Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hura zen hura, zoraldia! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.
Zoraldiak jotako jendetza hura berriro zentzu onera ekartzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 331. orr.
Llumen zoraldiak arrastaka ninderamala konturatu nintzen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 124. orr.
Aski eramangarria, lehengo zoraldien aldean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.
Horratx amodioaren zoraldi betea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.
Zoroaldi iragankorra deitu izan den hori? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.
Eruditoek ez dakite ezer izpirituaren zoraldiari buruz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Bihotzerre baten azken negarra eta halako zoraldi bat kaxko barnean, ohatzean egin denbora luzearen hondakin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.
Damutasunak ezin al du zoraldi bateko hutsa ezabatu? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 160. orr.
Ahoa zabaldu nuen hura hobeto hartzeko [...] eta asfixiaren lehen zoraldian opio xarmatzaile oinaztarriaren pareko baten mozkor sorgingarria ari zen dastatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 382. orr.
Hamar segundoan oso bestelako aldartea jarri zitzaidan, zintzurreko korapilotik pozezko zoraldira pasatu nintzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 176. orr.
Ibiltzen ahal diren deserrituak kanporat lehiatzen dira, orro haunditan, zoroaldi ikara batekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.