Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eroetxeko zuzendariek eta emakume zaintzaileek neska gaixoei arropa eta jana ebasten zizkieten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 21. orr.
Bere historia etengabe errepikatzeagatik edo, gaixotzen hasi zen Edgar, eta horrexegatik sartu zuen Marchepiedek eroetxe batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 98. orr.
Errusiar funtzionarioak beldur ziren istiluak sortuko ote zituen, eta eroetxera bidali zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Gein eroetxera eraman zuten eta bere egauzak errematean salduak izan ziren. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 54. orr.
Inori kontatuko banio, eroetxean sartzeko moduan nagoela pentsatuko luke. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 116. orr.
Artean ez genekien jadanik eroetxean zegoenik. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.
Ez dut Juanek bezala eroetxean bukatu nahi. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 173. orr.
Gauzak ondo zeuden zeuden horretan: idazlea bere zerraldoan eta hiltzailea eroetxean. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.
Eroetxe batetik ihes egin nuenetik bizi naiz kalean! Berria - Kultura 2006-01-17
Begira piztien gizona, eroetxetik irtenda. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.
Eroetxean hil zen neska errusiar baten pasaportea lortu zuen. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.
Egoera ezin tamalgarriagoan topatu zuten eta, kontatuaren arabera, eroetxea baino areago infernua zirudien leku lohi eta beldurgarri batean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 124. orr.
Sarri askotan autonomia faltarekin lotu izan dira guztiz buruko gaitzak, eroetxeekin. Berria - Harian 2005-07-03
Batzuetan pentsatzen dut Alemania eroetxe bihurtu dela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.
Gogoan hartzen du bertan Benito Pérez Galdós-ek XIX. mende bukaeran Madrileko eroetxe eredugarri delakoaz idatzi zuena: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 14. orr.
Donatien Sade, Sadeko Markesa, Parisen jaio zen 1740an, feudoa Proventzan zuen familia noble batean, eta Charentongo kartzela-eroetxean hil 1814an. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
eroetxe batean (10); eroetxe batetik (4); eroetxea da (4); eroetxea da hau (3); eroetxean hil (5); eroetxean hil zen (3); eroetxera eraman (3); eroetxetik atera (5); eroetxetik atera berri (3)