Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eramangaitz izond eramaten zaila, ia eramanezina. ik jasangaitz.

Badira giza gogoak nekez uler ditzakeen gauzak, oinaze eramangaitzez baizik ezin geuregana ditzakegunak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Diagnostikoa, begi-bistakoa: triangelu eramangaitz baten amaiera dohakabea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Jendetza izugarri bat ilusiorik gabeko putzuan itoarazteko ardura eramangaitza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak, ez eta hitzandikeria astunezko zati eramangaitzak, baizik eta bazkalondoko prosa horren eite oro har indargea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Nola egin aurre bizitza eramangaitz bati, halako bizitza norberak taiutu badu ere.  Berria - Kultura   2004-07-15

Egoera hitsa zen, eramangaitza: mozkorkeriak, oihuak, muturraldiak, isilune eta inkomunikazioa... eta erdian haurra! Jasangaitza.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 40. orr.

Jainkoak eta Naturak ez dutela onartzen erabat gaiztoa eta eramangaitza izango den gauzarik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Bereziki eramangaitz zitzaion hori artistak lehendik ezagutzen zituenean, trabatu egiten baitzitzaizkion haien lanen irudi desitxuratuak lehendik ezagunak zituen irudi jatorrekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

Mozkotea, lodia eta zorrotza zen, eta eramangaitza gertatzen zitzaion mozkortuta zegoenean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Egunaren hasiera besterik ez izanik ere, eguerdikoa bezain pisu eta eramangaitza zen beroa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 130. orr.

Eramangaitzak zitzaizkion naziak eta etxe aurreko lorategi txikian uda partean agertzen ziren sator-tontor txikiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 69. orr.

Bakardadea baino eramangaitzagoa zitzaion amaren erasia amaigabea.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 229. orr.

Gero eta eramangaitzagoa zitzaidan egoera hura, amaierarik ikusten ez niolako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Ez dit minik egin nahi, baina ez da konturatzen hizketarako modu mengel horixe egiten zaidala eramangaitzena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus