Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barkatu eragozpenak, baina ikerketa batean lanean nabil. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.
Urre-urritasuna eragozpena baitzen merkatarientzat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Arriskuak eta eragozpenak. Elizen arteko biblia 2 Sm 12,26 tit
Estatu mota ezberdinak bereizten ditut: monarkia, aristokrazia, demokrazia, aginte aitatiar eta despotikoa; nola ezartzen diren erakusten dut eta euren arteko abantailak eta eragozpenak alderatzen ditut. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 50. orr.
Zalantza handiak daude oraindik [zelula amek] eragin ditzakeen arazo eta eragozpenen inguruan. Berria - Gaiak 2006-02-15
Grebak eragozpenak sortu zizkien hiri garraioaren erabiltzaileei. Berria - Ekonomia 2004-04-20
Ikertzaileen zereginari oztopoak eta eragozpenak jartzen dizkiogu. Berria - Gaiak 2004-06-17
Ez zuen haatik ohi duen bezala gogo onez nirekin kantatzeko eragozpenik izan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.
Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko. Elizen arteko biblia 1 P 3,7
Alberti bera zen testuaren hutsuneak eta praktikan erabiltzeko zituen eragozpenak azpimarratzen zituen lehenengoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.
Txapelketa atzeratzeak eragozpen ugari ekarriko zituela. Berria - Kirola 2004-09-01
Eragozpen bat bazuten, noski, ezin zirela inora beren kasa joan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 224. orr.
Animaliek (gizakia barne) eragozpen bat dute: ezin dute eguzkiaren argitik zuzenean atera beste energia edo materia mota erabilgarriago bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
-Ondo da, ez dut eragozpenik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 162. orr.
Errefuxiatu politikoa zarela ziurtatzeko, adibidez, ez dago eragozpenik; nahikoa dute Frantziako poliziaren artxibategian galdetzea. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.
Guk marinelok batetik eta artilleriakoek bestetik elkarri oztopo eta eragozpen egiten baikenion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.
Alboko ganbarako atea zabal ziezadan eskatu nion, halako erabakimenez non ez baitzidan eragozpenik egin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 357. orr.
Ez dut eragozpenik ikusten zuen eskaintzari ezetza emateko. txapelketa atzeratzeak eragozpen ugari ekarriko zituela.Nazioarteko begiraleek euren lana egiteko eragozpenak salatu dituzte. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.
Kanpoko trukeei eragozpenak kentzea eta estatuaren pisua urritzea (pribatizazioak, gastu publikoak gutxiagotzea, etab.). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.
Eragozpen horri aurrea hartzeko, erlijioaren monumentuak egon behar dute; adibidez, hura finkatzen eta ezartzen duten liburu sakratuak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 148. orr.
Lehiatzera noa aldez aurretik ikusten ditudan eragozpenei aurre hartzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.
Egia zen halaber bizitzaren eragozpenen kontra borrokan egiten jakin zuela ordu arte eta era berean segitzeko prest zegoela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.
Eragozpen guztiak saihestu nahi ditut batez ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.
Misiolariak bizitza zibilaren eragozpenetatik libratu behar du bere burua, Israeldarren zelatan egoten baitziren bideetan, tranpak eta eragozpenak jarriz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.
Lehenago, ezustean harrapatua zenez, ez zuen eragozpenik jartzen; orain, zain dagoenez, borroka gogorra egiten du. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Espiritua santutasun gorenaren atzetik lehiatzen zenean, gorputzak ez baitzion eragozpenik jartzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 243. orr.
Gizonak, ostera, ez zidan batere eragozpenik jarri; betaurrekoz baliatuz, hark Le Monde egunkaria irakurtzen ziharduen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 157. orr.
Niri ez dit eragozpenik ipini, baina irandarrekin beste era batera jokatzen du; jolasean dabil haien sufrimenduarekin, denbora luzea darama horrela. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 161. orr.
Eragozpen horiek guztiak oso ondo gainditu dira giltzurrunetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.
Eragozpenik gabe barkatu dit, Pavese bezalako gizon handi bati dagokion bihozberatasun gisako batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.
Usoak [...] eragozpenik gabe egiten baitu hegan zerurantz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.
Auto, txalupa edo hegazkin baten motorra nahiko bereiz dago egituraren gainerako zatietatik [...] eta eragozpenik gabe eragiten du errotazioa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.
Zein diren eragozpenak, hara iristea galarazten dutenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.
Bakarrik bizitzearen eragozpenetako bat da hori. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.
Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Hainbertze denbora beharko baitu den eta eragozpenik ttipienak garaitzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 164. orr.
Bertan behera uzten zuten zerbitzua eragozpenik ñimiñoena aurkitu bezain laster. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.
Latino Amerikako herrialdeetan 1950eko hamarralditik aurrera sortu ziren bi eragozpen nagusiak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.
Hori ez zait oso eragozpen larria iruditzen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 152. orr.
Eragozpen moral bat ere azaldu du baten batek: "Beraien artean lapur bat dagoela jakiteak ez al du hondatuko umeen artean egon behar duen konfiantza?". Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 139. orr.
Ekintza hark ez bide zuen eragozpen tekniko handirik: azken bagoia ginen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.
Intelligentsiek eragozpen bikoitza pairatzen zuten, novi homines izatea eta gainera exotikoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.
Eragozpen serio bat dago proposamen horren aurka. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.
Estatu Batuak trukeen egiturazko eragozpenak arintzen ahalegindu ziren batez ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Estatu bakoitzaren gaineko eragozpen monetarioak ezabatuko zituzten diru-politika bateratu baten proiektua bultzatu zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.
Isilpeko eragozpena, ustekabeko gertaera. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.
Buhamearen ospea lor dezan munduan barrena Metxak, egiturazko eragozpen soziolinguistiko eta politikoak daude, komunekobide nagusien aduana ideologikoak besteak beste. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 58. orr.
Gremioen monopolioak hautsi behar ziren oraindik, eta salgaien zirkulazioa galarazten zuten azken eragozpenak ezabatu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Zorioneko eragozpen horrek, arrazoi den bezala, eske fermuak biziago eginarazi zizkion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.
Laikotasunaren zeharkako eragozpenak. Berria - Harian 2005-12-09
Gebroen lege zaharrak, ibaietatik nabigatzea debekatzen baitzuen, ez zuen inolako eragozpenik sortzen herrialde hartan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 140. orr.
Gainerakoan, inolako eragozpenik ez, gela bat izendatuko zidaten, berokuntza eta guzti. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.
Ustekabeko eragozpen batek ia oren laurden erdi batez bata bertzearen ondoan utzi gintuela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.
Kapitalen mugimenduari ezarritako eragozpen fisikoen eta arauzkoen ezabatze lasterra. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Nire atezaina ezin gaindituzko eragozpen bilakatua zen, eta ez nion utzi hura erostera entseiatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.
Laster hasi gara borroka-garai zaharrez hitz egiten: eragozpen-eskutitz kolektiboaren urteez, hirian epaitu zuten lehenengo intsumisoaren inguruan eratu zen mugidaz, [...]. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 87. orr.
Berehala ikusi nuen kobre-xafla bat mailupean bezala uspeltzen zela eragozpen-ukaldion pean Commendatorea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.
Kontzentrazio-esparruan eman zizkidaten arropekin oro har, ezin pozik egon: ez ziren praktikoak, akats asko zeuzkaten, eragozpen-iturri ere bihurtu ziren -zehatz eta labur esan dezaket: ez zuten balio. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.
Biotatik, batek ere ez du gramatika-eragozpenik sortzen, bai -qôl 'ahotsa' eta bai 'El-hîm 'Jainkoa' hebreeraz izen maskulinoak izanik, partizipio horrekin elkar daitezkeelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.
Iruditzen zaizu kaira sartu eta azkenik atseden hartu ahalko duzula, sistema biribildu, baina supituki uhin zartako bortitz batek, filosofia eragozpenak, itsaso zabalean galdurik uzten zaitu berriro. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 77. orr.
Ekonomi eragozpen berezi horrek bi ondorio izan zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.
Diru- eta finantza-eragozpen guztiz larrien aurrean, ekonomia-politikak nazioarteko konkurrentziaren eskakizunen mende geratu dira apurka-apurka. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.
Lege zorrotzagoak jartzen dituzte hauek XVII. mendeko poeta landuek, eta eragozpen-debekuak elkarren gainka. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 251. orr.
Soldadutza egitearen aurkako kontzientzi eragozpenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
Ertzainetako beste batek [...] ez du ulertzen zergatik joan behar duten sei gazte bakean bizi diren etxe bat gehiago hustera, baina nagusiak ez dio kontzientzia-eragozpenik onartu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 47. orr.
Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak eta Ekologistak Martxan taldeak. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Kontzientzia eragozpena argudiatuz, antisorgailu horri buruzko informaziorik ere ez duela banatzen salatu du EAk. Berria - Euskal Herria 2004-03-18
baina eragozpen (6); baino eragozpen (3); beste eragozpen (5); beste eragozpen bat (3); bi eragozpen (7); bi eragozpen ditu (3); da eragozpen (6); du eragozpen (4); egiteko eragozpen (4); eragozpen bakarra (5); eragozpen bat (18); eragozpen batzuk (5); eragozpen ditu (3); eragozpen eta (6); eragozpen eta zailtasun (3); eragozpen gehiago (8); eragozpen guztiak (10); eragozpen guztiekin (3); eragozpen handi (4); eragozpen handi bat (4); eragozpen handia (4); eragozpen handiak (11); eragozpen handienetako (3); eragozpen handienetako bat (3); eragozpen handirik (12); eragozpen handirik gabe (5); eragozpen hau (4); eragozpen hori (14); eragozpen horiei (3); eragozpen horiek (12); eragozpen horrek (3); eragozpen izan (11); eragozpen izango (3); eragozpen larria (3); eragozpen mugimenduak (3); eragozpen nagusi (4); eragozpen nagusia (3); eragozpen nagusiak (4); eragozpen txiki (4); eragozpen ugari (3); ere eragozpen (3); eta eragozpen (19); eta eragozpen gehiago (3); ez zen eragozpen (4); gero eta eragozpen (3); hainbat eragozpen (3); hori eragozpen (3); izateko eragozpen (3); kontzientzia eragozpen (5); kontzientzia eragozpen mugimenduak (3); oztopo eta eragozpen (3); zen eragozpen (8); zer eragozpen (4); zuen eragozpen (4)
da eragozpena (3); diren eragozpenak (3); dituen eragozpenak (5); dituzten eragozpenak (3); egiteko eragozpenak (4); eragozpenak baino (3); eragozpenak eta (8); eragozpenak ez (4); eragozpenak izan (13); eragozpenak izan zituen (3); eragozpenak jarri (7); eragozpenak jarriz (5); eragozpenak jartzen (7); eragozpenei aurre (4); eragozpenei aurre egiteko (3); eragozpenen bat (11); eta eragozpena (3); eta eragozpenak (21); ez zen eragozpena (4); horretarako eragozpenak (3); kontzientzia eragozpena (5); zailtasunak eta eragozpenak (3); zen eragozpena (4)
batere eragozpenik (16); batere eragozpenik ez (3); batere eragozpenik gabe (6); batere eragozpenik jarri (3); beste eragozpenik (6); dio eragozpenik (3); du eragozpenik (13); du eragozpenik jarri (4); du inolako eragozpenik (4); duela eragozpenik (4); dugu eragozpenik (3); dut eragozpenik (7); egiteko eragozpenik (3); eragozpenik ez (36); eragozpenik gabe (71); eragozpenik gabe izan (3); eragozpenik gabeko (3); eragozpenik ikusten (3); eragozpenik izan (15); eragozpenik izan ez (3); eragozpenik izango (16); eragozpenik izaten (4); eragozpenik jarri (37); eragozpenik jarri gabe (4); eragozpenik jarriko (14); eragozpenik jartzen (7); eragozpenik sortu (6); eragozpenik sortuko (3); eragozpenik sortzen (3); eta eragozpenik (10); eta eragozpenik gabe (8); eta inolako eragozpenik (4); ez dio eragozpenik (3); ez du eragozpenik (12); ez duela eragozpenik (4); ez dugu eragozpenik (3); ez dut eragozpenik (7); ez zuen eragozpenik (13); inolako eragozpenik (50); inolako eragozpenik ez (8); inolako eragozpenik gabe (14); inolako eragozpenik jarri (7); inongo eragozpenik (4); zuen eragozpenik (13); zuen eragozpenik jarri (6); zuen inolako eragozpenik (3)