Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erietxe (1.002 agerraldi, 51 liburu eta 526 artikulutan; ETCn 8.905 agerraldi; orobat eritetxe g.er.) 1 iz eriak artatzen eta zaintzen diren etxea. ik eritegi; erizaindegi; ospitale.

Eriak erietxera, zaharrak zahar-etxera, eta hilak tanatoriora.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Ipar Euskal Herriko ospitale, erietxe eta zahar etxeek zenbait neurri hartu dituzte, beroaldi bat gertatzen bada zaharrek egoera hobeki jasan ahal izan dezat en.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Lege horren bidez abortatzeko epea 10 astetik 12ra zabaldu zen, izan erietxean ala klinikan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25

«Zumarragako erietxetik Donostiako ospitalera eraman zuten segituan, eta atzo goizean hil zen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Anbulantzia berehala agertu eta zauritutakoa Donostiako Ospitalera eraman bazuen ere, gaztea erietxerako bidean zendu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Angel Alcalde presoa astelehenean egindako ebakuntzatik ondo osatzen ari dela jakinarazi zuten atzo bere senideek, eta astelehenean eramango dutela Basurtuko erietxetik Txagorritxukora.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Fresneseko espetxeko erietxetik Saint Maurre-ra eraman dutela, eta han erregimen arruntean sartu dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Seme nagusia medikua omen da, eta erietxe bateko zuzendaria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

1918an sortua, 1947an Kanborat etorria eta geroztik zerbitzu frango emaiten zituen parropian baita ere erietxe edo xaharretxeetan.  Herria   2005-03-03

'Hopital 2007' planarekin erietxeak pribatizatuko dituztela salatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

Erietxea gaixotasunei buruzko diskurtsoan leku osagarria besterik ez zen eta bere balioa eta garrantzia jardun pribatuaren garrantziaren atzetik zegoen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Jendarmeen helikopteroak eraman behar izan zituen zaurituak erietxera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Premia larriz erietxera eraman zuten, eta geroztik hiru ebakuntza jasan dituen Israelgo lehen ministroaren egoerak «egonkortasunean larri» jarraitzen duela iragarri zuten atzo Jerusalemgo Hadassah erietxeko arduradunek.  Berria - Mundua   2006-01-08

Barne-medikuntzako medikua zela Columbia-Presbyterian Hospital erietxean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Alarma piztu zen Barakaldoko Gurutzetako (Bizkaia) erietxean ustezko meningitis kasuak zirela eta.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Port-au-Princen duten erietxean indarkeriaren ondorioz zauritutako 2.250 lagun baino gehiago artatu zituzten.  Berria - Harian   2006-01-14

Gutxienez bederatzi pertsona hil eta beste hirurogei zauritu ziren bi eliza eta erietxe baten aurka bonba-autoz egindako erasoetan.  Berria - Mundua   2004-11-10

Erietxeko beste sailetan baino minbizi kasu gehiago daudela uste dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Gurutzetako erietxeko mediku partearen arabera, Sestaoko ACBn zauritu ziren sei langileetariko bi larri daude oraindik.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Rioquemadoko erietxean ingresatuta geratu dela esan diot.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 82. orr.

Denbora asko baino lehen, guztiz ahaztuko nituen erietxea eta erietxeko gogoeta ilun haiek guztiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.

Auzoko erietxeko larrialdi-gelan, kommozio zerebrala nuela esan zidaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Erietxeko zaindariak haren gelaraino eraman eta aurkeztu ninduelarik, poztu egin zela iruditu zitzaidan joan nintzelako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 177. orr.

Baionako erietxeko Pediatria zerbitzuko arduradunak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Erietxeko erizainak etorri zitzaizkidan gogora.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Erietxeko egoiliar bakan batzuk zebiltzan lorategietako bidezidorretan pasieran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 197. orr.

Han zegoen hura erietxeko ohe-atorra ziztrina jantzita, gihar handiko gizon beltz morrosko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Erietxeko atondo handiko marmolezko eskaileretan gora, Ed Thatcher dardarka zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Erietxeko gizarte-langileari aditua nion musikazale porrokatua zela Greg, eta 60etako rock-and-roll taldeena bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.

Santanderko Valdecilla erietxeko kamera hiperbarikora eramatea erabaki zuten medikuek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Erietxeko iturrien arabera, hildakoak zibilak ziren.  Berria - Mundua   2004-09-30

Erietxetik deitu zioten larrialdiko ebakuntza bat egitera joan zedin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Bakterioak beherakoa eta koloneko hantura eragiten ditu, besteak beste, eta erietxeetan harrapatu dute gaixoek.  Berria - Gaiak   2004-08-08

New Yorkeko erietxeetan, ordea, 62.800 ohe daude soilik.  Berria - Gaiak   2006-02-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erietxe berrian, adibidez, literak hiru mailakoak ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 183. orr.

Zaurituei dagokienez, eztandek 700 pertsona baino gehiago kolpatu zituzten; horietatik 350 bat tokian-tokian artatu zituzten, eta beste 350 inguru Londresko erietxe nagusietara eraman zituzten.  Berria - Harian   2005-07-09

Umea Neuilly-ko Erietxe Amerikarrean jaio zenean, Jimmy alderrai zebilen ferian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 437. orr.

Lo dago, erietxe garesti baten, New Yorkeko goialdeko sartaldean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Erietxe publiko bateko pabiloi ilun batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Hiru hilabete erietxe militarrean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 66. orr.

Larunbatetik iganderako gauean gertatu zen hilketa Paueko erietxe psikiatrikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Gazteentzako etxebizitzak eta erietxe onkologikoaren eraikin berria dira 2005 eta 2007 urte bitarteko Gizarte Ekintzaren helburu nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Osasun zentroak eta erietxeak ditu hainbat hiritan, eta erietxe mugikorrak ere bai, eskualderik urrunenetara iristeko.  Berria - Harian   2006-01-14

Han sortua eta haraxe babes bila joana baitzen azken urteetan, bihotzeko eritasunetarako erietxe batean bizkortzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Williamsbridgen hartu zuten, gaixo kronikoentzako erietxe batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erietxe-itsasontziak portuan gora limurtzen ziren eta gauez isilgordeka deskargatzen zuten Jersey-ko nasa zaharretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

Erietxe atariko argiak eta kanpoko aire berriak oraino bizirik zegoela sentiarazi zioten ostera ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 74. orr.

Erietxe-eremuak, esaterako, ez du aldagaitza iraun, diskurtso klinikoak bera laborategiarekin harremanean jarri ostean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Erietxe-klinika deritzon erakunde berriaren emaitzatzat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Guduka hauetan, 14 irakiar hil ziren haietako zazpi ekintzaileak, eta beste zazpi, zibilak eta beste 19 zauritu, Najafeko erietxe arduradunek emandako datuen arabera.  Berria - Mundua   2004-08-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako erietxeak (6); baionako erietxean (14); basurtuko erietxean (5); da erietxean (3); dago erietxean (6); donostiako erietxe (3); egon zen erietxean (3); erietxe bat (3); erietxe batean (48); erietxe batean egin (3); erietxe batean hil (3); erietxe batean zegoen (3); erietxe bateko (5); erietxe batera (14); erietxe batera eraman (9); erietxe eta (7); erietxe eta zahar (3); erietxe guztietan (3); erietxe horretan (4); erietxe pribatuetan (3); erietxe psikiatriko (5); erietxe psikiatriko batean (4); erietxe publikoek (3); erietxean artatu (7); erietxean da (3); erietxean dago (14); erietxean daude (7); erietxean egon (3); erietxean eta (5); erietxean geratu (3); erietxean hil (4); erietxean hil zen (4); erietxean izan (4); erietxean jarraitzen (3); erietxean sartu (8); erietxean sartu zituzten (3); erietxean zegoen (4); erietxeetako arduradunek (3); erietxeetan eta (5); erietxeetara eraman (4); espetxeko erietxean (5); eta erietxe (10); eta erietxeak (3); eta erietxean (4); eta erietxeei (3); eta erietxeetako (4); eta erietxeetan (5); gurutzetako erietxean (5); hiriko erietxe (4); hiriko erietxe batean (3); hiriko erietxean (4); hospital erietxean (3); inguruko erietxe (3); inguruko erietxe batean (3); lagun erietxean (3); madrilgo erietxe (4); madrilgo erietxe batera (3); medikuaren erietxean (3); oreja medikuaren erietxean (3); paueko erietxe (3); pertsona erietxean (3); zen erietxean (6); zituzten erietxean (3); zuen erietxean (4); zuten erietxeetako (3)

azaldu zuen erietxeko (3); baionako erietxeko (13); baionako erietxeko langileek (6); baionako erietxera (5); basurtuko erietxeko (4); basurtuko erietxera (7); basurtuko erietxera eraman (4); basurtuko erietxetik (3); bat erietxera (3); bat erietxera eraman (3); berehala erietxera (4); berehala erietxera eraman (4); dituzte erietxera (3); donostiako erietxera (4); donostiako erietxera eraman (4); emakumea erietxera (3); eraman zituzten erietxera (5); eraman zuten erietxera (7); erietxeko arduradunek (3); erietxeko iturriek (6); erietxeko iturrien (16); erietxeko iturrien arabera (15); erietxeko langileak (4); erietxeko langileek (8); erietxeko medikuek (4); erietxeko zainketa (3); erietxeko zaintza (3); erietxeko zuzendariak (3); erietxera bidali (3); erietxera bidean (3); erietxera eraman (127); erietxera eraman behar (31); erietxera eraman zituzten (20); erietxera eraman zuten (58); erietxera eramateko (3); erietxera eta (3); erietxera iritsi (4); erietxera joan (8); erietxera joan behar (5); erietxera joateko (5); erietxetik irten (3); eta basurtuko erietxera (3); eta erietxeko (3); eta erietxera (18); eta erietxera eraman (14); eta erietxetik (3); gurutzetako erietxeko (4); gurutzetako erietxera (11); gurutzetako erietxera eraman (8); hadassah erietxeko (6); hiriko erietxeko (3); izan zituzten erietxera (4); izan zuten erietxera (3); lagun erietxera (3); lagun erietxera eraman (3); mar erietxeko (3); txagorritxuko erietxera (5); txagorritxuko erietxera eraman (4); zen erietxera (5); zituen eta erietxera (3); zituzten erietxera (9); zuen erietxeko (4); zumarragako erietxera (3); zumarragako erietxera eraman (3); zuten erietxera (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus