Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irristatu egin zen, eta jausi ere egingo zen haitz bati eutsi izan ez balio. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.
Zuhaitzetik jausi ez da ba! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 258. orr.
Komuneko zulotik behera jausi garela pentsatuko dute. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 92. orr.
Maria eskaileretatik jausi zenekoa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 83. orr.
Baraibarko pilotari ohia 20 metroko amildegi batetik jausi zen herenegun arratsaldean. herria¬
Aldapa pikoan behera abiatu ginen, Rio Mundoren uretara jausi arte. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 42. orr.
Hori guztia ikusi zuelarik, oihu handi bat egin, eta zorabiaturik jausi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 48. orr.
Konortea galdurik jausi zen lurrera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.
Bere ama jausi zen lekurantz joan zen narrasean, haztamuka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 325. orr.
Dena dela, jausteko zorian egon arren, artean zutik zirauen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.
Asko dira ezpataz jausiak, baina ez mihiaz jausiak beste. Elizen arteko biblia Si 28,18
Ziplo jausi da lurrera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 54. orr.
Neskame koitadua hankaz gora jausi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.
Baratzean harri batekin estropezu egin, eta muturrez aurrera jausi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.
Etsaia estropezu eginda ahuspez jausi zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 12. orr.
Lurrera jausi zen zerraldo. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 229. orr.
Fardeltxo baten antzera jausi zen lurrera. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.
Belauniko jausi zen lurrera mutila, eta negarrari ekin zion. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 218. orr.
Balantza txiki bat, eta ipurdiz jausi zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 203. orr.
Txitxikov luze-luze jausi zen lokatzetara. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.
Zahagitik ezti tanta bat jausi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 207. orr.
Tantaka jausten zaion izerdia kendu nahian. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 57. orr.
Jaus bedi babiloniarren gain isuri duten nire odola! Elizen arteko biblia Jr 51,34-35
Eskuetatik jausi zitzaion telefonoa. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 200. orr.
Eraztuna lurrera jausi zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.
Aizkora kirtenetik atera eta uretara jausi zitzaion. Elizen arteko biblia 2 Erg 6,5
Elurrari "jausi lur gainera" agintzen dionean. Elizen arteko biblia Jb 37,6
Baloia portuko uretara jausi zenean. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 10. orr.
Jausten hasiriko euri-lanbro itxiak etxera egotzi zituen kalean zebiltzan azken oinezkoak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.
Salbamendu operazioan, helikoptero bat itsasora jausi zen eta sei lagun galdutzat jo dituzte. Berria - Gaiak 2004-12-14
Isiltasun sakona jausi zen gazteluan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 178. orr.
Lucy doi-doia besoa luzatzen ari zela edontzia nire eskutik hartzeko, zerua jausi zitzaion gainera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.
Hiltegira doan idia bezala, lakioan jausten den oreina legez. Elizen arteko biblia EsZ 7,22
Karraskari txiki bat zirudien, tranpan jausi berri. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 60. orr.
Nirekin gurutzatzen zen jendearen jarrera zaintzeko harrokerian jausi nintzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 229. orr.
Pasarelako gloriatik zimurren miserietara jausitako modelo batenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 110. orr.
Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten, ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen. Elizen arteko biblia Jb 34,19
Pedanterian jausi gabe baina esan behar zuena xehetasunez eta txukuntasunez adieraziz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Izu-ikarazko espiral batean jausi naiz, amesgaizto paranoikoan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
Tentazioan jaustea. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.
Hiri inperialak, beraz, injustizian jausi gabe ezin zuen probintzietan agindu, errepublika handiko hiriburu gisa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Erregresio batean jausita hago, David. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.
· Lohadarrak indar-kamuts jausitakoan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.
Bilbo jausi ostean hogeita hamarren bat ontzik Santanderra jo genuelarik, [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.
Bartzelona jaustean, hots, Iparraldeko Frontea jausi zenetik urte erdi igaro denean, [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 110. orr.
· Dionisos heldu zenerako jausiak ziren lau bat txikito eta nobelaren lehen hogei orrialdeak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.
Egun berrian urdinez irristatu diren ur tanta jausiak desager daitezen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 192. orr.
Uretan jausten utzi gabe zekartzan haizeak lanaren zarata guztiak, txatar jausiak lokomotoraren ziztuak garabien intziria birakoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.
Bihozkadeak emon eustan, hurrengoan jausiago eta penagarriago aurkituko nebala. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 89. orr.
Atzoko ahulaldia jausiaren ondorioz izan zitekeelako zalantzak ere uxatu zituen: «Ez, jada ez daukat inolako minik, jausia guztiz ahaztuta dago». Berria - Kirola 2004-07-17
Sugea bere ezkaten eraginez sigi-saga narrasten den moduan, ez pausoz pauso, era berean jausiaren mugimendu labankorrak herrestarazten ditu apurka-apurka ganoragabeak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 321. orr.
Obrak egiten direnean beti joera horiek neurtu behar dira eta euskarriak ipini jausiak galarazteko: buloiak, aingurak, hormak edo harri-lubetak. Berria - Harian 2005-12-21
Bere jauzi-jausien dardara, / bere kontu-kantuen dirdira. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 62. orr.
Atetik Jimmyk dantzan ikusi zituen, aurrera eta atzera, argi-jausi luzangen azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.
Haren sinadurak, elur-jausi baten gisa handituz, laboratorio-buruaren sinaduraren bermea bildu zuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.
Alpinista batek eztul egiten duela, eta elur-jausia abiarazten du. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.
Halako ekaitza eta halako harri-jausia eragin zuen goiko Subasio menditik behera, ezen [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.
Machu Picchuko lurzorua 2.500 metroko altueran dago ez zela batere egonkorra eta lur-jausiak egoteko arriskua handia zela. Berria - Gaiak 2004-01-03
Leitza eta Goizueta arteko errepidean, esaterako, lur jausiak izan ziren. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Haitik eta Dominikar Errepublikak azken egunotan pairatutako uholde eta lokatz jausien ondorioz. Berria - Mundua 2004-05-28
Gogora dakar nola jausi zen etsaien eskuetan. Elizen arteko biblia Nk 1,7
Faxisten eskuetan jausi da, preso. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
Basati haiek Kako-oker traidorearen eskuetan jausi ziren. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.
Ni ere emalizun horren atzaparretan jausi naiz eta! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 245. orr.
Eulien antzera jausten ari gaituk, Charlie. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.
amildegi batetik jausi (3); atzaparretan jausi (9); behera jausi (14); belauniko jausi (7); elur jausi (3); gainean jausi (5); gainera jausi (28); gainera jausi zen (6); habia uretara jausi (3); itsasora jausi (3); jausi izan (3); jausi ondoren (4); jausi orduko (3); jausi ostean (4); jausi zen lurrera (6); lurrera jausi (46); lurrera jausi zen (22); lurrera jausi zitzaion (3); ohetik jausi (3); oinetara jausi (3); uretara jausi (10)
lur jausiak (5)
behera jausiko (4); gainera jausiko (8)
jausteko zorian (4)
behera jausten (16); bertan behera jausten (3); buru gainera jausten (3); gainean jausten (3); gainera jausten (24); goitik behera jausten (3); harriak jausten (3); jausten ari (15); jausten ari zen (4); jausten utzi (14); jausten uzten (5); lurrera jausten (9); menditik jausten (3); tantaka jausten (4); uretara jausten (4)