Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragozgarri 1 iz eragozpena.

Ez ahal duzu orain batere eragozgarririk izanen zeure hitza betetzeko!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 140. orr.

Goietan izarren argiak ageri ziren, hodeien eragozgarririk gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 139. orr.

Eskuak ere izerditan eta hotz, eta alkandora hotz bustia gorputzari itsatsirik, mugimenduen eragozgarri.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.

2 (izenondo gisa) ik eragozle.

Zaila da asmatzea zer gerta daitekeen; gutxienez gobernu frantziarraren jarrera eragozgarri bat izan daiteke; nolanahi ere, ohartu egin behar da Korsikako herriaren borroka ez dela horren aspaldikoa. Xalotasun honek Logikari ondorio eragozgarriak ekarri dizkiola kontuan hartu gabe. Egia esan, Gladstonek 1881ean "zibilizazioaren baliabideak" deiturikoak ia lagungarri bezain eragozgarriak izan zitezkeen honelako gerra batean.  Berria - Mundua   2004-02-26

Baina hain eragozgarri zitzaidan haren barrea, non hitzik esateko ere ez bainintzen gauza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Irakurketa konpultsiboak, hausnartzaileak, zerbitzuzkoak, plazer hutsekoak, buru eragozgarriak, autoestimuaren gizengarriak, modaren agindura burutuak, urari goiti landuak, loguraren kontra eginak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Ibairik ez, bide eragozgarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus