Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernalkuntza 1 iz ernaltzea. ik ernalketa.

Zer parte hartzen dute, ernalkuntzaren aurretik, amaren geneek enbrioiaren eraikuntzan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Amak eratu duen eta ernalkuntzaren ondoren enbrioia osatuko duen arrautzan, ba ote da, enbrioiaren kromosoma-jokoaz gainera, amarengandiko elementu zitoplasmatikorik, enbrioia eraikitzeko beharrezkoa den informazio genetikoren bat daramanik?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Ernalkuntzaren aurkako metodoak erakutsi, abortatzeko eskubidea aldarrikatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.

Sor eta lor utzi behar gintuzkeena zera da: behin ernalkuntza buruturik, lehenbiziko zelula, arrautza ernaldua, erdibitzen hastea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 97. orr.

Orobat irudikatzen zituzten gizakien in vitro ernalkuntzak dudarik gabe ekarriko zituen egoerak eta fantasiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ernalkuntza lagunduaren lege proiektua onartu zuen atzo Espainiako Kongresuak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Klinikek ezingo dituzte ernalkuntza lagundu tratamenduetan emakumeak baztertu beren nortasun sexualagatik edo egoera zibilagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

B i emazte horietarik bat da haur horien ama biologikoa, ernalkuntza artifizialaren bitartez ukanik.  Herria   2004-02-26

Lagundutako ernalkuntza bitarteko teknikarik ez diela eskaintzen.  Berria - Harian   2005-11-30

Lagundutako Ernalkuntza Saileko arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan)

Ernalkuntza arazoak dituzten bikoteei eta bakarrik dauden emakumeei ahalik eta gehien erraztu nahi diegu seme-alabak izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Han itxaron beharko du luze, ernalkuntza garai udaberrikora heldu, eta umaontzia itxuratu arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Zergatik etorri zara ernalkuntza zentro honetara?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 204. orr.

Ernalkuntza arazoak dituzten bikoteei eta bakarrik dauden emakumeei ahalik eta gehien erraztu nahi diegu seme-alabak izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus