Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasangaitz 1 izond nekez jasaten dena, ia jasanezina.

Zama jasangaitza izandako zalantza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Gizon jasangaitz haserrekor batek darama filmaren haria.  Berria - Kultura   2004-02-11

Egoera jasangaitz honi nolabait aurre egiteko.  Berria - Mundua   2006-01-12

Desira jasangaitz eta sutsuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Une txikien pilo handiaren neke jasangaitza.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 18. orr.

Normal samar jasotzen zituen zuri-beltzeko irudiak; koloretako irudiei begiratzean gauza bitxi eta jasangaitz bat gertatzen zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Eguneroko telefono dei haiek zigor jasangaitz bihurtu zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.

Usain jasangaitzeko tabako mentolatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

2 (izan aditzarekin)

Beroa jasangaitza zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 261. orr.

Bere ahulezia ergelaren isla emaztearen begietan, horixe zaio jasangaitz.  Berria - Kultura   2004-05-28

Gero eta jasangaitzagoa zitzaidan ikuskizuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 435. orr.

Baina zer axola dio harrotasunak, jasangaitza bazait harekin hitz egin ezina?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.

Pistolak jasangaitzak zitzaizkion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

3 (beste aditz batzuekin)

Baionako etxea gertatzen zitzaidan jasangaitz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

Zaldi hezigabea menperagaitza izaten da, bere gisara utzitako semea jasangaitz bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Si 30,8

-Esan dizut ikaragarri jasangaitza egin zaidala zure hutsunea -esan zuen neskak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 222. orr.

Isiltasuna mintzatzea baino askoz jasangaitzagoa iruditzen zitzaidalako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egoera jasangaitza (10); jasangaitz bihurtu (4); jasangaitz egiten (3); jasangaitza egin (3); jasangaitza egiten (3); jasangaitza izan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus