Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zoramen 1 iz zoratzea (irudizko adieran); egoera edo gertaera nahasgarria. ik eromen.

Bizitza zoramena da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 51. orr.

Egonezina, zoramena, nahi eutsiezina, ekaitz moduko zerbait.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.

Zoramenaren edo eromenaren eta nahasmenaren adierazle ere bada hego haizea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.

Eta artean sinetsi ez banuen ere, zoramenaren atarian nengoen, ametsa errealitate bihurtzeko atarian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

Baziren begininietako hondoa galdutakoak, zoramenaren ertzekoak, eta baziren betzuloak leize bihurturikoak, eromenaren mugakoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 226. orr.

Arimaren zoramena dei dakiokeen amodioak ere ez ditu titulu hobeak bere jarraipena zilegitzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

Amaren zoramena, aitaren alaitasunezko oihua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 199. orr.

Plazerraren zoramenak, bestalde, bekatuaren zama ahaztarazi zion nonbait.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Umeen burua zoramena da, beti dabil bueltaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Tribunetan zoramena izan zen; marka guztiak hautsi zituen hark.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 202. orr.

Zoramena izan zen, aizue!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Odolean zebilzkion harrotasunak eta zoramenak eragiten zioten poztasun hura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Beste une batzuetan, urguiluaren zoramenak jo zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.

Zenbat ez ote ditu zoramenak hartu, zenbatek ez ote dute beren gorrotoaren kopa zeru-lurren kontra jaurti?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Korapilo bat eginda amildu ginen sofa gainera, zoramenaren menpe plazerraren leizera hondoratzera gindoazela, mundu zital honetatik at.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Milika ezazu, nire mihiak bere aluarekin gauza bera egiten duen bitartean, eta horrela, bion artean zoramenera eramango dugu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Zentzun guztien zoramenera, muxuz muxu, larruz-larru.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 187. orr.

Hasierako tantoen erritmoan, zoramenean, elkar apurtu behar horretan, berak jarri zuen patxada.  Berria - Kirola   2004-04-04

Petrolioak bereganatzen ditu komunikabideetako lerroburuak, baina urre beltza ez da prezioen zoramenean harrapatuta dagoen lehengai bakarra.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Zoramenean erori garelako inpresioa dut batzuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

1977ko ilbeltzaren 19ko gauerdi aldera, herriko plazan eta sansebastianetako ospakizun ritualen erdian, bertako agintariek, libertaterik handienean eta jende asko eta askoren zoramenean, Euskadiko trapu txuri-gorri-berdea udaletxeko balkoian jaso zuten momentua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.

Oihukatu bezain laster mustulpika erortzen da mutikoa adiskidearen gainera, gorputz guzia osoki zoramenean, errepikatuz: "Xanti!... Xanti! Xanti! ...ezin geldituz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

Auzoan autoa aparkatzea zoramena da, eta hemendik gutxira ezinezkoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaur oraino ez dakigu: "bizia" deitzen diote batzuek, "poza" diote beste batzuek, zoramen ona izan liteke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

Kantak Entusiasmoa ematen du aditzera, marinel haiek itsasoratu aurreko uneetan bizi zuten zoramen izpirituala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 120. orr.

Badu gerrak, bere zoramen itsuan, bestek ez duenik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.

Gure bizimodua zoramen hutsa zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

Zoramen osoan dire jarri familiak, Ongi Etorri beroena eginez, beren Saratar aingerutxo berrieri.  Herria   2001-05-24

Bere irudiko, hura eromena zen, zoramen hutsa, demasa, itzela, izugarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.

Oso zaila litzaidake zehaztea bi mihietako zeinek murgiltzen nauen zoramen sakonagoan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

Isurketa honek zoramenik eztienera eramaten du emakumea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 93. orr.

-Zure sortzetiko zoramena ez balitz, zure semea ez zen sekula zoratuko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Eta ez baita ageri hizpidean barrentzeko prest, baizik, zoramen maltzurrez, entzungor egiten du bere benetako egoeraren berri ematera ekarri nahi dugunean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 108. orr.

Halaxe hiltzea gustatuko litzaidake, plazerrezko zoramen izugarrian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Londreseko kaleetan zereginik gabe ibiltzea gustatzen omen zitzaion, jende eta zirkulazio zoramena square eta kalezulo baketsuen lasaitasunarekin tartekatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Ihaute zoramenak jadanik estaltzen hasiak ditu bazterrak, dena mozorro, kantu, dantza eta besta.  Herria   2004-02-05

Umeen poz zoramena, piraten begirada ikaratuak, Kako-okerrek biak ikusi zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 187. orr.

Horrekin oihu eta txalo zoramen bat lehertu zen borreroen artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.

Guregan maitasun zoramen hura piztu duen beste pertsona bat agertu delako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 272. orr.

4 zoramenezko izlag

Bere zoramenezko keinuak eginez jarraitzen zuen, ikaragarrizko estuasun bat jabetu izan balitzaio bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 220. orr.

Zoramenezko gozamena sentitzen nuen neure ahalmena frogatuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Hala ere, zoramenezko une batez, nire espirituak uko egin zion ikusten nuen hura ulertzeari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Eta, erori, ez gau ero bateko sualdi labur batean, baizik eta zoramenezko erabateko pozoitze batean, maitasun gori gertagaitz batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Izakari goragoko bat bilakatua nintzen, mendera ezinezko adimen batez armatua, eta zoramenezko gozamena sentitzen nuen neure ahalmena frogatuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Stevensonek aipatutako haiek eraiki zuten zoramenezko Babel hau; baztertuek, desoinordetuek, bere barkuan zetozen haietako batzuek berberek [...] Amerikako beste baztertuekin, beltzekin eta indioekin, estolderietatik hasi eta Empire Statearen gailurreraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

Lagunok, maitasun zoramenezkoa etortzen denean, giza egitateak alde egin beharko du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Ondoren maitasun estua dator, eta laugarrenik zoramenezkoa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zoramena da (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus