Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Handik aurrera, tarte laburragoetan ibili nintzen era hartan: lo eta esna, esna eta lo. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 198. orr.
Lo, esna; besteak bezala, besteak ez bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 252. orr.
Ohean geratzen naiz, neuri galdezka, hi zertan habil, ez lo ez esna. Pako Aristi «Note book», 2005 - 83. orr.
Gau oso bat esna egon ziren, orain dauden modutsuan, esan nahi eta ezinean. «Bizia lo», 2003 - 49. orr.
Ohean gelditu zen, esna. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.
Zergatik ez zenigun hori dena atzo esan, esna geundenean? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.
Oraindik esna al hago? -xuxurlatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 179. orr.
-Aizan, esna al haiz? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 54. orr.
Ezagutzen ez genituen atsegin erogarrien zantzuek esna ere amets eragiten zigutela. Txillardegi «Putzu», 1999 - 331. orr.
Emaztea berehala lokartu zen, baina senarra esna geratu zen, dena buruan jirabiraka zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.
Gau osoan ondoan gelditu zitzaion laguna, sukarrez dagoenak bezalaxe egiten baitzuen hark dar-dar; esna igaro zuten biek gau osoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.
Iritsi berritan, gogoratu du mutilak, gau asko pasatu zituen esna, zibilen beldurrez. «Bizia lo», 2003 - 133. orr.
Eta zu, nolatan harrapatu zaitugu esna, Itxaso? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 277. orr.
Beren semeak edukiko zituztela esna gauez zelatan egon zitezen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.
Gauean esna ematen zituen orduetan behin eta berriro entzun zituen emakume haren hitzak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.
Gauak esna ematen ditu, bere ama eder eta itsua, eta bere amantea [...] behin eta berriro gogoan erabiliz. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 35. orr.
Azkenean, hainbeste egun esna eman ondoren, loak hartu zaitu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 265. orr.
Baina Harryk, oso esna sentitzen baitzen, esan zion berehala: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.
Hik zera esnaraziko duk printzesa, heure buruari esna eusteko gauza ere ez haiz-eta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 47. orr.
Gero, esna irauteko, ezkutalekutik kanpora joan eta begira egon zen inguruan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.
Eta hara, bere zorigaiztoko ohe bakartian etzanik zegoela, esna eta intzirika, Frantziskoren izena esan eta esan, gizon bat agertu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.
Halako egonezin batek esna iraunarazten zuen Mikel Strogoff. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Isilik eta esna, Hankapalo noiz etxeratuko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 110. orr.
Inoiz ez neukan jakiterik ametsetan edo esna nengoen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.
Azken aldian, ametsetan nahiz esna, jardina gurutzatzen ikusten diat berriro Krisztina, lirain eta lerden, bere kapela florentziar hegal-zabala buruan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 210. orr.
Begiak itxirik baina erdi esna egindako lo-suma horietan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.
Erdi esna erdi lo nagoela etortzen zaizkit ideiak. Berria - Kultura 2004-12-10
Sukarra eta nekea elkartzen direneko erdi esna erdi ametsezko lo horretan nahastuta geratu nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 192. orr.
Sartu, erabat esna gaude, hontzak bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.
Zentzurik ez begiak itxita jarraitzeak, esna bainengoen zeharo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Ohean jarraitu nuen, esna, alferrik zela erabaki nuen arte. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.
Woodek bakarrik ematen zuen benetan esna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.
Begiak itxirik baina erdi esna egindako lo-suma horietan, Esna zeuzkan pentsamenduak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.
Zentzumen guztiak esna, burua atera nuen uretatik, begiak zabal-zabalik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.
Loak noizik behinka hartu zuen bakarrik, eta tarte labur horietan ere haren burua esna-esna egon zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Loroa, aldiz, esna-esna zegoen, harrizko sagu bat bezain isilik, baina andereak apaizari galdetu zionean zenbat azukre koskor nahi zituen kafearekin, loroak ordura arteko isiltasuna hautsi eta ozenki esan zuen. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 201. orr.
baina esna (5); edo esna (5); erabat esna (9); erdi esna (8); ere esna (4); esna al (9); esna al zaude (4); esna dagoela (3); esna egon (16); esna egon behar (3); esna egon zen (4); esna ematen (4); esna ere (4); esna esna (3); esna eta (16); esna eta erne (7); esna ez (5); esna geratu (3); esna hadi (11); esna igaro (3); esna irauteko (3); esna nago (3); esna nengoela (3); esna nengoen (4); esna ote (4); esna ote zegoen (3); esna zaitez (22); esna zaitezte (5); esna zaude (3); esna zegoela (10); esna zegoen (14); esna zegoen eta (3); eta esna (15); gaua esna (3); guztiz esna (4); harry esna (3); orain esna (3); oraindik esna (6)