Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragingarri izond 1 eragiten duena, eragina duena. ik eragile.

Italiar kutsuko talde eragingarria osatu dute Rafa Benitezek eta Pako Aiestaranek.  Berria - Kirola   2004-05-11

Gobernu batek neurri eragingarriak abian jartzen ez baditu, indarkeriaren errudun da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Estatuek ingurumenari buruzko lege eragingarriak promulgatu beharko dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.

Paris eta Madrilgo gobernuek urrats eragingarriak ematen dituzte norabide horretan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Sozietate horrek hilabete barru eratuta egon beharko lukeela dio Joxe Joan Gonzalez Txabarrik, «prozesua fase eragingarrian sartzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Eta helburua garbiago eta eragingarriago, eta orduan-eta bizitzeko gogo gutxiago dagoen seinale.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Sagu-afera horretaz hausnar egin ahala, gero eta garbiago neukan bakterioen kasuan hain eragingarri gertatu zen modu berean jokatu beharra zegoela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

2 (izan aditzarekin)

Terrorismoak etorkizuna du, eragingarria delako.  Berria - Mundua   2006-03-10

Su-etena beti da desiragarria, eta eragingarria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Modu azkar eta eragingarri batean lagundu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-09-24

ETAk agerian utzi nahi du eragingarriak direla eta Espainiako edozein herritan atentatuak egiteko gaitasuna dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Euskara eragingarria izan daiteke ikasleak erakartzeko orduan, Nago, neure artean, hagitz tramankulu boteretsu eta eragingarria dela kanon delakoa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Loditasun morbidoa dutenen kasuan [...] tratamendu horiek ez dira eragingarriak, osasun arazo izugarriak dituztelako, eta kirurgia egin behar da nahitaez.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Vaquerizaren irakas-teknika ez dakit Sobiet Batasunekoa ala berak asmatua ote zen, ez dakit eragingarria zen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.

Eragingarria balitz ere, ez luke beragandik kanpoan beste gorputzik aurkituko eragin liezaiokeenik, bera baita bere erdian dagoenarengan eragiten duena, eta ez zaio inolako eraginik ez ahalmenik heltzen beste gorputz batetik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 197. orr.

Heriotza-zigorra ez da eragingarria ankerkeriazko eredua ematen diolako gizakiari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Espero dezagun mingarria ez baizik eragingarria gertatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Gizonaren animo haizetsuaren eragingarri eta gauzen itxura-aldatzaile diren indartxo guztiek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 33. orr.

Oso arazo zehatz batez arduratu behar nuen: aho-bidez eragingarri izango zen diabetesaren aurkako sendagai bat bilatzeaz, alegia. langabezia sariak ordaintzeko larrialdiko funtsa uztailaten 1etik aurrera izango da eragingarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

Kontu horiek dira eragingarri, ustez baino eragingarriagoak, gainera, dibortzioaren arazoan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 65. orr.

Bertzalde Josantonen olerkia beti pitzgarri, esperantza iturri eragingarri...  Herria   2001-08-09

Ohituraren jarratzaile eta morroi den gizakiarentzat zirrarak eragingarriagoak baitira arrazoiketak baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 104. orr.

Nire ustez, eragingarriagoak diren ekimenak burutu behar lirateke: beka sistemak, adibidez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.

Material berriak zabaltzen hasi direlako (plastikoak, zuntz optikoak, kautxu sintetikoa...), fidagarriagoak, eragingarriagoak eta merkeagoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Azpimarratu izan dute [...] egitura txiki horiek, pikorrak eta marrak, oso eragingarriak direla metabolismoaren aldetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 50. orr.

Oso eragingarria da Andres Lima eszena zuzendaria aktoreen artean egotea, nolabaiteko distantziamendu kritikoa sortzen duelako bere interbentzioekin.  Berria - Kultura   2006-03-10

• 3 iz eragiten duen gauza. ik bultzagarri.

Bi eragingarri oso polemiko.  Berria - Ekonomia   2004-03-14

Halakorik ez zela bazekien arren bere buruaren eragingarri bezala benetakotzat jo zuen hipotesia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 125. orr.

Batzuetan, berebiziko eragingarri batek mundu fisikora itzultzen gintuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 127. orr.

Bizimodu ekintzailearen eragingarria falta duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.

Ekologistak diote errauste planta bat egiten bada ez ditugula izango birziklatzeko eragingarririk.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hilketa-eragingarria: idazle bat garbitu zuen bere arrakastaren bekaitz zegoelako, eta gainerakoak ikertzaileen lana nahasteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 114. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Aldian-aldian haiengana makurtu, eta txantxaren bat edo beste egiten zien: are miresmen eragingarriago adin bereko gazteentzat eta mutikoentzat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 23. orr.

Bada, edo izan daiteke, bederen, sentimendu moral bihotz-eragingarri horren manipulazioa, aldebikotasun arketipiko horri probetxua ateratzeko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 118. orr.

Nire existentziako garai irri eragingarriena.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

Pentsa liteke tik bihurri eta konpultsio bitxiak nahiz portaera irri-eragingarriak dituen pertsona batek lanbide askotarako ateak itxiak izango dituela, baina ez dirudi hala denik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Erlijioarekin, eta batez ere erlijioaren erabilera lo-eragingarri eta alienantearekin duen kezka biziari buruz jarduteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Zenbait Silogismo nahasketa-eragingarriren eleketa mordoilo mamituak sartuz ahozkotasun oparoaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

Iruditu zitzaigun sentimendu nahasiz hartu zuela berri hori: bazuen nolabaiteko esperantza histeria besterik ez izateko, atzera-eragingarria baitzatekeen, hala izatera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Oro har, legeak ez dira atzera-eragingarriak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 55. orr.

Galera sentsazioaz gain, oka-eragingarri eta anormala iruditzen zitzaion hasieran Jonathan I.ri ikusmenezko bere mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Igurikapen-presio izugarri baten pean zegoen; eta ikustea bera ere nahasgarri eta leher-eragingarri zitzaion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Estimuluak zenbat eta delitu-eragingarriagoak izan, orduan eta handiagoak izan behar dute gizakia delituetatik aldentzen duten oztopoek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

6 atzera-eragingarri izond

Ekitate fikzio batez, ezkontzari indar atzera-eragingarria ematen diote. Oro har, legeak ez dira atzera-eragingarriak. bazuen nolabaiteko esperantza histeria besterik ez izateko, atzera-eragingarria baitzatekeen, hala izatera.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus