Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eromena, batzuetan, horixe besterik ez da, antza: zeure buruaren oharmena erauzten dizun zirimola bat; orduan, ez zara zu zeu, zirimola bera baizik; ez dago zirimola besterik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
Dementzia edo eromena izan zen Txileko Justizia Gorteak Pinochet ez epaitzeko erabili zuen argudioa. Berria - Mundua 2004-07-25
Erotuta egon zitekeela, beharbada bai, baina eromena sufrimenduak eragindakoa zuela eta eromenak sufrimendua eragiten ziola, seguru. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 240. orr.
Behin baino gehiagotan, zigor bat hartu, eta eromena zirudien batez amorru bizian jo omen zuen [...] esku ihartu hura. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.
Hura eromena! Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.
"Eromena kimika arazoa duk soil-soilik", esaten zuen, "noizbait pastilen bidez konponduko duk dena". Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.
Golarekin eromena nagusitu zen Ipuruan. Berria - Kirola 2004-06-20
%10 eta %15eko dolarraren amiltze batek eromena eragingo luke dibisa merkatuetan. Berria - Ekonomia 2004-10-22
Epaiketa honen atzean «epaile baten eromena» eta «Aznarren gobernuaren bultzada politikoa» daudela. Berria - Harian 2005-11-22
Zentzumenen hutsegite batetik etor daitekeen beldurrari, izu laborriak eta eromenak jarraitzen dio, ezin geratuzko zurrunbilo batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.
Xuxen asmatzen baitaki maiz eromenak, arrazoi eta zentzu onaren aldean. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.
Irailaren lehenetik hasi nintzen jo eta su ikasten, eromenak hartua bezala. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.
Alegia funtsean ez nagoela eromenak joa, eroarena egiten ari baino. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 156. orr.
1930. hamarkadan hasi zen petrolioaren eromena. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
Itxaroten geratu nintzen, gorrotoaren eromenak ematen duen baretasun irmo horrekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.
Orain, etxegintzaren eromenak bizitegi multzo apain bezain garestia eraikiarazia zuen gainean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.
Rotterdamgo Erasmok dio Eromenaren laudorioa-n. Berria - Kultura 2004-06-23
Jakinduria bera ez da urteekin eskuetara iristen den gauza garbi bat, batez ere jakinduria zeure eromenaren erdi-erditik pasatzen baldin bazara iristen delako, eta askotan eginahal handirik gabe. Pako Aristi «Note book», 2005 - 153. orr.
Baziren begininietako hondoa galdutakoak, zoramenaren ertzekoak, eta baziren betzuloak leize bihurturikoak, eromenaren mugakoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.
Eromenaren dantza zoroan sentitzen zuen Norak bere burua, eta galtzen ari zen errealitatearen zentzu guztia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.
Eromenaren aukerak inarrosi zion barrena, aita mozkorturik jasotzen zuenetan haren eromenaren aukera ere hausnartu izan ohi zuen bezalatsu. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.
Erlijio eta kultura arauetatik amiñi bat aldentzen diren jokabide sexual guztiak "patologikoak" dira, gaixotiak, degenerazio mentalaren eta eromenaren adierazgarriak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.
Bere eromenean hitz arraroak jaulkitzen zituen, eta, ero guztiek bezala, bazuen ideia finko bat, mamu batek jarraitzen ziola uste zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.
Bestea, eskolako kidea, ia egunero ikusten zuena, arruntegia zen, neskaren bihotza maitasunaren eromenean zorabiatzeko ezgauza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 303. orr.
Isurketaren unera heltzeko ezer gutxi falta nuenean, neskak bere adatsa askatu, eta ni ile irrikatu haien eromenean urtu nintzen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 28. orr.
Gizartea espekulazioaren eromenean murgildu zen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.
Eromenetik oso hurbil daude adimen argiak -esan zuen Fogarty jaunak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 249. orr.
Gaur egun ez dago yoga-esperientziak areagotzeko drogak erabiltzen dituen eskola seriorik, eromenera eraman baikaitzakete, edota beste kalte moral nahiz fisikoak eragin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.
Maitasunaren izenean denak balio duela pentsatzen du; eta Mikelek eromeneraino maite duela sentitzen duenez, afaria bukatu eta harengana itzultzeko gogoz iritsi da jatetxera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 47. orr.
Hura nire bizitzan sartzen joan ahala, haren beharra gero eta handiagoa egin zitzaidan, ia eromeneraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.
Horixe zen, beraz, halako eromenaz gutiziatzen nuena! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.
Ez dut neure burua hilduratu nahi eta, beraz, zer gertatzen zaidan jakin nahi dut, eromenaz edo morboaz goiti. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 108. orr.
Eromen horretarainoxe eraman dezake egiazaletasun koherenteak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 262. orr.
Bere eromena du arerio Hamlet gaixoak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.
Asimetria gehiegizko hau, barkamenaren eromen hau, legearen eta politikaren ordenatik erabat heterogeneo den gauza menderaezin hau, hauxe da Abrahanengandik datorren tradizio erlijiosoan dagoena eta kultura post-kristau bati ere ikara sortzen diona. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.
Azken bost minutuak eromena izan ziren. Berria - Kirola 2004-12-12
Bereak egina zuen, eta ez zuen damutzeko arrazoirik ez beharrik, baina bere zorion eta eromena izan zen perla beltza berarekin batean eramango zuen [...] altxor magiko hori jende zatarraren eskuetan eror ez zedin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.
Jakin al daiteke, ordea, jakin, nortzuk diren zuhurrak eta nortzuk eroak, askotan arrazoiari eromen eta erokeriari jeinu deitu beharko litzaiokeen bizitza honetan? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.
Sentimendu haiek ez zetozen burmuinetatik, beste nonbaitetik baizik, ez zuten arrazoimen normalarekin zerikusirik, eromenarekin zuten zerikusia. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.
Isiltasuna eromenarekin lotzen da, tristurarekin; zarata da alaitasun bakarra. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 141. orr.
Uste dut nork bere eromenekin bizi behar duela, ongi zainduz eta behar bada aprobetxatuz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.
Medikuek Pinocheten «eromen moderatua» baieztatu dute. Berria - Mundua 2004-10-16
Hortaz dihardu Eugeniari aipatu nion Eromen sortzailea-k. Eromen sakon batean hondoratu zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.
Eromen erotiko makabro batek joa dago. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.
Azaldu dizkizuedan pasarteok aski izango dituzue, nik uste, eromen histerikozko eta lotsa galduko garai honetan uste bezain bakan ez den adimen gaixotasun honen zer-nolakoak neurtzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 273. orr.
Eromen negargarri honetan hilko naiz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 38. orr.
Den-dena dakitelako eromen garbiak harrapatuak ez dira asko, egia esanda, baina "denon artean" edo Han Nonbait dena jakina dagoelako sinestean zurrunduak eta zurrungatuak bizi direnak asko eta gehiegi dira. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.
Horrela bada, esan liteke zoriontasuna eromenaren aurpegi bat dela, eromen onetsi bakarra, zeren oso larria eta lotsagarria izanik ere, eromen txoroa baita eta gaizgabea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.
Atzera begiratu balu, Gollum ikusiko zukeen, apur bat beherago berriro buelta erdia egin eta, eromen ankerraren argia begietan, Samen atzetik arineketan arrastaka baina erne, harrien arteko itzal iheskor baten modura. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 274. orr.
Hilketa batek, halakotzat ezagutua izateko, esku jakin bat behar du, eta kausa bat, arrazoi argi bat edo pasio itsu bat, edo eromen diagnostikatu bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 146. orr.
Batzuetan, erabateko eromenera eraman izan ditu beren setakeriak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 432. orr.
Eguna argitu arte geratu ginen, mugitu ezinik, hitz bat bera esan ezinik, esan ere ezinezko eromen batean zurturik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Barre egiten zuen, eroki gozatuz, bere besarkada ahaltsua geroz eta estuagotuz, pozezko eromen batean oihuka. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 127. orr.
Norak beste batekin engainatzen ninduela susmatzen hasi nintzenean eromen sentsazioa izan nuen, nire imajinazioak zirela esaten nion neure buruari. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.
Eromen prozesu bat kontatzen zaigu, bere izugarrian gozoa, edo bere gozoan izugarria. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 8. orr.
Eromen kasuak edo erotzeko bidean direnen kasuak dira guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 18. orr.
Inoiz, ordea, ezin izan diote atzeman eromen zantzu argi eta garbirik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.
Badirudi eromen izurri bat zabaldu dela azkenaldi honetan Sao Paoloko probintzian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 303. orr.
Zerikusi handiagoa du egungo finantza eromen pasadizoekin Ingalaterrako South Sea Trading Company edo Frantziako Compagnie d'Occident Mississippiko konpainien kasuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.
Eromenezko txistu-hots gehiago entzun zuen, eta zerbait zutabeak astintzen ari zela basati. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.
Goizean, lasai abiatuko zatekeen ezin saihestuzko heriotzara, baina arratsaldean, banakako ziegan sartu zutenean, eromenezko izu zorabiagarri batek hartu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.
Goizean, lasai abiatuko zatekeen ezin saihestuzko heriotzara, baina arratsaldean, banakako ziegan sartu zutenean, eromenezko izu zorabiagarri batek hartu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.
Quenu eromenezko gastuetara ekarria izan zen, kontra ezin egin eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 85. orr.
Luzaro egon nintzen zain, ezertarako erabakirik ezin harturik, gogoa argi, baina eromenezko antsiaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.