Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ernal (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik ernaldu)
1 ernal hazi esperma.

Esaten zuten burmuinean ontzi bat zegoela ernal haziz betea, eta ontzi hura ez zela berriz betetzen, zegoenarekin moldatu behar zela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Voliniako errusiar ttipien artean, eztei bazkarietan, amagiarrebak hurrak eta oloa jaurtitzen omen zizkion suhiari burutik behera, ezkonberriaren ernal haziak ugaltzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Inongo seme xalo hark sinalatu zigun, amodio kanta inozente horren sinbologia gordea, besteak beste,iturriko ardao zuria eta amoranteen ernal hazia uztartuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 157. orr.

2 (bestelakoetan)

Senar-emaztegaiek hara jotzen zuten ezkondu aurretik, irudiak gurtzera eta eskuak haien ernal-organuen gainetik pasatzera.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 11. orr.

Hurrak jaten zirela aurretik, ernal indar biziak bizteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Venusen harmoniak oso ezberdinak direla ikusten baita: gizon batzuek emakume batzuk gehiago betetzen baitituzte eta hauek beste gizon batzuengandik hobeto hartzen dute ernal kolpea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus