Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halabeharrezko prozesu bat da sorkuntza: emeak milaka arrautza erruten ditu eta arrak ere emankortasun beraz jartzen du hazia, baina arrautza batzuk baino ez dira ernaltzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.
Begira, ardiak ernaltzen dituzten ahari guztiak marradun, pinto eta nabarrak dira. Elizen arteko biblia Has 31,12
Jarduera sexuala ez dago ugalketara bakarrik bideratua, eta emea ernaldu ezin daitekeen garaietan, ernaldian eta baita eradoskitze aldian ere izaten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.
Emakumea piztien eta lauhankakoen moduan hobeto ernaltzen dela uste da gehienbat, horrela hazia hobeto iristen baita, bularrak beherantz eta ipurdia goian. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.
Lehen aldia da horren denbora luzean izoztuta egon den haziak emakume bat ernaltzen duena. Berria - Gaiak 2004-05-26
Gizakia artifizialki ernaltzeko metodoa. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.
Ministroaren iritziz pilulak ez du traumarik eragiten eta ernaltzeko gaitasuna babesten du. Berria - Euskal Herria 2004-07-25
Abere azkarrenek estaltzen zutenean, Jakobek ziriak jartzen zituen asketan, abereen begien aurrean, zirien aurrean ernal zitezen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 86. orr.
Obulua ernaldu ez denez, estrogeno eta progesterona hormonen kopurua jaitsi egiten da, umetokiko paretak (endometrioak) ezin dio eutsi eta odola kanporatu egiten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
Intsektua ernaldurik gertatzen da, arrautzak jartzen ditu eta hiltzen da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Ernaldutako obuluek bakarrik egiten zuten aurrera gazuretan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 27. orr.
Ugaztun emeek ziklikoki uteroko paretak odolez betez joaten diren mekanismo bat garatu zuten, eta horri esker, ernaldutako arrautza uteroan ezar daiteke eta bertan hazi. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.
Eguerdiko nahiz gauerdiko hamaiketatik hamabitara bitartean, astelehenez edo larunbatez, ernaldu behar zela xakur-emea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 154. orr.
Hiru obulu baino gehiago ernaldu ahal izango dira, baina ez hiru baino gehiago ezarri, haurdunaldi multipleak saihesteko. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Laborariek luzaz beren behiak ernaltzen zituzten inzeminazione koperatibako langileak deituz. Herria 2003-06-05
Lorea agudo ernalduko da, eta xorro biribil batean gordeko ditu, eguzkiak noiz gorrituko bere haziak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.
Espermatozoidea obuluan sartutakoan, geruza fin-fin bat sortzen zaio obulu ernalduari. Tronpek bilo txiki batzuk dituzte, eta horiek bultzatzen dute obulu edo arrautza ernaldua uterorantz. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
Nola gerta zitezkeen zelula batetik, arrautza ernaldutik, milaka zelulak eratzea eta desberdintzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 56. orr.
Bere enbrioi ernalduak erabiltzea debekatu diote emakume bati. Berria - Gaiak 2006-03-08
Talde horretatik erabat kanpo geratzen dira arrak eta eme gazteak edo antzuak eta eme ernalduak migratzen duten kasuetan -ez da arraroa- bi taldeak lekuz eta intentzioz erabat bereizita egoten dira zenbait hilabetez. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 106. orr.
Zuzeneko haziak ernaldu ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.
Ez zen lehen aldia bere haziak bizia ernaltzen zuela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.
Sentimendu horren haziak ez zuen nigan ezer erein ez ernaldu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 29. orr.
Hitzetan baino begiradan arakatuz maitasun ezkutu bat ernaldu ote zen erne nengoen, keinu ñimiñoena eta euforia haren arrazoia aurkitu nahian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.
Barruan ernaldutako minezko arrainaren buztankadak igar nitzakeen inoiz baino hobeto, eta okerragoa dena, inoiz baino iheskorragoa antzeman nuen gorputz ezkatadun eta lizun hura, inoiz baino burujabeagoa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.
Ernaltzen dute erle erregina (espiritua, edo pentsamendua, edo dena delakoa), eta hiltzen dira berehala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.
Tales Miletokoak, zazpi jakintsuetako batek, esan zuen gauza guztien printzipioa ura zela; Heraklitok, berriz, sua zela; [...]; Euripidesek airea eta lurra zirela, eta lurrak zeruko eurien haziarekin ernalduta munduan bizi diren gizaki eta animalia guztiak sortu zituela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.
Une poetiko batek ukitu zuelako ustea ernaldu zitzaion barruan itxaropen hazi bat bezala. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.
Sabelaren muinetik ernalduriko garrasiaren hedadura ez zuen ezagutzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 146. orr.
Bestelako edertasuna zuen orain, eta edertasun halakoak maitasun eraberritua eta sakonagoa ernaldu zuen nigan bat-batean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.
Zerua da guztion aita eta ama lur elikatzailea, handik isuritako ur tantak hartzean ernaldua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 153. orr.
Udaberriari agurra emateko lizar-zarbak ernaltzen eta berdexkatzen badira aurrena, urte eguzkitsu, epel eta lehorra omen dator. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.
Kapitalismo erreala kontzeptua berton uste dut ernaldu zitzaidala. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 223. orr.
Horregatik, eremitek beren izpiritua ernaltzeko pikoa jaten zuten erruz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.
Istorio haiek irakurtzeak lasaiarazi egiten zuten, are konfiantza handiagoa ernaltzen zioten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Inoiz hil eta lurperatuko bagintuzte ere, lurra ernalduko luke gu bion beroak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.
Ezagutzaren ernaltze eta jaiotzearen kausa den desirari ezin zaio zehaztasunez haurgintza eta seme deitu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.
Igandea zen, eguerdi bete eguzkitsua, udaberri ernaldu berria. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.
Testu milimetroraino zehatz-zuzenak, aldi berean, zeharkako iradokizunak eta mugarik gabeko ulerbideak ernaltzen ditu nonahi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Bat-batean pentsamendua gelditzen denean tentsioz ernaldutako egituran, egitura honi shocka eragiten dio. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 105. orr.