ikusi zituen, hodeien gainetik sartaldean behera zihoan ilargiaren argitara, uharte flotagarrien antzera dirdiratzen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.
Israel neskatxa ederra erori da, ez da gehiago jaikiko; lur jota dago, ez da altxatuko duenik. Elizen arteko biblia Am 5,2
Isiltasun bero bat erortzen zen zeru eguzkitsutik behera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
Bai Estatu Batuetan, bai EBko herrialdeetan, industriaren zenbatekoak enplegu osoan duen ehunekoa 10 puntutan erori da 1970etik 1993ra (hurrenez hurren, %34tik %24ra, eta %40tik %30era). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.
Eta gaua erori zen, arin eta ilun. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 45. orr.
Danbada horrek adierazten dio beste zorigaitz bat erori zaiola gainera, are gaitzagoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.
Orduan Smith-en heriotzaren berria erori zitzaion brau gainera, eta izuak hartu zuen Harry. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.
Bihotza erori zitzaion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 236. orr.
Sarritan erortzen dira, gainera, tranpa horietan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.
Pettigrew makurtuta zegoen Lupini erori zitzaion makila magikoa hartzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.
Izerdi tantak erori zitzaizkion bekokian behera begietara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.
Amasarengana aurreratzean, ezpata erori zitzaion Joabi. Elizen arteko biblia 2 Sm 20,8
Eror bekie Joabi eta beronen ondorengoei hilketa haien errua betierean. Elizen arteko biblia 1 Erg 2,33
Baloia eskuetara erori zait. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 226. orr.
Edanari ere eman zion eta etxea miseria gorrian erori zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Ez da gehiegikerian erori behar. Berria - Kultura 2006-04-11
Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.
Zergatik erortzen dira gazteak anorexian? Berria - Gaiak 2004-02-26
Laster erori zen berriro bere zorakerian, eta dogmatizatzen hasi zen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Haizela jendekoi, baina arrunkerian erori gabe. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.
Jainkoaren obra da; Jainkoarena da: nahi duguna egin ote dezakegu berarekin, krimenean erori gabe? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 146. orr.
Honela herria, herriaren izpiritua [...] anbiguitatean erortzen da; eta anbiguitatean erortzen da, herria hala pentsatzen duen liberalismoa bera. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 56. orr.
Gizarteak bideratzen dituen moldeei aurre egiteko, konformismo, kontsumismo eta inkomunikazioaren atzaparretan ez erortzeko. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Edonoren mende eror daiteke. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.
Otomanoen Inperioa erori zenean, turkiar bihurtu zen aitona. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 5. orr.
Lehen egunetik, Bastilla erori eta indarrean jarri zen egutegiko lehen egunetik, zuen konde-orde jaunak Frantziatik ihes egiteko nahia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.
Ez nituen egun asko egin portura ematen zuen etxetxoan: Paris erori berri, juduen deportazioak hasi ziren eta zurrumurruak zebiltzan milaka atzerritar atxilotzen zituztela belodromo eta estadioetan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 340. orr.
Hantxe egon ziren urte askoan, 1958an Irakera itzuli ziren arte, erregea erori zenean hain zuzen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.
Eta ziur geunden, Hitler eta Mussolini erortzearekin, haien lagunen gaztigatzeko ordua etorria zela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.
Depresio latz baten mendean erori zen, eta orduantxe omen zuen, beste etsimenduzko kolpe batean, neutrinoaren hipotesia bota. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Gizon asko erori da hilik. Elizen arteko biblia 2 Sm 1,4
Jende asko erori zen zauritua; gainerakoek ihes egin zuten. Elizen arteko biblia 1 M 3,11
Anaiaren bat edonon ere gaixo eror baledi, beste anaiek ez bezate bertan behera utz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.
Etsaien gudarosteko hiru mila gizon erori ziren egun hartan. Elizen arteko biblia 1 M 11,74
Hilaren 18an erori zen Ondarroan, eta Zarauzko kuartelera eraman zuten.Beste koadro historiko batzuek, erakundearen antolamendu militarraren zuzendaritzakoak izandakoek, erori gabeko azpiegitura kontrolpean zeukatenek, beste ETA bat osatu zuten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 105. orr.
Ia zuzendaritza osoa erori zen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.
Leporaino zituen urak eta, kanpotik eta barrutik atsekabeturik, sarean erortzera doan txoria bezala aurkitu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.
Nahiago dut, hala ere, ezezkoa eman eta zuen eskuetan erori, Jaunaren aurrean bekatu egin baino. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.
Zertan ekarri gaitu Jaunak lurralde honetara: gu gerran erortzeko eta gure emazte eta seme-alabak gatibu bihurtzeko? Elizen arteko biblia Zen 14,3
Frantziskok, 20 urteko gaztea zelarik, Asisko miliziekin hartu zuen parte borrokan eta preso erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Eramango ditut, ostera, zuen seme-alabak, gatibu eroriko zirela zeniotenak, zuek gutxietsi duzuen lurraldera, hartaz gozatzeko. Elizen arteko biblia Zen 14,31
Eror dadila madarikazioa zure eta zure jendearen gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 59. orr.
Hona non Aita Sainduak adierazten duen izatez ez dela artzapezpikua neholako heresiatan erori ez eta ondorioz, huts horrentzat ezarri nehongo gaztigutan, ez duela ere galdu bere kargua eta are gutiago galdu behar bizia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 178. orr.
Superstiziozko sinesteetan erortzen ziren berriro, gauza miresgarrien azkeneko hondar hartaraxe atxikitzen ziren, magnetismoaren misterio horren deboto bilakaturik, zientziaren izenean defendatuz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.
Errejimen komunista erori ostean ere, «gizakien arteko gatazka eta estuasunek oraindik badiraute, eta bada idazteko gairik», dio idazleak etorkizuna itxaropenez begiratuz. Juanitori 12 urte eta egun bat erori zitzaizkion, eta gainerakoei 48 urte, baina heriotza-zigorra, eskerrak, hutsean gelditu zen. Berria - Kultura 2004-07-16
Errusiar dominoa erori orduko, Brasilera jo zuten merkatuek. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Eraiki orduko, estatuak erori edo hondatu egiten dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.
Arrain ederrak erori dira gure sareetara egun. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 101. orr.
Ez izan beldurrik, Sion, ez egon bihotz-eroria. Elizen arteko biblia So 3,16
Eskerrak eman zizkion anaiekin batera Jainko ahalguztidunari, apalduak goratzen eta bihotz-eroriak salbamenera jasotzen dituenari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.
Pabilioietako horma eroriak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.
Eskua zegoen lekura makurtu eta muin heze hura ematean, une txiki batez erdikusi ahal izan zion soina, besoaren azpian, zeta arrosazko mahuka eroriaren bitartez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.
Baranda erori batzuk, pergola okertu bat, zuloz josiriko sahats-enbor zahar bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Zeruko hirian aingeru eroriek hutsik utzitako lekuak, birjintasuna gordeko dutenek eta beren kastitateagatik distiratuko dutenek beteko dituzte zuei esker. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 938. orr.
Bere ezpain eroriak okertu eta burua Joerenganantz makurtu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.
Baziren makartzuak, erbi ezpainje erorikoak, hankaje bihurrikoak, eta beste zernahi alderdi maketseko eta itsusikoak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.
Masailak eroriak; tente kokotsa; sudurra zuzen; azala, berriz, ia leun, zimurrik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.
Bizirik dago oinazea oraindik, zure oraingo bular eroriagoetan lo, zure oraingo eztarri urratuagoan zain. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.
Hain bihotz eroriaz hitz egiten zuen Woodek, ezen Fredek eta Georgek ere errukia sentitu baitzuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 119. orr.
Ibaiko islara itzultzean, harresi erdi eroriaren arrailduran iguana bat ikusi dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.
Bera bezalakoxe gizon erori bat, gizon gaixotu bat ikusiko zuen hark aspalditxotik ezagutzen zuen Julianen baitan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.
Aurrean nuen eszenari begiratu nion [...] arimako sentipen guztiz erori batez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.
· Aurrez aurre aurkitu zuen txakurra, inongo haitzartetara jausi gabe, inongo hareatza mugikorretan sartu gabe, bistan basurde arrastorik gabe, belarri erori-luzeak ere geldi, sastraka batzuei so. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 132. orr.
Ate hautsitik behera joan ziren, gero, bidea inguratzen zuen larrean, erorien tumuluen aurretik pasatzeko; Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.
Ofizioko gizonak berehala, erortzeko mina zela, dudarik gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.
Jakiten ahal duk bertze zenbaitek guk baino malezia gehiago badutela eta berehala susmatzen dutela erortzeko min horrek bertzerik gordetzen duela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 164. orr.
Adibidez, erortzeko mina dutenek (erorteko mina: Zuberoako baserritarrek horrela esaten diote epilepsiari). Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.
behera eror (9); eror dadin (9); eror daiteke (9); eror daitekeela (6); eror ez (51); eror ez dadin (12); eror ez daitezen (11); eror ez zedin (14); eror liteke (5); eror zedin (7); eror zitezkeen (5); eskuetan eror (6); gainera eror (10)
ahozpez erori (13); ahozpez erori nintzen (6); ahuspez erori (10); aldiz erori (6); altueratik erori (7); altueratik erori zen (6); ari zela erori (12); artean erori (8); artean erori zen (6); asko erori (14); astun erori (7); atzaparretan erori (5); atzera erori (6); atzeraka erori (10); atzeraka erori zen (5); aulkitik erori (5); aurrera erori (13); aurrera erori zen (8); baina erori (8); bat batean erori (7); bat bezala erori (6); bat erori (111); bat erori da (10); bat erori eta (15); bat erori zen (29); bat erori zitzaion (10); bat gainera erori (10); bat lurrera erori (5); batean erori (39); batean erori zen (9); baten gainera erori (6); batera erori (24); batera erori zen (12); batetik behera erori (5); batetik erori (12); batetik erori zen (6); batzuk erori (16); batzuk erori ziren (7); behera erori (112); behera erori da (7); behera erori eta (12); behera erori zen (46); belauniko erori (17); belauniko erori zen (8); bera erori (5); berehala erori (5); berriro erori (9); berriz erori (5); bertan behera erori (11); bertan erori (6); besoetan erori (9); besoetara erori (6); bezala erori (18); bezala erori zen (10); biak erori (5); bidean erori (6); bilbo erori (5); buru gainera erori (5); buruz behera erori (5); da erori (7); edo erori (9); egin eta erori (9); eginda erori (7); erdi erori (16); ere erori (26)
erori ahala (7); erori arte (17); erori aurretik (19); erori baino (16); erori baino lehen (8); erori baita (5); erori baitzen (15); erori baitzitzaion (5); erori balitz (7); erori bat (11); erori behar (39); erori behar zuela (5); erori berri (6); erori berria (7); erori da (159); erori da eta (13); erori dela (29); erori den (25); erori dena (7); erori dira (44); erori direla (9); erori diren (12); erori edo (8); erori egin (172); erori egin da (22); erori egin dira (5); erori egin naiz (7); erori egin nintzen (8); erori egin zara (5); erori egin zen (79); erori egin ziren (9); erori egin zitzaion (6); erori egingo (33); erori egingo da (8); erori egingo dira (10); erori egiten (41); erori egiten da (14); erori egiten dira (6); erori ere (9); erori eta (279); erori eta gero (11); erori eta hantxe (6); erori eta hil (10); erori eta lurrean (5); erori ez (22); erori gabe (62); erori gara (6); erori ginen (18); erori izan (27); erori izan balitz (10); erori izana (7); erori nahi (24); erori nahi ez (6); erori naiz (11); erori nintzen (67); erori ohi (5); erori omen (10); erori omen zen (7); erori ondoren (31); erori ostean (26); erori ote (6); erori zaio (17); erori zaiola (5); erori zaion (6); erori zait (7); erori zara (8); erori zela (43); erori zela eta (6); erori zelako (6); erori zen (752); erori zen arte (8); erori zen atzo (8); erori zen bere (9); erori zen berriro (5); erori zen eta (43); erori zen lurrera (27); erori zen nire (5); erori zena (5); erori zenean (52); erori zenetik (11); erori zirela (12); erori ziren (195); erori ziren eta (7); erori ziren lurrera (10); erori zitzaidan (22); erori zitzaien (9); erori zitzaiola (5); erori zitzaion (111); erori zitzaion eta (6); erori zitzaizkidan (7); erori zitzaizkien (5); erori zitzaizkion (44); erori zuan (5)
errepidera erori (9); eskaileretan behera erori (7); eskuetan erori (33); eskuetan erori zen (9); eskuetatik erori (7); eta erori (66); eta erori egin (30); eta ia erori (6); eta lurrera erori (40); eta zerraldo erori (5); ez erori (8); ez zen erori (9); gabe erori (7); gabe erori zen (5); gainean erori (28); gainean erori zen (8); gainean erori ziren (6); gainera erori (146); gainera erori eta (23); gainera erori zen (34); gainera erori ziren (7); gainera erori zitzaion (19); gainerat erori (5); gero erori (5); goitik behera erori (13); gora erori (10); guztiak erori (7); han erori (6); hankaz gora erori (7); harresia erori (6); hartan erori (10); hegazkina erori (12); hilik erori (12); hilik erori zen (6); horregatik erori (5); horretan erori (15); hura erori (6); ia erori (25); ia erori zen (12); ia ia erori (5); ibaira erori (19); ibaira erori zen (7); ilea erori (6); itsasora erori (11); jota erori (7); kableen gainera erori (5); kontra erori (6); leher eginda erori (5); lurrera erori (222); lurrera erori da (15); lurrera erori eta (19); lurrera erori ginen (6); lurrera erori ondoren (6); lurrera erori zela (5); lurrera erori zen (75); lurrera erori ziren (19); lurrera erori zitzaion (10); maldan behera erori (5); mende erori (9); metroko altueratik erori (5); metrotik behera erori (6); moduan erori (5); muturrez aurrera erori (11); nola erori (13); nola erori zen (6); non erori (6); ohetik erori (6); oinetara erori (11); oinetara erori zen (5); ondoan erori (8); ondorioz erori (5); orduan erori (5); osoa erori (6); putzura erori (6); sarean erori (6); tanta bat erori (6); teilatutik erori (6); tentaldian erori (6); tranpan erori (6); uretara erori (21); uretara erori zen (9); zalditik erori (13); zela erori (13); zela erori eta (5); zen erori (12); zepoan erori (5); zerbait erori (5); zergatik erori (12); zergatik erori zen (8); zerraldo erori (46); zerraldo erori da (5); zerraldo erori zen (24); zerutik erori (6); ziplo erori (13); ziplo erori zen (10); zulora erori (5)
bat eroriko (8); bat erorita (12); bat gainera erorita (6); batean eroriko (6); batera erorita (5); batetik erorita (13); behera eroriko (11); behera erorita (11); berez eroriko (5); bezala eroriko (9); bihotz eroria (7); buru gainera eroriko (5); erdi eroria (10); erdi eroriak (5); ere eroriko (5); eroria eta (7); eroria zegoen (5); eroria zela (5); eroria zen (22); eroria zuen (6); eroriak eta (9); eroriak ziren (5); eroriko balitz (12); eroriko da (48); eroriko dela (11); eroriko den (6); eroriko dira (36); eroriko duk (6); eroriko ez (15); eroriko ez eroriko (5); eroriko litzateke (10); eroriko ote (8); eroriko zara (12); eroriko zarete (6); eroriko zela (19); eroriko zen (25); erorita ere (5); erorita erredakzioa (7); erorita eta (5); erorita hil (7); erorita hil zen (6); erorita zegoen (6); erorita zeukan (8); eroritako euri (5); eroriz gero (27); eta eroria (11); eta eroriago (5); eta eroriko (16); eta eroritako (5); ez eroriko (6); ez gara eroriko (5); gainera eroriko (26); gainera erorita (17); gainera eroritako (5); gara eroriko (5); gerran eroriko (5); hilik eroriko (5); horma eroriak (6); ia erorian (7); ibaira erorita (7); laster eroriko (10); lurrean erorita (8); lurrera eroria (6); lurrera eroriko (11); lurrera eroriko zen (5); lurrera erorita (9); lurrera eroritako (7); mahaitik eroritako (5); noiz eroriko (12); zerutik eroritako (9); ziplo eroriko (5)
atzaparretan erortzeko (5); behera erortzea (10); behera erortzeko (11); erortzea da (11); erortzeko arrisku (11); erortzeko arriskua (20); erortzeko arriskuan (12); erortzeko beldurrez (6); erortzeko eskatu (5); erortzeko eta (5); erortzeko mina (5); erortzeko zorian (52); erortzeko zorian egon (6); erortzeko zorian zegoen (7); eta erortzeko (5); ez erortzea (14); ez erortzeko (90); ez erortzeko eskatu (5); lurrera erortzean (6); lurrera erortzeko (11); lurrera ez erortzeko (5); tentaldian ez erortzeko (6)
bat bezala erortzen (5); bat erortzen (36); bat erortzen da (8); bat erortzen zen (6); batean erortzen (11); baten gainera erortzen (5); batera erortzen (8); batetik erortzen (5); batzuk erortzen (8); behera erortzen (42); behera erortzen zitzaizkion (7); berriro erortzen (6); berriz erortzen (6); bertan behera erortzen (5); bezala erortzen (15); da erortzen (10); erortzen ari (85); erortzen ari da (8); erortzen ari den (8); erortzen ari dira (6); erortzen ari zela (6); erortzen ari zen (11); erortzen ari ziren (7); erortzen bada (19); erortzen badira (5); erortzen baitira (5); erortzen bazen (12); erortzen da (79); erortzen dela (9); erortzen den (54); erortzen dena (9); erortzen denean (20); erortzen dira (59); erortzen direla (8); erortzen diren (33); erortzen direnean (8); erortzen eta (15); erortzen ez (11); erortzen gara (5); erortzen hasi (23); erortzen hasi zen (7); erortzen hasi ziren (5); erortzen hasten (9); erortzen ikusi (29); erortzen ikusi nuen (5); erortzen ikusten (10); erortzen naiz (6); erortzen nintzen (7); erortzen utzi (111); erortzen utzi du (8); erortzen utzi eta (8); erortzen utzi nuen (6); erortzen utzi zituen (9); erortzen utzi zuen (36); erortzen utziko (9); erortzen utzita (6); erortzen utziz (12); erortzen uzten (16); erortzen zaio (9); erortzen zela (11); erortzen zen (70); erortzen zenean (6); erortzen ziren (96); erortzen zitzaiola (11); erortzen zitzaion (26); erortzen zitzaizkiola (7); erortzen zitzaizkion (20); erortzera utzi (11); eta erortzen (33); eta erortzen utzi (5); eta lurrera erortzen (13); etengabe erortzen (7); ez da erortzen (6); gabe erortzen (5); gainean erortzen (23); gainera erortzen (71); gainera erortzen ari (5); gainera erortzen bada (5); gainera erortzen da (7); gainera erortzen utzi (11); gainetik erortzen (5); goitik behera erortzen (7); horretan erortzen (7); hostoak erortzen (8); ikusi erortzen (5); itsasora erortzen (5); jendea erortzen (5); kontraesanean erortzen (7); lurrera erortzen (68); lurrera erortzen utzi (16); lurrera erortzen ziren (6); lurrera erortzera (5); nola erortzen (21); nola erortzen zen (6); sarean erortzen (5); tantak erortzen (8); tantaka erortzen (5); zen erortzen (6); zergatik erortzen (5); zerraldo erortzen (15); zerutik erortzen (7); ziren erortzen (5); zulora erortzen (5)