Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eroaldiari negarraldiak txanda hartzen ziolarik, oheratzen laguntzen zuen, kopeta oihal busti batez freskatu ondoan, eskuak hartzen zizkion, eta emeki mintzatzen loak hartu arte. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.
Gizakia, harroaldi, itsualdi, pozaldi, eroaldi, urrialdi, itxuraldi, zintzoaldi... eta beste hutsaldi ugariz betetako zorro sintetikoa baita. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.
Tokiko 26 gaztek eskainiko dute ikusgarri berezi bat, dantza-kantu-antzerki nahasketa bat, dena ironia, kitzika, eroaldia, arralleria. Herria 2004-04-08
Une izugarri honetan, estatuen, herrien eta ongi unibertsalaren ospearen izenean, eromena nagusitu da; une honetan gizonek ez dirudite gizon: [...] izualdi eta eroaldi honetan, ideiarik gabeko ontasun txiroa ez da, ordea, desagertu. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.
Bigarren fase batean, finantzen eskutik frenesi edo eroaldia dator 2000. urtean eztanda egin zuen burbuila teknologikoa bezalakoa. Berria - Ekonomia 2006-05-05
Esperantza dut zure xarma ederrok izatea Hamleten eroaldiaren zorioneko kausa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 110. orr.
Nola bukatuko genuen egunen batean eroaldi batek jotzen bazuen? Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.
Gogoan hartu behar da, gainera, Federicok berak ekar zezakeen arriskua, hitzen gudan zapuztuz gero, eroaldiak jo eta etxeari su eman baitziezaiokeen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.
Nik sukaldean aritu behar izaten nian, sukaldean, gaixoa zaintzen eta maindireak aldatzen eta aitari eusten eroaldiak jotzen zuenetan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 168. orr.
Beste bat eroaldiak eman diona, pentsatuko zuten. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.
Eroaldiak emanda bezala zeuzkan eskuak burdinari itsatsirik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.
Hautagaiei jakinarazi die eroaldi batek hartu duela, eta sendatutakoan berriro ere jauregira deituko dituela. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 124. orr.
Nire eroaldian ezkutaritzat hartu nuelako. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.
Laurehun bat urte dira eroaldi hura jazo zenetik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 56. orr.
Zenbait minututako eroaldia [...], hogeita bi hilabete ernari eta bi urte eta erdi umezain. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 107. orr.
Azalpen natural eta erraza zera izango zuan, bat-bateko desira batek, grina batek, Krisztinaganako sentipen suhar eta eroaldiko batek hi mendean hartu izana. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.
Editoreak "nekea" eta "eroaldi iragankor baten mendean egon izana" alegatu zituen egun batzuk geroago, ekintzaren arrazoiak azaldu behar izan zituenean. Azkenean, baliteke eroaldi arin bat izana. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.
Bazirudien eroaldi bat-batekoa piztu zutela nire hitz apur haiek epaiketa hurbiletik eta bertatik jarraitzen zuten guztien artean. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.
Grina hori lanarekiko maitasuna da, lanari buruzko eroaldi sutsua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.
Eroaldi berriren batek hartu zuela uste zuten noski-edo hiru haiek, hau entzun ziotenean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.
Legez kanpoko galdeketak zigortzeko Kode Penalean egindako erreforma «aurreko gobernuak bizitza politikoan sartutako eroaldi kolektibo moduko bat» izan zela iritzi zion Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Emakumeak erailtzen ari dira, baina ez gizonen baten bat-bateko eroaldi batek eraginda. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Hasierako eroaldi horren ondotik, tripaz gora jarri nintzen sofan, gorputz erdia zintzilik, hankak zabal eta luze, pubisa harro eta ausart. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.
Zintzotasunezko eroaldi batean, Mertxerena ere kontatu nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
eroaldi bat (3); eroaldi batek (5); eta eroaldi (3)