Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanner motako haur gehienak atzeratuak dira, askotan oso larriki; krisi epileptikoak dituzte horietako askok, eta zeinu eta sintoma neurologiko sail bat ere izan dezakete. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen, baina sukar handia, pisu-galera eta eldarnioak eragin zizkion, bai eta krisi epileptiko bat ere beharbada. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.
Edozein direla ere beraren dohain eta patologia pertsonalak -oroimena, margotzeko dohaina, krisialdi epileptikoak (apika), oroimina-, [...]. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.
Baina filmetan neurriak, markak, hezetasun ikaragarriak, asma atakeak, konbultsio epileptikoak eta orro ozenak, besterik ez da ikusten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 240. orr.
Garuneko lobulu tenporalen jarduera epileptikoarekin lotzen dira halako krisialdiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.
Andreari aste batzuetan gelditu zitzaion gogoan oroitzapen epileptikoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.
Anaia epileptiko bat gurutzearen seinaleaz sendatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.
Nire arbasoen heriotza motak ariko dira aztertzen oinorde epileptikoren baten bila. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 144. orr.
Bi eskuak galtzen poltsikoetan sartu eta malekoian barrena haize-erauntsiaren kontra pitin bat makurturik joatea gustatzen zitzaidan, bitsa zerion itsasoaren aho epileptikoa ilunpean lehorrari haginka sumatuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 130. orr.
Nor bere zilborrarentzat dantzaka, nor bere imintzioak eraginka, nor bere hankak bihurrika, hotzikaraz dardarka bezalatsu, dena epileptiko samarra, baina libertigarria nolanahi ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.
Musika zen, antigoaleko marinba baten durundia, harmoniarik gabeko mailukaldi gisako musika-mota izugarri bat, erabat epileptikoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 64. orr.
-Zergatik bizi behar ote dut narraz nik, dohakabe honek, hiri ergel eta epileptiko honetan? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.
Haren hamar hatzen heldua nabaritzen dut garondoan, eta haren aho epileptiko-zoriontsua ikusten, baita paretako koadroa ere, berriro okertu dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 140. orr.
Neure imajina etorri zitzaidan burura, bakarrik lo gaiztoaren aurreko une epileptikoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.
"Zoroen eta epileptikoen erdian" daukate Charentonen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.
Epileptikoaren sendaketa. - 0. orr.
Edozein gaitz edo oinazek jotakoak -deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak- eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. Elizen arteko biblia Mt 4,24
Epileptiko bati kendu egin zioten ebakuntza batean, eta irakurri ezin zuela ikustean hasi zuten ikerketa. Berria - Gaiak 2006-04-26
Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara. Elizen arteko biblia Mt 17,15