Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragozle 1 izond/iz eragozten duena, eragozpenak jartzen dituena. ik eragozgarri 2.

Sakelako telefonoak kendu dizkigute, neurri eragozle gisa, han nork agintzen duen erakusteko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Eta hona zein omen diren gure iritziaren galdez dauden dudazko puntu eragozle horiek: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 183. orr.

Aurreneko motibazioa, dudarik gabe, merkatuetarako bidea zabaltzea da; kasu horretan nazioarteko zuzeneko inbertsioa baliagarria da garraio-kostu eragozleak ezabatzeko, edota herrialde batzuetako protekzionismoa gainditzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Kausa, etiologia -sakon-usteko greko txepelen batek asmatu zuena- beti edo gehienean da kausa eragozlea, zapuztailea, galarazlea eta ixilarazlea, hitzaren eta arrazoiketa garbiaren etsaia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Hasieran, partaide izan nintzen ni lan horretan, noiz eta agertu baitzen kiribil erregulatzaileetako proteinek, eragozle zein aktibatzaile izan, tasun alosterikoak zituztela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Sustraiak, berrikuntzen eragozle.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Laktosa sistemaren eragozlea bakartzea erdietsi baitzuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 70. orr.

Aliterazioa azken muturreraino eramaten bada, soinu hoskidetasunaren goxoa galdu eta hizketarako eragozle bihurtzen da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

• 2 iz kontzientzia-eragozlea.

Baina eragozle batentzat Israelgo Armadari uko egitea zer da: kasu guztietan uko egitea ala lurralde okupatuetan esku hartzen denean bakarrik ezetz esatea?  Berria - Mundua   2004-07-13

Israel sortu zen garaian eta 1948an palestinarrak erbesteratu zituzten garaian izan ziren eragozleak.  Berria - Mundua   2004-07-13

Egun, 45 urteko eragozleak aurki ditzakegu, Lehenengo Intifadan parte hartu zutenak baina garai hartan eragozle izateko erabakia hartzeko adorea izan ez zutenak.  Berria - Mundua   2004-07-13

Gadi algazi, israelgo armadako aurreneko eragozlea.  Berria - Mundua   2004-07-13

Eragozleen mugimenduan armada kolonial batean sartu nahi ez duten gazteak edo palestinarren herriak bonbardatzeari uko egiten dioten eliteko pilotuak daude.  Berria - Mundua   2004-07-13

3 irud/hed

Laurak eragozle fiskalak dira, eta laurek agerraldia egin zuten atzo Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

KEM eta Kakitzat talde antimilitaristek, Hirugarren Mundua eta Bakea eta Mugarik Gabe elkarteek, SOS Arrazakeriak, EHNEk, Sumendik, Itakak eta Emakumeen Asanbladakoek egin dute bat, besteak beste, eragozle fiskalen asmoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

4 kontzientzia-eragozle iz kontzientzia arrazoiengatik soldadutzari uko egiten dion pertsona.

Hiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Greziako epaitegi batek Giorgos Monastiriotis 24 urteko kontzientzia-eragozleari, Irakera joan nahi ez izateagatik.  Berria - Mundua   2004-09-29

Aleman anitz, Holandesak, kontzientzia eragozleak edo Jehovah-ren lekukoak egun oroko Bibliaren irakurtzeari jarraikiak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Mota askotako kontzientzia eragozleak daude, baina mugimenduak denak onartzen ditu.  Berria - Mundua   2004-07-13

Nafarroako ginekologoak kontzientzia eragozleak direla dio kontseilariak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontzientzia eragozleak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus