Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlatibitate 1 iz Einsteinek adieraziriko teoria, zeinaren arabera lege fisikoak eraldatzen baitira erreferentzia sistema aldatzen denean.

Gero erlatibitatea etorri zen ordea, eta kuantuaren mundua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.

Kanten obrak pizturiko eztabaida eta pentsamendu mugimendu garrantzitsuenen berri ere ematen digu, jakintza molde diferenteetan izaniko inplikazioak barne -mekanika kuantikoan, erlatibitatean, matematika ez-euklidearrean, adibidez-.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 149. orr.

Bitxia bada ere, fisikaren teoriak, hala nola erlatibitatea edo erlazio kuantikoa, ez ditu noski ulertzen publikoak, baina inork ez ditu auzitan jartzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Garaiko zientzia fisiko-matematiko berria ez zen ez Kantena ez Newtonena, fisika kuantikoarena eta Einstein-en erlatibitatearen fisika baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Gonbidatuek unibertsoaren sorreraren, kosmologiaren, nanoteknologiaren, zulo beltzen, mundu kuantikoaren, eta erlatibitatearen gainean berba egingo dute, besteak beste.  Berria - Harian   2005-02-11

Erlatibitatearen teoria zuzena ez dela?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 161. orr.

Erlatibitatearen Teorian sinetsita ere, ezin zen gelako sabaia izan bueltaka ari zena.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.

1905ean formulatu zituen erlatibitatearen teoria bereziaren legeak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Dena esan behar bada, gaztelaniaz ere gizona ez zen erlatibitatearen formula ulertzeko gai diren horietakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

1905. urtean plazaratu zuen Einsteinek EBT Erlatibitate Bereziaren Teoria.  Berria - Gaiak   2004-04-21

1915ean, erlatibitate orokorraren teoriarekin, espazioa eta denbora bateratu zituen.  Berria - Harian   2005-02-11

Horrela sentituko zen Einstein, suposatu zuen, Erlatibitate Orokorraren ekuazioak lortu ondoren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.

2 erlatibotasuna.

Ni nere buruarekilako harremanetan sartua naiz, erlatibitate absolutu batean, honela erratea posible balitz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus