Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eritegi (210 agerraldi, 26 liburu eta 73 artikulutan; ETCn 467 agerraldi) 1 iz erietxea. ik ospitale.

Jakinez geroz odola falta dutela eritegi eta ospitaleetan, egin dezagun indar bat, gurearen eskaintzeko.  Herria   2004-05-13

Donostiako Arantzazu eritegian sartu zuten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

Pomfrey andreak eritegian egonarazi zuen Harry asteburu osoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.

Ez nekien ospitale-eritegia non zen, baina aurkituko nuelakoan nindagoen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

Eritegia areto luze argitsua da, garbitasun handia dago hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 120. orr.

Eritegira noa, ea ezinegon honi sendabiderik ematen dioten, galduko naiz bestela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Behin saihetsak puskatu eta eritegira eraman zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 96. orr.

Santa Mariara heldu zirenean, eritegira eraman eta bertan atseden hartzen utzi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1100. orr.

Eritegira noa, ea ezinegon honi sendabiderik ematen dioten, galduko naiz bestela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 160. orr.

Ezkontetxera bihurtu zenean, amaginarreba gaizki esaka, lepotik heldu eta burua hormaren kontra jotzen hasi zitzaion, haurdun nork daki zeinek eginik izango zela eta eritegian berariaz haurra galdu egin zuela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 94. orr.

Eritegietan ez dute xamur jokatzen abortua egiten dutenekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

Bertako eritegian eginen dugu odol ematea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 64. orr.

-Weasley, hobe duzu eritegira joatea, odola darizu eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.

Eritegiko areto ilun batean zetzan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 314. orr.

Ezin zuen burutik kendu Hermioneren irudia, eritegiko ohean etzanda, harrian zizelkatua balego bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 217. orr.

Eritegiko pixontziak garbitzea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Bellevue eritegiko sendagileek nekez josi zizkioten bi puskak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 65. orr.

Eritegirat altxatua izan da eta hor pausatu da 69 urtetan.  Herria   2002-09-05

2 (izenondoekin)

Munduko eritegirik handienetako bat da (Bill Clinton hortxe operatu zuten).  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 76. orr.

Sendagile hauek, giltzurrunak kentzeko eramaten zuten jende pobrea eritegi pribatuetara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus