Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragile (3.680 agerraldi, 127 liburu eta 1.617 artikulutan; ETCn 47.721 agerraldi) izond 1 eragiten duena; nahi edo espero den ondorioa lortzen duena. ik eragingarri.

ELAren Kongresura aurkeztuko duten Batzorde Eragilea osatzeko proposamenak hiru aldaketa izango ditu. Deus ez dela gertatzen, deus ez sortzen, kausa sortzaile eta eragile batek sortaraziz eta eraginda ez bada.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Kontuan izan behar duzu, halaber, hegalak hegaldiaren kausa eragileak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Azken adiera honekin bat etorriz, Jainkoari "Harkaitza" esan zaio, Beragandik kanpoan den guztiaren hasiera eta kausa eragilea den aldetik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Txerto berria lortzeko prozedura honakoa da: gai eragilea lehortu eta azukrezko bolatxo batean biltzen da.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Metafora gure gogoan atxikirik geratzen da, indar eragile handia baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Gizonen lege aldakorrek eta sexu bat bestearengana bultzatzen duen erakarmen indar ikaragarriak; hau, askotan, unibertsoaren indar eragilearen antzekoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.

Zizeronek ildo berria eta oldar eragilea eskaini zion Agustinen bizitzari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Birusa Symbian OS sistema eragilea erabiltzen duten telefonoen bidez zabaltzen dela zehaztu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Muskulu-zuntz horiek guztiak batera uzkurtzen dira, unitate eragile bakar baten gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Kalkulu hauek betetzen badira, eta orain aurrez ikusi ezin ditugun beste faktore eragile batzuk agertzen ez badira (etorkinen eragina, esaterako), Hego Euskal Herriko unibertsitateek [...] ikasleen heren bat inguru gal dezakete 2000 eta 2010. urteen artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 164. orr.

BAM-en 10.000 elebidun eragile kondatuak izan dira eta beste 10.000 elebidun hartzaile, hots erdi euskaldunak.  Herria   2004-04-08

• 2 iz eragiten duen pertsona edo gauza.

HERRIAko bi idazle eta eragile ohoretan eman ditu Euskaltzaindiak joan den ostiralean.  Herria   2004-12-02

Eragileek manifestazioa eginen dute larunbatean, Herriko Etxearen «axolagabekeria» salatzeko.  Berria - Kultura   2006-04-04

Pozik agertu zen «lan erreforma hau eragile guztien adostasunaren isla» izango delako.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Hezkuntza Sailak eragile gehienen kritikak entzun ditu Hezkuntza Foroa hasi aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Askotan eragileak hil egin zituzten (Ariztimuño eta Lauaxeta fusilatu egin zituzten) eta beste batzuetan kartzelan sartu edo erbestera iraitzi (Orixe).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.

Hau, ordea, ez da zuzenean soinuak lantzeko eragile bat, soinuak espazioan zabaltzeko diseinatutako tresna baizik.  Berria - Kultura   2006-01-26

Agustin deunaren lan filosofikoa eta teologikoa ulertzeko, ezinbestean ezagutu beharko dugu beraren bizitza, jasan behar izan zituen gorabeherak eta bere izaera eta pentsaera taxutu zuten hainbat eta hainbat eragile.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 7. orr.

Alavesen boladaren oinarrian hainbat eragile egon daitezke: Palermoren fitxaketa, Chiclanan egindako egonaldia, Espainiako Kopatik kanpo gelditzea...  Berria - Kirola   2004-04-27

Fisikak azaldu digunez, kausa bat daukan ororentzat badira kausa batzuk, eta hauek lau dira: materia, forma, eragilea eta xedea, eta horietan badirela hurbilak eta urrunak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Hona, beraz, zer nolako errakuntza handira leramakeen esaera honek: Jainkoa "eragile" (edo "eraginkor") hutsa dela, eta ez dela "xede", ez "forma".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 177. orr.

Ez baitu ardura zerorrek horri erabakitzaile, eragile, sortzaile, ekoizle, berritzaile edo xedez jardule esatea, horrek guztiak esangura bera besterik ez daukalako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.

Heriotzaren eragilea bihotzaren kolapsoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 307. orr.

Hutsalkerietan bere garaikide guztiei aurrea hartuz, denen gainetik nabarmentzen zen gaiztakerien eragile eta ergelkeriaren txapeldun gisa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Bidegabekeriak egiten ditugu urrats bakoitzean eta besteren zoritxarraren eragile izaten gara une oro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.

Autoan izandako istripuak apoplexia eragin ziola uste zuen (edo alderantziz, istripuaren eragilea apoplexia izan zela), eta beldur zen ez ote zuen halako batean berriro ere apoplexiak joko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Zein pozik nagoen horren eragilea izateagatik!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

Hemengo helburu bakarra Jainkoa (gorets bedi!) munduan gertatzen diren egitate berezien eragilea dela baiestea da, mundu osoaren eragilea den bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Europan bazterreko estatusa zuten nazioetako erregeak izan ziren merkataritzako abentura horien eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Gatazkan inplikaturik dauden eragileak zein konpromiso hartzeko prest dauden begiratzea.  Berria - Harian   2005-04-02

Hau izango da beste eragile bat gaur dugun unibertsitatearen iritzia alda dezakeena hurrengo urteetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 180. orr.

Gizarte-aldaketaren eragile izan behar zutenak -klase herritarrak, alegia- dira, paradoxikoki, hedabide narkotizatzaile horien kontsumitzailerik handienak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 116. orr.

Hiru izan dira beraz finantza-globalizazioaren eragileak 1980ko hamarraldian: merkatuen bitartekaritza, arautzea eta zatiketa ezabatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Ogia okinaren bezeroei eramatera nindoan egun batean nire ezbehar guztien eragilearekin egin nuen topo: Velenorekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.

Sistema ekonomikoa, ekoizpenari eta produktuaren banaketari zegokienez [...] ekonomikoak ez ziren eragileen arabera antolatzen zen; eragile horien artean, ahaidetasunezko harremanak eta erlijioa ziren nagusiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Inflazio-diferentzialak eta gerraren ondoren finkatutako parekotasun sarritan artifizialak, truke-tasa errealen aldaketa garrantzitsuen eragileak izan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Demagun arrazoimenaren ideian osorik zuzenak baina geuri aplikatzeko errealitaterik gabeak, h[au] d[a], eragilerik gabeak liratekeen beharrak daudela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.

Eragilea eragiletzat hartzen baduzu, hortik nahitaez segitzen da badela horren egintzaren objektua, arkitektoa, etxea eraiki baino lehenago, ez baita egintzazko arkitektoa, ahalezko arkitektoa baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Bukatu dira subiranotasun eta ospeari buruzko eztabaida haiek, iraganeko gerra guztien eragile izan zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Nork ez daki neurria eta dimentsioa direla harmonia osoaren eragile?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaur gaurko mundua ulertu eta argitu nahiko luketen eragile kulturalak dira: giza izaera gaurko talaiatik begiratzen dutenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Euskal Herriko ahalik eta eragile sozial, politiko eta sindikal gehienek ekimenari babesa eman diezaioten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Eragile sentigarri hauek lege hausleentzat pentsatuak dauden zigorrak dira. Seinale elektrikoa sinapsia gainditzeko gai ez bada ere, eragile kimikoak nahikoa erraz gainditzen du, eta hala transmititzen da mezua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Suposatzen da armiarma ikustean aulkira salto egitea eragiten duen eragile fisikoa badagoela kasu guztietan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 191. orr.

Eragile biologikoek, kulturalek eta psikologikoek eragiten dute horretan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Itzulpen lana izan delako tradizioaren eta hizkuntza-ren arteko osmosiaren eragile nagusi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

XVII. mendean, gerra izan zen, berriz ere, zentralizazio politikoaren eragile nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Egindako ahalegin ekonomikoaren araberakoak dira unibertsitate eta ikerketa zentro publikoetan egiten den ikerkuntzaren emaitzak, nahiz horrekin ez dugun esan nahi gastatzen den dirua dela eragile bakarra.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 143. orr.

Ez al da beren buruen maitasuna jende honen eragile bakarra?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Eragile jarraitu eta mailakakoa den seinale akustikoa, gure oharmenak kategoria ezberdin ez-jarraituetan banatzen du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.

Gure plataforma laburra eta estua da zoritxarrez, baina tropikala du flora, eta uraren tenperatura, berriz, hotza; bi eragile kontrajarri horiek plankton berezia dute ondoriotzat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Giza baliabideena da unibertsitateetan gaur egiten den ikerkuntzaren eragile mugatzaileenetako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 146. orr.

Globalizazioa, ororen gainetik, pribatutzat jo daitezkeen integrazio-logiken emaitza da; pribatuak direla esan daiteke, hain zuzen, eragile pribatuek bideratzen dituztelako, baina horrez gainera, eta ororen gainetik, ez datozelako beti bat eragile horien jaioterri diren estatuen interesekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.

Merkataritza-burgesiak mendeetan zehar baliaturiko familia-kate horiexek dira kapitalismoaren sorreraren eragile nagusietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Badirudi bera izan zela taldearen eragilerik eraginkorrena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

Eragile demografikoez gain badirela beste faktore batzuk kontuan hartu behar direnak, ikasleak hara-hona mugiarazteko gai direnak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Horrela, gizakia kontziente bihurtzen da eta, era berean, kultura eboluzioaren eragile kausal bilakatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Askotariko eragileak daude, noski, eta oso konplexuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Atzerritar teknologiak eta antolaketa-sistemak bereganatzen dituzte tokiko eragileek: bazkideek, zuzendaritzako kideek, teknikariek eta langileek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Beheraldia mende batez luzatu zen, eta kanpoko eragileak izan zituen: izurriteak, gerrak eta eguraldiaren hoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Politikak prestatzen eta erabakiak hartzen gizarteko eragile guztiek parte hartzeak lagundu egingo du anaitasuneko eta ingurumen-errespetuko baloreak geureganatzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Halako gauza halako eragile baten ondorioa da, eta berori, bere aldetik, berarena, eta honetara hurrenez hurren, lehen motorreraino heldu arte, hots, bitarteko gauza horien guztien egiazko eragileraino.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Venezuelak eta Mexikok ere parte hartu zuten, eta bi estatu garrantzitsu horien elkarlana badugu, Mercosur nazioarteko eragile garrantzitsua izan daiteke etorkizunean.  Berria - Mundua   2004-08-01

Espero behar da euskal eragileak ez jartzea Madrilera begira.  Berria - Harian   2006-03-23

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aise eratzen dira petrolio-kartelak, eragile kopuru txiki baten esku egon baita beti petrolioaren ustiakuntza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lukrezioren ahotsa gure bilaketen sehaska-eragile da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 22. orr.

Zalantza egiten zuen ez ote ziren haien artean errebelderen batzuk sortuko, zerbait zirelakoan harropuztuko zirenak, liskarrerako prest eta eskandalu-eragile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Zen modukoa zelako, asko, gaizkileak eta gaitz eragileak, joaten zitzaizkion atzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Abadia maldatsua, han, jauregi fantastiko bat bezala lurretik urruti baztertua, ametsezko palazio bat bezala harrimen eragilea, uste ezin bezalako berezi eta ederra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.

Hitzezko jauregi gotorra eraiki zuen izuaren aurka, izua izutien alde erabiliz, izutiak defendi zitezen izu-eragilearengandik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.

Ezagutzen duzu nire sehia, azpijokoetan maisua, eta irri eragile zinezkoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 73. orr.

Klitoria da emakumearen plazer eragile handiena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 155. orr.

Sastrakaz eta basalandarez estalirik bazegoen ere, bera zen herri handi hartako bizi-eragile bakarra, bera zen, bere inorgabetasun xarmagarrian, gauza benetan eder bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Organo hauek hots-eragile gisa duten betekizuna beren mugikortasunaren araberakoa da zuzen-zuzenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Hartaz konturatzea hondamena izan daiteke gazte autista dohaintsuentzat adin horretan, eta depresio-sorrarazle eta suizidio-eragile izan da noiz edo noiz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 265. orr.

Oinaze-eragileak ankertzen doazen heinean, gizonen arimak ere gogortu egiten dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 75. orr.

Xede-geneok determinatzen dute hazkuntza-eragileen eta haien hartzaileen ekoizpena, eta, beren adierazpenez, zelulen ugalketa eta eragin-trukea arautzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Hara, han nabari diren dunbuilo beltz haiek mira-eragile batzuk dira noski, eta halaxe dira dudarik gabe, karroza hartan printzesaren bat lapurtuta daramatenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.

Mira-eragile gaiztoengandik gorde dezala berori Jainkoak eta onik eta bakean atera nazala ni gobernu honetatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 189. orr.

Krisiaren sorrera-eragileetan, zabalkundearen mekanismoetan, eta konponbidearen baldintzetan, guztietan agertzen da dimentsio hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Analogia da hizkuntza baten arkitektura etengabe aldarazi ohi duten indar guztien laguntza onena, eta alde horretatik, bilakaera-eragilea da analogia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

Jarrera hori zabaltzen, gainera, kultur eragile ezin nekatuzkoa izan dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 322. orr.

Beste batzuek [...] ororen gainetik, Amerikaren kolonizazioak suposatu zuen ahalegin izugarria azpimarratzen dute, Espainia gizarte-eragilerik gabe utzi zuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Ez ginateke harritu beharko unibertsitatetik kanpoko gizarte eta politika eragileen esku geratuko balitz unibertsitateko zuzendari nagusiaren, errektorearen, aukeratzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

Berriz ere merkatu eragileek automatikoki eta eraginkortasunez funtzionatzea da helburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Lan-indarraren ordainketa da munduko espazio ekonomikoaren beste faktore desberdintasun-eragile egiturazko bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Graemetarren jauregia izan zitzaion babesleku, baina, egoitza dotore hura ere estua eta itolarri-eragilea bilakatu zitzaionean, Edinburgo hirira joaten hasi zen barrena pozoitzen zion atsekabetasunetik ihesi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Aski izan zitekeen beste antolamendu hori Usher Etxearen ahalmen goibeltasun-eragilea aldatzeko, edo ezabatzeko beharbada.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Soriak atsoa gonbentzitu, lurpeko aparkalekutik atera, etxera ekarri eta han mastodonte bat akatzeko adina pilula lo-eragile emanda egin zituen harekikoak. Erasoaldia 250 kiloko bonbez eta bonba su-eragilez burutu zela dio.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Milton Friedmanen arabera, espekulazioaren bertute egonkortasun-eragileak bultzatzea da diruen flotazioaren beste abantaila bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Irudi ilusio-eragilea eta irudi-antza ere bereizi beharra dago, orobat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 98. orr.

Horrek ez duela esan nahi zinema arte ilusio-eragile bat denik, ez beste arteek baino sineste-fenomeno indartsuagoak eragiten dituenik ere, nahitaez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Kateatze horiek garrantzitsuak izan ziren, partez behintzat, baina hala ere ez dituzte ezkutatu behar estatubatuar ekonomiak munduko finantza-merkatuei eragindako hustearen ondorio egongaiztasun-eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Politika horien eragin aldi berean errezesibo eta inflazio-eragilearen ondorioz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

7 eragiledun izlag

Symbian OS sistema eragiledun telefonoen bidez hedatzen da birusa.  Berria - Gaiak   2004-06-17

8 lo-eragile ik loeragile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahalik eta eragile (7); aldeko eragile (10); alderdi eta eragile (24); arloko eragile (7); baina eragile (7); batzorde eragile (9); bertako eragile (6); beste eragile (41); beste eragile batzuek (7); beste eragile batzuk (6); beste hainbat eragile (6); bi eragile (5); da eragile (17); dauden eragile (7); dira eragile (6); diren eragile (9); du eragile (6); duen eragile (13); dute eragile (14); duten eragile (30); duten eragile guztiek (5)

eragile aktibo (10); eragile aktibo izan (5); eragile aktiboa (18); eragile aktiboa izan (6); eragile asko (13); eragile askok (18); eragile askoren (6); eragile bakar (6); eragile bakarra (13); eragile bakoitzak (19); eragile bat (21); eragile batek (6); eragile batzuek (17); eragile batzuen (7); eragile batzuk (17); eragile berria (5); eragile bihurtu (5); eragile diren (5); eragile edo (7); eragile ere (9); eragile eta (96); eragile eta alderdi (7); eragile ezberdinekin (7); eragile garrantzitsua (5); eragile gehienak (7); eragile gehienek (15); eragile gisa (17); eragile guztiak (30); eragile guztiei (41); eragile guztiek (47); eragile guztiek parte (11); eragile guztiekin (24); eragile guztiekin bildu (5); eragile guztien (50); eragile guztien artean (10); eragile guztien arteko (7); eragile hori (5); eragile horiek (23); eragile horiek guztiek (5); eragile horien (8); eragile izan (20); eragile izan behar (6); eragile izatea (11); eragile nagusi (7); eragile nagusia (33); eragile nagusiak (20); eragile nagusietako (5); eragile orok (5); eragile ororen (8); eragile politiko (142); eragile politiko eta (36); eragile politiko guztiek (9); eragile politiko zein (5); eragile politikoak (13); eragile politikoei (27); eragile politikoek (23); eragile politikoekin (7); eragile politikoen (16); eragile politikoen artean (7); eragile politikoen arteko (5); eragile politikok (6); eragile pribatuen (5); eragile publiko (8); eragile publiko eta (8); eragile sozial (49); eragile sozial eta (28); eragile sozialei (8); eragile sozialek (7); eragile sozialekin (13); eragile sozialen (9); eragile ugari (6); eragile ugarik (14); eragile ugariren (6)

erakunde eta eragile (5); eta beste eragile (9); eta eragile (141); eta eragile guztiei (6); eta eragile guztiek (8); eta eragile guztiekin (7); eta eragile guztien (7); eta eragile politiko (14); eta eragile sozial (6); eta eragile ugarik (5); eta gizarte eragile (28); euskal eragile (22); euskal herriko eragile (38); faktore eragile (8); gainerako eragile (7); gizarte eragile (105); gizarte eragile askok (5); gizarte eragile eta (23); gizarte eragile guztien (5); gizarteko eragile (7); hainbat eragile (28); hainbat eragile eta (6); hainbat gizarte eragile (8); herri honetako eragile (6); herri osoko eragile (6); herriko eragile (43); herriko eragile politiko (13); herriko eragile sozial (6); hiru eragile (6); honetako eragile (7); horren eragile (14); horretan eragile (5); indar eragile (6); konponbidean eragile (5); kultur eragile (15); kultur eragile eta (6); lo eragile (7); mira eragile (11); osatzen duten eragile (5); osoko eragile (6); plazer eragile (6); sistema eragile (7); zenbait eragile (16); zien eragile (6); zuten eragile (7)

batzorde eragilea (12); batzorde eragileak (28); diren eragileak (6); duten eragileak (15); eragilea da (11); eragilea eta (12); eragilea izan (6); eragileak direla (5); eragileak ere (8); eragileak eta (22); eragileak ez (12); eragileak izan (6); eta eragileak (13); eta gizarte eragileak (15); euskal eragileak (5); euskalgintzako eragileak (6); gizarte eragileak (48); gizarte eragileak eta (7); haren eragilea (5); heriotzaren eragilea (6); herri eragileak (6); horren eragilea (10); horren eragileak (5); indar eragilea (6); sistema eragilea (11); sistema eragilean (7); sistema eragilean (7)

alderdi eta eragileei (6); alderdi eta eragileen (8); arloko eragileekin (5); beste eragileekin (8); diren eragileen (5); dute eragileek (6); duten eragileei (5); duten eragileek (10); duten eragileen (10); eragileei ere (7); eragileei eta (13); eragileek egin (7); eragileek egindako (6); eragileek eginiko (5); eragileek ere (5); eragileek eta (15); eragileek euskal (5); eragileek ez (7); eragileek ez dute (5); eragileekin batera (10); eragileekin bildu (10); eragileekin bilerak (7); eragileekin egin (5); eragileekin elkarlanean (8); eragileekin eta (10); eragileekin harremanak (7); eragileekin harremanetan (8); eragileen aldetik (9); eragileen artean (66); eragileen arteko (45); eragileen artekoa (6); eragileen ekarpena (5); eragileen ekarpenak (6); eragileen eta (15); eragileen iritziak (6); eragileen lana (6); eragileen ordezkaritza (5); eragileen proposamenak (7); eragileen ustez (6); eragileetako bat (6); eragileetako ordezkariak (7); eragileetako ordezkariek (7); eta eragileei (22); eta eragileek (23); eta eragileekin (18); eta eragileen (25); eta gizarte eragileei (12); eta gizarte eragileek (25); eta gizarte eragileekin (11); eta gizarte eragileen (24); euskal eragileei (9); euskal eragileen (32); euskal eragileen artean (8); euskal eragileen arteko (11); euskal herriko eragileek (5); euskal herriko eragileen (9); euskararen gizarte eragileen (8); gainerako eragileekin (7); gainerako eragileen (8); gizarte eragileei (45); gizarte eragileei eta (6); gizarte eragileek (79); gizarte eragileek eta (9); gizarte eragileekin (44); gizarte eragileen (84); gizarte eragileen artean (7); gizarte eragileen arteko (7); gizarte eragileen eta (5); gizarte eragileetako (8); herri eragileek (6); herri eragileen (10); herriko eragileek (6); herriko eragileen (9); kanpoko eragileek (5); kultur eragileek (6)

batzorde eragileko (19); batzorde eragileko kide (5); eragilek baino (5); eragilek baino gehiagok (5); eragilek bat (9); eragilek bat egin (9); eragilek egin (5); eragilek eta (10); eragileko kide (6); eragileren babesa (10); eragileren babesa jaso (6); eta eragilek (9); eta gizarte eragilek (8); gizarte eragilek (60); gizarte eragilek eta (6); gizarte eragilerekin (7); gizarte eragileren (8); hainbat eragilek (62); hainbat eragilerekin (17); hainbat eragileren (17); hainbat eragileren babesa (6); hainbat eragileri (6): hainbat eragiletako (5); hainbat gizarte eragilek (23); herriko hainbat eragilek (5); zenbait eragilek (15)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus