Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eralgi, eralgi, eralgitzen 1 du ad dirua edo ondasunak xahutu. ik irion; barreiatu; banatu; gastatu.

Pobre eta erromesentzako ospitalea eraiki eta bertan eralgi zituen bere ondasunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

-Heure aita libratzearren eralgi beharko dituk, ba, horko diruak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 357. orr.

Bere ondasunetarik asko eralgi zuen herri-gudarostea armatzen eta gudari-saria ematen.  Elizen arteko biblia   1 M 14,32

Zergatik eralgitzen dira egunero milaka milioi gerrarako eta ez da zentimo bat gordetzen medikuntzarako, artistentzat eta behartsuentzat?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.

Zeure zorroan ezer ez daukazunean, ez gehiago txirotu mailegaturiko dirua jaietan eralgiz.  Elizen arteko biblia   Si 18,33

Gai honi txostengileak orrialde oso bat ematen dio, FBI ez baitago diruak edozertan eralgitzeko prest.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 217. orr.

Estatuko errazionamendu txartelak hartzen dituzten zorioneko gizakientzat da hori, eta ez gu bezala ezkutatuta dauden eta, dirua ez eralgitzeko, zortzi txartelen ordez merkatu beltzean lau erosten dituzten juduentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Dirua ura balitz bezala eralgitzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.

Herentzia eralgi dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 176. orr.

2 irud/hed

Joan den aspaldian ahalegin handia egin da euskara batua osatze eta zehazte bidean, horretan erabili eta eralgi da indar guztia: aditza, hiztegia, gramatika... zorrotz eta sakon landu dira.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 229. orr.

Baina gu hemen zineaz edo antzerkiaz, are bizitzaz, ari ez garenez, esan behar duguna esateko denbora luzeago eralgi behar dugu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.

Maitasunezko arteari dagozkion gaueko ariketetan eralgitzen den denbora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 141. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus