Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernalketa 1 iz ernaltzea. ik ernalkuntza.

Badakigu, halaber, klitoria ez zuela gizakiak garatu, baizik eta narrastiek garatu zutela -zakila bezala- duela 300 milioi urte, barne ernalketa asmatu zutenean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 245. orr.

Ziklo horretan ernalketa gertatzen ez bada, odol horrek ez du ezertarako balio, eta, ondorioz, gorputzak egotzi egiten du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Izaki sexudunak gara, eta ernalketa gertatzen denetik bertatik gara desberdinak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.

Ernalketa bide naturaletatik lortu ezin duten bikoteen azken aukera lagundutako ernalketarako teknikak erabiltzea da.  Berria - Harian   2005-07-16

Ernalketarako teknikaren bat baliatzeak 3.000 euro inguru balio du.  Berria - Harian   2005-07-16

Obulua tronpan zehar umetokirantz bere bidea egiten ari bada, pilulak ernalketa eragozten du obulua semenarekin kontaktuan jarri baino lehen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.

Erresuma Batuan debekatua dago klonatutako enbrioiak ernalketarako erabiltzea.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Duela 12.000 urte, sedentarismoak, ernalketan gizasemeak zuen betekizuna ikusi izanak, nekazaritzak eta jabetza pribatuak patriarkatua ekarri zuten, eta horrek bikote monogamiko iraunkorra ezarri zuen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 289. orr.

Sexualitatea prozesu bat da, eta prozesu hori hasten da ernalketaren unean bertan, eta bizitza osoa irauten du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Non hasten da gure bizia (abortua, in vitro ernalketa, klonazioa) eta non amaitzen da (suizidioa, eutanasia)?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ernalketa lagunduaren programan zegoen emakume batek garbi asko azaldu zuen egoera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 288. orr.

Bilboko klinika batera jo zuen bikoteak, umea ernalketa artifizialaren bidez eduki ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Lagundutako ernalketarako teknikak soilik Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako Ospitalean egin daitezke eta, gainera, itxaron zerrenda luzeak daude.  Berria - Harian   2005-07-16

Horixe ikusten dute txarto Londresko Lagunduriko Ernalketa eta Ginekologia Zentroko medikuek: erabakia hartu aurretik, herritarrek gai honen inguruan zer pentsatzen duten galdetu ez izana.  Berria - Gaiak   2004-11-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordenagailu eramangarria izter gainean jarrita erabiltzeak gizonezkoen ernalketa organoei kalte egiten diela ondorioztatu du New Yorkeko zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Horrek esan nahi du sexualitatea ez dela senezkoa -esaterako, txoriek habiak egiteko duten ahalmena den bezalakoa-; ez datorkigu zehaztuta ernalketa unetik bertatik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Nornahik erabil dezake nire ernalketa metodoa arreta apur bat jarriz gero.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 23. orr.

Pilulak trabatu egiten du ernalketa, bai espermatozoideen lana zailagoa eginez, bai ernalketa prozesua eraldatuz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enbriologia eta Giza Ernalketako Bulegoak hartutako erabakiak eztabaida etikoa sortu du.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Plazera eragitea arrari nahiz emeari, barne ernalketarako modua sortzea eta habitat berriak konkistatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus