Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela banatu ziren bata bestearengandik. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.
1991. urtean banatu zen Euskadiko Judo Federaziotik. Berria - Kirola 2004-04-02
Orain bi taldetan banatuko gara eta arrastoari norabide desberdinetan jarraituko deutsogu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.
Trenera bultzaka eraman zituzten batzuk, seiehun bat, tartean Agnès eta Alma, elkarrengandik ezin banatu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.
Munduak ez luke Erromatik banatzea pentsatuko, itsasontziko eskifaiak pilotuagandik banatzea pentsatuko lukeen baino gehiago. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.
Berehala banatu zen Finlandia ere Errusiatik. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.
Hilabeteen izenek, beren bukaeren arabera hiru hileko lau urte-sasoitan banatuek, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.
Badaiteke Hébon frankoen nazioan ez baina saxoniarren nazioan izatea esklabo, edota beste nazio germaniarren batean, non hiritarrak zenbait gradutan banatuta baitzeuden. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 305. orr.
Beste jarrera politiko bat hartu behar izan zuen, Italia banatzen zuten bi indar haien arteko tirabiraren erdian. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.
Lau sailetan banatzen dira elkarteko 150 pilotariak. Herria 2001-10-25
Babiloniar astronomoen lanei jarraituz, berak ezarri zuen zirkulua 360°tan banatzen dela. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.
Enbrioiaren gorputza, arrautza ernalduak irudikatua, hamar segmentutan banatuko da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.
Itsasoa lehortu egin zen eta urak bi multzotan banatu ziren. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.
Eskoletan pertsonen dimentsio sexuala baztertzea, neskak eta mutilak bereiztea, dutxak banatuta egotea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.
Jatorrizko batasunaren mementoa izan, mugatu eta anizkun den guztia handik banatua (alienatua) izango baita. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.
Transmisio-prozesuan banatu egin diren kultur elementu osagarriak bildu eta elkartuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.
Ekonomia orokorra, berriz, mikroekonomian eta makroekonomian banatzen da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.
Gaur egun benetako larria bihotz orotan multzotik banatuta geratzeko beldurrak sortzen du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.
Nola Kristo gure Jaunaren gorputz guztiz sakratua gelditu zen arimatik askatua eta banatua, eta ehortzia, non eta nola. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.
Han bitan banatzen zen trenbidea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.
Bat bitan banatzen da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.
Badaki, sentitzen du, edozein hizkuntzak batu egiten duela barrurantz, eta banatu edo bereizi kanporantz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.
Mende hastapenean Elizarenganik osoki banatu zen Estatuaz ziren oroitzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.
Banatu egin ziren eta orain nor bere bidetik dabil, Dora aurikularrekiko kaset batekin eta bere senargaia Doragandik banatu eta gero ezagutu zuen neska batekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.
Senar-emazteak banatzen direnean gertatzen diren autoestimu arazoak edo bikotekide izandakoarekiko atxikimendurik eza aztertu berri dute Deustuko Unibertsitatean. Berria - Euskal Herria 2004-04-13
Dibortziatu aurretik bikotea banatzea ez da beharrezkoa izanen, batetik; dibortziatzeko motiborik ez diete eskatuko senar-emazteei, eta aski izanen da bikotekideetako batek nahi izatea, bestetik. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Senarrak emaztearen infideltasunaren kariaz, honengandik banatzea eska dezakeen bezala, emazteak ere eskatu ohi zuen behinola senarraren infideltasunarengatik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.
Halako batean, elkarren amorante bihurtu zirela konturatu zen Antonio, nahiz eta bera ezkonduta egon eta Ainhoarengandik banatzeko inolako asmorik ez izan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 94. orr.
Ama ordurako hila zen, eta Mariak ezkontza txarra izan zuenez, segituan banatu eta atzera baserrira bueltatu zen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.
Gizon-emakume ezkonduek ere, ezkontza-legeak banatzen uzten ez zienez gero [...] penitentzia bizitza estuagoa egiten zuten beren etxeetan. kartak zikin banaturik esku zikinetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 527. orr.
Zer-nolako familia motak bizi diren Estatu Batuetan, zenbat ume jaio diren Frantzian gurasoak banaturik dituztela. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.
Kezkak banatu, banan-banan hartu eta bakoitzari bere txandan aurre egin. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.
Kosakoak bi taldetan banatu nituen. Batez ere Iparraldeko idazleek zerabilten h-ak banatzen zituen mugaren alde bietako euskaldunak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.
1949ko su-eteneko lerroak banatzen du Kaxmir. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.
Giza larruak mundua bitan banatzen du: kolorearen aldea, batetik; minarena, bestetik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 5. orr.
Harakinak zerria bitan banatzen duen bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.
Jainkoak argitasuna iluntasunetik banatu zuenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.
Biografiak banatzeko eta aipatzeko sistema, oro har, zenbaki bidezkoa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.
Ideia konplexuetan ezin dugu egiaren ebidentziarik ukan, bere osagarrietan banatu behar dugu, zertzen duten bakunak bereizi arte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.
Jugoslavia era baketsuan estatu independenteetan banatzeko ahaleginean ari gara. Berria - Harian 2006-03-12
Geratzen zen herena lau zatitan banatu zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 325. orr.
Amak labana sartu zion strudelari, eta lau zatitan banatu zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 16. orr.
Badira, esate baterako, eremu bat bi azpieremutan, bata metaketazkoa eta bestea inhibitzailea, banatuta duten kortex-zelulak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.
Zazpi kapitulutan banatu dugu gure lana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.
Hiru ataletan banatu zuen obra. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Erregelak eta Aholku espiritualak (testu luzeagoak) kapitulu eta txataletan edo bertsikulutan banatuak daude. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.
Judasek lau taldetan banatu zuen gudarostea. Elizen arteko biblia 2 M 8,21
Zalditeria bi taldetan banatua zuten. Elizen arteko biblia 1 M 9,11
Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera. Elizen arteko biblia 1 Kro 23,6
Azkenerako lurralde osoa hartu zuen [...] eta Israeli eman zion ondaretzat, leinuka banatuta. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.
Hori izan zen gadtarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne. Elizen arteko biblia Jos 13,28
Lerro hori zentrotik pasatuko da zirkulua bi hemisferio berdinetan banatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.
Eserlekuen zirkulu guztia lauko, bosteko eta zortziko bikoitzetan banatu ondoren. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Beste hiru laurdenak zati berdinetan banatu eta horietako bat beheko toroa izango da; beste zati bat eskozia izango da bere fileteekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.
Atomoa banatzea ere lortu du..., eta zer emaitzarekin? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
Giza primateen jokabidearen eredua ez da bikote monogamiko iraunkorra izan, hau da, heriotzak banatzen gaituen arte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.
Bionbo batez banatutako bi espazio zeuden han eta bionboaren alde banatara, boxeo entrenamenduetarako erabili ohi ziren bi zaku erraldoi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.
Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.
Irina banatu eta nork bere etxean egin dezala ogia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 286. orr.
Oloa banatzeko orduan, berari egokitzen zitzaion beti parterik txarrena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.
Zoritxarrez, baina, orduan banatu ziguten salda beroa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.
Ikasleei banatu dizkien orrietan, gogoren kasuistika aberatsa ageri da. «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.
Txarteltxoak egin bere helbidearekin eta telefonoarekin, eta auzoko postontzi guztietan banatu ditu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Ondasunak behartsuei banatzen dizkiete eta, jantzi sinple eta zarpail bat soinean hartuz, bizimodu berriari ekiten diote. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.
Laguntza horiek banatzen dituen kutxak ez omen du aski sos denetarat heltzeko. Herria 2002-12-26
Karlomagnok ez zituen banatu Elizaren ondasunak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 322. orr.
Denen artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 922. orr.
Dauden baliabideak askoren artean banatu behar direnez, baliteke bakoitzari gutxi egokitzea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.
Banatu zuen, beraz, morroiak ogia jende artean, jan zuten eta soberan gelditu zen, Jaunak esan bezala. Elizen arteko biblia 2 Erg 4,44
Gero, erre zuten Pazko-bildotsa [...] eta gaineratiko eskaintzak eltze, pertz eta lapikoetan egosi eta herritarren artean banatu zituzten arretaz. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,13
Florent rolak banatzen hasi zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 351. orr.
Beste erdi-partea, israeldarrei banatzeko Moisesek gudu-harrapakinetatik bereizia. Elizen arteko biblia Zen 31,42
Kristorengatik gauza guztiak salduz eta banatuz, bizitza ebanjelikoaren harribitxia erosteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 814. orr.
Zinemagilearen film berria, 'Fahrenheit 911', banatzea debekatu dio Disneyk Miramax ekoiztetxeari, Bush familiak presionatuta, antza. Berria - Kultura 2004-05-06
Gaztetan berarekin hazi ziren handiki gudalburuak bildu eta bere erreinua banatu zien, hil baino lehen. Elizen arteko biblia 1 M 1,6
Banatu behar al nuen nik desegokitzat neukan panfleto hori? Txillardegi «Putzu», 1999 - 69. orr.
Guztira, Matraka gazte astekariaren 30.000 ale banatu zituzten atzo. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Gailurretako gotorleku askoren jabe egin ondoren, harrapakin ugari hartu eta bi multzo berdinetan banatu zuten: bata berentzat hartu zuten eta bestea pertsegituen artean banatu, bai eta alargun eta umezurtzen eta zaharrean artean ere. Elizen arteko biblia 2 M 8,30
Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten? Elizen arteko biblia Mt 16,9
Abadesak edo bere bikariak, kapituluan, denen aurrean, banatu behar ditu egin beharreko lanak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1182. orr.
Frantziaren merkantziak gora egingo du ezari-ezarian; etekina frantziarren eta holandarren artean banatuko da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.
Ostikoak eta ukaldiak ere haiek banatzen dituzte. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 164. orr.
· Lehia judizialaren usadioa gero eta gehiago hedatu zelarik, zenbait leku, kasu eta garaitan zaila zen pareak biltzea eta, ondorioz, justizia banatzeari utzi zitzaion. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.
Lehenek tratuak egin zituzten aurrez zeuden biztanleekin, eta ondorioz lurrak banatu zituzten haiekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 272. orr.
Ez baitzuen inoiz ezer eduki inorekin banatzeko, edo, hobeto esanda, ez baitzuen norekin banaturik izango. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.
Kartak zikin banaturik esku zikinetan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.
Egun badago planeta osoko populazio guztia elikatzeko adina janari: ondo banatzean datza gakoa. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 113. orr.
Orain ez da zertan goserik pairatu, planeta osoan bada-eta nahikoa jana; oker banatuta dago, ordea, "zuzen" banatzeak diru-galerak ekarriko lizkiekeelako konpainia handiei. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.
Inperio horietako eskala zabaleko talde-lanaren antolamenduak erakusten duenez, zorrotz banatua zuten lana. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Izan ere, tratulari batek irabazi ahal duenean, erraz banatzen du bere etekina. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.
Saltegietan ustez doan banatzen dituzten plastikozko poltsak talde ekologisten jomugan daude. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Enpresa barneko eginkizunak ere teknikoki banatzen direlako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
Denbora gaizki banatzen zutela zioen, predikazioari dena ematen ziotelako eta ezer ez debozioari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.
Sariak eta zigorrak jarri baldin bazituen legegile ikustezinak gizona jokaera bikainenetara erakartzeko, hauek oker banatzen badira, banaketa txar honetatik sortuko da kontraesan hura, zenbat eta ohikoagoa orduan eta oharkabeagoan pasatzen dena: zigorrek zigortzen dituztela zigorrok sortu dituzten delituak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.
Aberats bat hil da, bere ondasunak zentzuz eta zuzenbidez banatu gabe; diruzaleak berehala inguratu dira bazter guztietatik, gizakion berezko joera da hori. altsutzaileek erabaki zuten ehuneko hirurogeita hamar eta hogeita hamar banatuko zituztela irabaziak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.
Manifestalariak han-hemenka banatu ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 148. orr.
Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan, eta burmuinetan banatu zitzaion, olio-zarrazta ur gainean bezala. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.
Odolaldi epel bat banatu zitzaion masailetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.
Jendetza banatu egin zen, hunkituta xuxurlan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.
Kolektiboa 87 espetxetan banatuta dago. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 189. orr.
Gogoeta baino gehiago garrasiak dira, egunkariaren orrietan banatuak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.
Elizak, munduan zehar banatuta egon arren, sabai bakar baten pean biziko balitz bezain zehatz gordetzen ditu altxor hauek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.
Zelula berriak erraz banatzen dira zirkulazio-sisteman [...]: odolez ondo horniturik dago hezur bizia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.
Behar horri erantzuteko modurik onena likidoa banatzeko sare bat antolatzea da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.
Mendebaldeko Gizartea geografikoki banaturiko parroki estatuen mosaiko gisa antolatu zen. haien aburuz, jaiotza (atomoen) elkartzea da, eta suntsitzea, aldiz, banatzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.
Horretara, beraz, banatzea ez zaie batzea baino hobeki komeni, ez eta batzea banatzea baino gehiago: beraz, aldez baturik eta aldez banaturik badaude, eta are aldez egoeraz aldatzen badira, batzuetan baturik eta beste batzuetan banaturik agertuz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.
Ez dago hizkuntza koderik hiztun taldean uniformeki banatua dagoen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.
Banatuz doazen bidexken jardina. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 110. orr.
Erruak banatzeak ez ditu erraustegiak errugabetzen. Berria - Gaiak 2004-10-07
Haizeak ilea banatzen zionean inoiz baino politagoa iruditzen zitzaidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.
Zurbil zegoen, ilea erabat banatuta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.
Mutilak banatuta zeuzkan ileak, begi gainera erortzen zitzaizkiola. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.
Bere betazal eroriek eta ile urri banatuak loguratu-itxura ematen zioten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.
Herriak behar dira berrelkartu, eta herri banatuak batu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.
Monasterio bakoitza ia departamentu banatuetan zatituta geratu zen, bakoitza bere diru-sarrerekin eta erantzukizun bereziekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.
Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineal batek (A Linealak). Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.
Adinekoek banatuen eta dibortziatuen klubak eta elkarteak sortzen dituzte, berriro bikotea osatze aldera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 285. orr.
Industria-iraultzak eragindako produktibitatearen hobetzeak ez zuen ekarri, aldi berean, diru-sarrera banatuen masa handitzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.
· Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala, Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Hona hemen, euskal presoak Euskal Herriratzearekin batera, gure estatus politikoa hezurmamitzen duten eskubideak, modu banatu ezinean hezurmamitu ere. Berria - Harian 2005-01-05
Tronu izenak Jainkoaren handitasun eta gorentasuna adierazten du, Haren esentziatik ezin banatuzkoa. Irudia eta kodea osatzea: irudiak berez eta ezin banatuzko moduan lotzen ditu bi funtzio psikologiko hauek. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.
Azken horretan lehenago "Magister" gradua lortu zuen, bere irakatsien goi-mailak errebortxaturik bere izenari ezin banatuzko eran loturik geratuko zen titulua bera hil eta gero ere. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Bi gertaera horiek ezin banatuzkoak dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.
Formen adierazgarritasuna ezin banatuzkoa da subjektu margotzailearen desiratik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
ahaideen artean banatu (4); ale banatu (8); artean banatu (99); artean banatu behar (15); artean banatu zituen (9); asistentzia banatu (6); asko banatu (6); ataletan banatu (14); atzo banatu (6); bakarrik banatu (4)
banatu ahal izateko (5); banatu arte (6); banatu aurretik (5); banatu behar (82); banatu behar da (7); banatu beharko (13); banatu beharra (8); banatu beharreko (7); banatu berria (4); banatu da (11); banatu dira (24); banatu ditu (56); banatu du (22); banatu egin behar (7); banatu ere (7); banatu eta (78); banatu eta gero (6); banatu gabe (16); banatu nahi (17); banatu nahi ditu (5); banatu ohi (7); banatu ondoren (14); banatu zen (34); banatu ziren (45); banatu zuen (40); banatu zuten (32)
behartsuei banatu (13); behartsuei banatu zien (4); berak banatu (5); berdinetan banatu (4); beren artean banatu (5); bi multzotan banatu (10); bi taldetan banatu (8); bi zatitan banatu (12); bidez banatu (5); bien artean banatu (5); bitan banatu (35); bitan banatu zen (9); bitan banatu zuen (4); denen artean banatu (4); doan banatu (5); egurra banatu (4); elkarren artean banatu (4); ere banatu (21); ere banatu ziren (4); eremutan banatu (5); esku orriak banatu (5); eskuorriak banatu (8)
euro banatu (15); euro banatu zituen (7); gehiagoren artean banatu (4); guztiak banatu (4); guztiak behartsuei banatu (5); heriotzak banatu (6); heriotzak banatu arte (4); hiru ataletan banatu (4); hiru taldetan banatu (6); hiru zatitan banatu (11); hobeto banatu (5); honela banatu (9)
lanak banatu (7); lau ataletan banatu (4); lau taldetan banatu (6); lau zatitan banatu (5); lurrak banatu (5); milioi euro banatu (8); multzotan banatu (16); multzotan banatu dituzte (7); nagusitan banatu (7); nola banatu (24); nola banatu behar (4); nola banatu erabaki (4)
ondo banatu (4); opariak banatu (4); orriak banatu (14); orriak banatu zituzten (4); partetan banatu (8); sailetan banatu (4); saria banatu (5); sariak banatu (35); sariak banatu ditu (6); taldetan banatu (26)
ugari banatu (5); zatitan banatu (34); zatitan banatu du (7)
aletan banatua (4); artean banatua (8); ataletan banatua (9); ataletan banatua dago (5); banatua da (9); banatua dago (13); banatua dagoela (4); banatua egon (4); banatua izan (13); banatua izango (4); banatua izango da (4); bat banatua (4); bitan banatua (8); dago banatua (4); senitarteka banatua (11); zatitan banatua (11)
artean banatuak (7); banatuak dira (10); banatuak izan (18); banatuak izan dira (10); banatuak izanen (10); banatuak izanen dira (9); banatuak zeuden (4); honela banatuak (4); taldetan banatuak (5)
arabera banatuko (10); artean banatuko (35); artean banatuko dira (5); artean banatuko dute (4); asko banatuko (5); banatuko da (52); banatuko dira (78); banatuko dira saioan (4); banatuko ditu (70); banatuko ditu saio (4); banatuko du (24); banatuko dute (33); bat banatuko (10); bat banatuko du (4); bidez banatuko (4); bitan banatuko (9); dibidendua banatuko du (4); erdibana banatuko (4); eskuorri banatuko (5); eskuorriak banatuko (6); eskuorriak banatuko dituzte (5); euro banatuko (32); euro banatuko ditu (17); euro banatuko dituzte (10); euroko dibidendua banatuko (4); gaur banatuko (10); informazioa banatuko (4); milioi euro banatuko (13); multzotan banatuko (5); noiz banatuko (4); nola banatuko (17); partetan banatuko da (10); puntu banatuko dira (4); puntu banatuko ditu (4); puntuak banatuko (8); puntuak banatuko ditu (5); saria banatuko (5); sariak banatuko (10); sariak banatuko dituzte (6); taldetan banatuko (4); zatitan banatuko (9); zatitan banatuko da (6)
artean banaturik (9); ataletan banaturik (6); banaturik dago (12); banaturik daude (6); banaturik zeuden (6); bitan banaturik (5); dago banaturik (4); taldetan banaturik (4)
arabera banatuta (4); artean banatuta (12); ataletan banatuta (14); banatuta dago (31); banatuta daude (21); banatuta egon (8); banatuta egongo (7); banatuta egotea (4); banatuta zegoen (14); bi multzotan banatuta (31); bi taldetan banatuta (4); bitan banatuta (11); ekitalditan banatuta (4); hiru ataletan banatuta (4); hiru multzotan banatuta (5); hiru zatitan banatuta (6); lau multzotan banatuta (5); mailatan banatuta (4); multzotan banatuta (43); nagusitan banatuta (5); oso banatuta (4); taldetan banatuta (12); txikitan banatuta (4); zatitan banatuta (8)
artean banatutako (6); ataletan banatutako (5); hiru zatitan banatutako (4); zatitan banatutako (7)
artean banatuz (6); banatuz gero (6); behartsuei banatuz (4)
artean banatzea (14); banatzea da (11); banatzea erabaki (13); banatzea erabaki zuten (4); bitan banatzea (6)
banatzearen alde (4)
banatzeari ekin (5)
artean banatzeko (29); banatzeko agindu (5); banatzeko ardura (4); banatzeko aukera (5); banatzeko ekitaldian (4); banatzeko erabiltzen (4); banatzeko eskatu (5); banatzeko irizpideak (4); banatzeko orduan (6); banatzeko prest (5); banatzeko prozesuan (4); berriz banatzeko (7); bitan banatzeko (7); boterea banatzeko (6); diru laguntzak banatzeko (5); janaria banatzeko (4); jokoa banatzeko (4); laguntza banatzeko (6); laguntzak banatzeko (11); lizentziak banatzeko (13); lizentziak berriz banatzeko (6); ondasunak banatzeko (4); sariak banatzeko (7); sariak banatzeko ekitaldian (4)
arabera banatzen (19); arabera banatzen dira (7); artean banatzen (52); artean banatzen dira (6); artean banatzen zuten (5); ataletan banatzen (7); ataletan banatzen da (5)
banatzen ahal (4); banatzen ari (36); banatzen ari da (8); banatzen ari zen (7); banatzen aritu (5); banatzen badugu (4); banatzen baita (4); banatzen dira (65); banatzen diren bidexken (6); banatzen direnean (5); banatzen ditu (28); banatzen du (31); banatzen dute (10); banatzen hasi (23); banatzen hasi zen (8); banatzen hasiko (4); banatzen omen (5); banatzen zen (21); banatzen ziren (14) banatzen zuen (26); banatzen zuten (15)
bat banatzen (6); bat bitan banatzen (9); batek bitan banatzen (4); batzuk banatzen (4); behartsuei banatzen (5); bezala banatzen (4); bi taldetan banatzen (6); bi zatitan banatzen (9); bitan banatzen (69); bitan banatzen da (6); bitan banatzen du (4); dirua banatzen (5); doan banatzen (4); droga banatzen (5); droga banatzen zuen (4)
egunkariak banatzen (4); eskuorriak banatzen (6); etxe banatzen (5); ezberdinetan banatzen (4); gabe banatzen (6); gehiago banatzen (7); gehiago banatzen dira (4); hiru zatitan banatzen (5)
janaria banatzen (5); jokoa banatzen (4); lau zatitan banatzen (4); lerroak banatzen (4); nagusitan banatzen dira (4); nola banatzen (19); nola banatzen diren (8)
orriak banatzen (4); sailetan banatzen (4); sariak banatzen (7); taldetan banatzen (9); txartelak banatzen (6)
ura banatzen (4); urtero banatzen (7); urtero banatzen duen (4); zatitan banatzen (21)