Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erne1 adlag 1 iratzarririk, eskuarki zentzumenak edo buru gaitasunak. ik ernai1; ernerik; esna.

Erne egon behar, zer gerta ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Borrokan hasteko prest, gau guztian erne eta armak eskuetan zituztela egoteko agindu zien Jonatanek ilunabarrean bere gudariei.  Elizen arteko biblia   1 M 12,27

Ni erne nengoan begirada haiei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.

Ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,6

Armstrong beti erne, Ullrich beti lo.  Berria - Kirola   2004-03-04

Zabal-zabalik eta erne genituen begiak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 67. orr.

Erne eta arretatsu jardun behar dugu defentsan.  Berria - Kirola   2006-01-13

Begiak erne eta belarriak adi ibiltzea da gakoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 131. orr.

Begi argia behar du, eta batik bat belarri ernea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Gizaseme, begira erne, entzun adi eta jarri arreta erakutsiko dizudan guztiari.  Elizen arteko biblia   Ez 40,4

Nagusi da betidanik bere ahalmenaz; erne ditu begiak herrien gain, errebeldeak aurka altxa ez dakizkion.  Elizen arteko biblia   Sal 66,7

Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 16,13

Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu.  Elizen arteko biblia   Ef 6,18

Endredatzeko gogoa dakarrenean, orduan, adi eta erne!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 412. orr.

Hilik bizitze horren kontrako txertoa litzake kultura, deus izatekotan: izpiritu plazer bilatzailea erne zaintzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.

Erne ibili, Jon, berehala zaitugu eta agure erretxin bihurtua!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 189. orr.

Erne eta zuhur ibili, baina bizkor.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.

Begia eta zangoak erne behar dira buruz buruka jokoan.  Herria   2004-03-25

Kasu egin nahi ez dion sentipen bat ari zaio gizentzen barru-barruan, erne ibiltzeko ohartarazten duen kezka bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.

Gure aita Saulek zu hiltzeko asmoa du. Zabiltza erne bihar goizean; gorde zaitez toki ezkuturen batean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 19,2

Begira, begira erne, eskuz esku dabilen harri horri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.

Igotzen jarraitu zuen, edozein hots zein mugimenduri erne.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 191. orr.

Anaia guztiok gauden oso erne, gogo-bihotzak Jaunarengandik gal edo ken ez ditzagun, sari edo eginkizun edo mesederen baten aitzakiaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 149. orr.

Kartzela arreta guztiaz itxia aurkitu dugu eta zaintzaileak ateetan erne, baina irekitzean barruan ez dugu inor aurkitu.  Elizen arteko biblia   Eg 5,23

Erne, mugitu gabe, hutsik, kontzientzia pareten artean dago ezarririk; betikotu egiten da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Arras logaleturik, erdi lasterka, baina beti erne jautsi ziren errekan barna, bakoitza bere etxera heldu arte.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

Frantzisko, diziplinan zorrotz, erne bizi zen eta arreta handiz zaintzen zuen bere burua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 886. orr.

Geltoki guzien izenak erne irakurtzen zituzten, hastapenean... baina bidea aitzinatuz bezala, gero eta arrotzago zitzaizkien izenak baizik ez zituzten ikusten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 86. orr.

Belarria erne paratuz gero, marmar ozen baten modukoa aditzen zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Holako jende gutxi ikusiko duzu, lurra beste libururik izan ez duen jakintsu xahar horiei gogobihotzak erne paratzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.

Erne jarri zen Maiza, hitz haiek, bere ustean, ez baitzuten ezer onik iragartzen, eta are gutxiago Iturbideren seriotasunak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.

Erne jarri nintzen galderaren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Harrigarria zen ikustea zein erne jartzen ziren haur zenbait kurtso berezi horietan.  Berria - Kultura   2006-04-29

Erne jarraitu zuen berbaldia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Gabardina barruan kikildu itxura eman arren, erne zihoan espaloiaren erdi-erditik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

Pareta hain zen mehea, ezen haren mugimendu guzti-guztiak jarraitzen baitzituen, belarriak erne.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Itxaroten egon naiz zuek hitz egin bitartean; erne, zuen arrazoibideak aditzen.  Elizen arteko biblia   Jb 32,11

"Erne azken lerroari, erne!", gaztigatu zion Luigik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 74. orr.

Murruetara igoak, Gilen eta biok haren etorrerari erne egoten ginen, huts eginen zigun esperantzan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

Ideia hori buruan, gelditu eta erne begiratu nien koadroei.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ni segur naiz mikroak paratzen dituztela hemen, hemen ere mikroak dauzkagula guri erne.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Beharbada horixe duk kontua, sortzen diren zer berriei erne egotea.     «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Gaztelua jendez indartzeko eta begiak arrotzen mugimenduei erne edukitzeko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Erne botika faltsuekin.  Berria - Gaiak   2006-02-17

-Erne fluoreszente horrekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Erne norekin hitz egiten duan, aholkatzen zidan aitak gutunetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 58. orr.

Erne, beraz, nola erantzuten diozun gure askatzaileari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 46. orr.

Arrano ehiztari batzuk bezalakoak dira, airean atzera-aurrera,- begiak erne etsaia nondik agertuko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Gu erne eta zu uraren hotsari adi, nondik ote datorren jakin nahi eta hain gauza arrunta aurkitu ezinean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.

Valentzia, UEFAko txapelduna, ezkutuan baina erne.  Berria - Kirola   2004-09-14

«Erne eta aktibo egon behar dugu», esan zuen, «prozesua presionatu eta fiskalizatu behar dugulako».  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Hantxe zegoela, bere aitorlekuan bakar-bakarrik eserita zain, esna eta erne, eta bere arterako irribarrez bezala!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 26. orr.

Gizaki lez ari naizen orotan -nire gogoa esna eta erne dagoela- maitatzen ari naiz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 41. orr.

Zuhurrago zebilen, erneago, ingurukoei adi.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 61. orr.

Inoiz baino erneago egon behar dugu, bake iraunkorra lortzeko.  Berria - Harian   2006-03-24

2 (errepikaturik)

Erne-erne egon zen, hala jokatzen baitzuen beti, eztabaida kontu serioetara lerratzen zen orduko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 379. orr.

Erne-erne zebilen beti Nadiari atsedenik gabeko bidaia neketsu honen sufrikarioa arintzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.

Beharriak erne erne eta kantuz artzeko beti prest.  Herria   2005-09-29

Metronomoa gelditu ondoren bere lehengusuari begira gelditu zen, erne-erne, bere begi marroi serioez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Denak erne bai erne egon ziren, erbesteratuak beren aberriaz, beren etxe urrutikoaz mintzo direnean sentitzen dutenaren antzeko tristurZure azalpen guztiak entzun ditut, erne-erne!aren zantzua nabari baitzuen ahotsean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 59. orr.

Lauetan-hogoi urtetan, erne ernea ari baita aintzina lan eta lan!  Herria   2001-02-15

Erne baino erneago begiratu zion agureak Ruche jaunari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Erne, erne, hau teorema bat da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

3 (izenondo gisa)

Eta nola hura baitzen, ordenazale itsuaz gain, zuhurra, ernea eta begi-zolia, eta nola, ondorez, haren eskuko izaiten baitzen [...] bat bederaren egunorozko lanen eta sailen banatzea eta esleitzea, hala izan zituen egun haietan ere xehetasunik xeheenak kontuan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Azpimarratu du zoin gizon argia eta ernea zen De Monzon, zoin hedadura handikoa!  Herria   2004-11-25

So sano bat, ernea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 98. orr.

Bihotz-belarri erne eta adikorrak emango dizkiet.  Elizen arteko biblia   Ba 2,31

Piztuak dituzun zentzumen erne eta zorrotzen galderei erantzuten ez dien isilune luze bat.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Galdua zuten, itxura guztien arabera, oharmen erne eta argia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Aire hartatik oinez jaitsitako neska hura sendoa eta beltzarana zen, panpina erne baten aurpegia zeukana.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 31. orr.

Hamazazpi urte ingurko mutil erne eta trebe batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Jauregiko leiho argituetara begiratzen zuten burua okerturik, begi erne eta serioez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Iparla, Izpegi eta Baigurako kaxko eta mazeletan dabilen arranoak bi hegal luze ditu, bi begi erne eta bakarra norabidea zuzentzen dion burua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 20. orr.

Begitarte erne, kokin eta sorgin batekin biltzen du Txominen arreta guzia Graxik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

Aire hartatik oinez jaitsitako neska hura sendoa eta beltzarana zen, panpina erne baten aurpegia zeukana.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 31. orr.

Han zegoen neskatoa atarian, osaba ile nahasi pijamaz jantziari irribarrez, begi erne kliskarik ere egiten ez zuten haiekin ikertzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Begi erne-erne batek soilik antzeman zezakeen halako narrastasun eta zabartasun doi baten arrasto hautemangaitza.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskaileretan lau mailatik behin husar bat egoten zen zaindari, gau osoa erne-jarreran.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Gero erne itxurako bat aurreratu da, artile txirikordatuzko kapelu bat buruan, eta aski ongi konpondu gara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Hiru golde gari erne-berri zapaldu edo mahatsondo ilara bat ipurditik atera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.

· Begi-erne, sudur-luxe bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Haren bizkarrari itsatsia, erbia bezain belarri-erne zamalkatzen den mutikoa naiz ni.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

Belarri-erne entzuten genituen poliziaren atzaparretatik pasatutakoen kontakizunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Buru-erneagoa ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

5 ernerik adlag

Ikasleak ernerik besta denbora guzian.  Herria   2002-12-19

Beharrik hor dira ernerik gizon eta emazte batzu gure bidaien gain gainetik zaintzeko!  Herria   2002-11-21

6 ez-erne

Uneoro konparatzen zituen ametsetako seme-alaba eredugarri haiek bere benetako seme-alabekin, seme-alaba alfer, zabar eta ez-erneak baitzituen%uneoro konparatzen zituen ametsetako seme-alaba eredugarri haiek bere benetako seme-alabekin, seme-alaba alfer, zabar eta ez-erneak baitzituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adi eta erne (9); aski erne (4); baina erne (25); baina erne ibili (7); bat erne (17); bat erne zen (4); begi erne (10); begia erne (10); begiak erne (17); begira erne (9); beharriak erne (9); belarri erne (4); belarria erne (13); belarriak erne (27); beti erne (39); beti erne egon (5); beti erne eta (5); bezain erne (9); denak erne (6); egon erne (23); egon erne eta (4); ere erne (26); ere erne egon (4)

erne baino (9); erne baino erneago (8); erne bat (4); erne batean (4); erne batek (5); erne begiratu (4); erne behar (7); erne beti (7); erne dago (9); erne daude (10); erne egon (89); erne egon behar (34); erne egon beharko (5); erne egon beharra (5); erne egon eta (4); erne egon nintzen (4); erne egon zen (5); erne egonen (10); erne egonen direla (4); erne egongo (9); erne egotea (11); erne egoteko (26); erne egoteko deia (6); erne egoten (13); erne entzuten (4); erne erne (19); erne ernea (11); erne eta (96); erne ez (7); erne ibil (5); erne ibili (106); erne ibili behar (19); erne ibili beharko (20); erne ibili beharra (12); erne ibili dira (9); erne ibili diren (5); erne ibiliko (8); erne ibiltzea (5); erne ibiltzeko (17); erne izan (4); erne jardun (5); erne jarraitu (4); erne jarri (34); erne jarri nintzen (6); erne jarri zen (7); erne jartzen (7); erne nengoen (5); erne segitzen (4); erne zegoen (9); erne zeuden (4)

esna eta erne (7); eta begi erne (4); eta belarriak erne (4); eta beti erne (5); eta egon erne (4); eta erne (102); eta erne egon (9); eta erne ibili (7); eta zaudete erne (4); gauden erne (4); gizon erne (5); gogoa erne (7); guztiak erne (5); hiltzaleak erne (6); hiltzaleak erne ibili (6); mutiko erne (4); ni erne (6); nik erne (4); orain erne (5); oso erne (14); oso erne ibili (4); su hiltzaleak erne (6); zaude erne (4); zaudete erne (7); zen erne (5)

baino erneago (19); erne baino erneago (8); erne ernea (11); ernea eta (11); eta ernea (11); eta erneago (4); eta erneak (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus