Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlatibismo 1 iz doktrina epistemologikoa, zernahi balio edo ezagupen erlatiboa dela dioena. ik erlatibitate.

Guri ezagutzeko ematen zaigun ororen erlatibotasuna esan nahi du erlatibismoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 39. orr.

Ooro har, erlatibismoak baieztatzen du gure ideia kognitiboak, moralak edo estetikoak -egiatasunaz, esanahiaz, razionaltasunaz- haiek sortzen diren testuinguruekiko erlatiboak direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Garai hartako balio sofistiko gailenak -komenientzia, pragmatismoa eta erlatibismoa-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Erlatibismoa nagusi denean, dena libre dago, "ez dago poeta madarikaturik" (160): indibiduoak ez dauka zeren kontra errebelatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.

Protagorasen beraren baieztapen ezaguna ekartzen da harira, politikan, giza kontuetan hain eragin handia duen balioen erlatibismoa adierazteko: "Gizona da gauza guztien neurria".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Harremanak goitik beherakoak ziren gure partetik eta beraz, Descartesek zion bezalatsu gure izpiritua bere mamiaz bizi zen, horizontalaren erlatibismoan sartu gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

Erlatibismoarentzat, egia oro, edo balio oro, ikuspuntu batentzat da egiazko edo baliozkoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.

Engoitik orain, kontzeptu orokor oso zabala da ja, egiaren edo balioen erlatibotasun arrunta erakusten edo suposatzen duen zenbait praxi franko ezberdin zientzietan barnebiltzen duena: orduan erlatibismoa gaur egun aurkitu, perspektibismo, historizismo, soziologismo, psikologismo, antropologismo, biologismo, eboluzionismo, pragmatismo, fikzionalismo, etab., gisan aurkitzen da de fakto.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.

Ondorioen edo praktikaren kontsiderazio aldetik ere azal daiteke balioen erlatibismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Katolikoen hurrengo aita santuak «erlatibismoaren diktadura» hautsi beharko lukeela esan du Ratzingerrek.  Berria - Harian   2005-04-19

Erlatibismoaren kritika eta absolutuaren galdea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Txarra al da, bada, erlatibismoaren garaian pertsona integroa, osoa, oinarri sendoak dituena izatea?  Berria - Harian   2005-07-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erlatibismo kultural eta moral horren aurka, Finkielkrautek kultura unibertsal, objektibo bakarra mundu osoarentzat eta balio absolutuak pertsona guztientzat bindikatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

Erlatibismo kulturalaren doktrina antropologian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Erlatibismo filosofikoaren ikuspegitik irakurri ditu hala euskal kulturaren alde nola euskal kulturaren kontra aritutakoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Panofskyren erlatibismo historikoaren kontra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Razionalismo/irrazionalismo bikoteari buruzko eztabaida: errealismo zientifikoa, erlatibismo kognitiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Errealaren egia nola adierazten den ikusteko modu bat da hau, ez erlatibismo hutsean, baizik eta perspektiba distortsioetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 67. orr.

Orain egiazko balioaren irizpiderik ez dugu, denak berdin balio du, erlatibismo zirriborrotsuenean zirriborratuak gabiltza.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

Orduan Arrazoimenak, maiuskulaz idatziak, oraingo erlatibismo mengelak gabe, garbi eta sendo zekien zer dagoen ongi eta zer gaizki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Erlatibismo pittin bat gehiago beharko luke agian paradisu bila etorri eta infernua bertatik bertara taxuz ikertu omen duenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.

· Horrek guztiak kultura erlatibismoaren eta giza eskubideen unibertsaltasunaren arteko eztabaidari heltzeko bide eman dio antropologoari: [...].  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

balioen erlatibismoa (7); erlatibismo hori (3); erlatibismo horren (4); erlatibismoaren diktadura (3); erlatibismoaren eta (3); eta erlatibismoa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus