Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epilepsia 1 iz nerbio eritasuna, aldizkako konorte galtzea eta gorputz dardarak ezaugarri dituena. ik erori 8.

8Esan daiteke Bekkers oso moderatua zela gero ikusiko zenarekin konparatuta; izan ere, masturbazioaren ondorioen artean honakoak sartzen zituen "bakarrik": hazkuntza gelditzea, epilepsia, histeria, inpotentzia, fimosisa eta bizkarrezurreko muinaren biguntzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.

Gaitz terminalak jota daudenek eta hiesa, artitrisa, minbizia, esklerosi multiplea eta epilepsia duten gaixoek dute kalamua tratamendu gisa baliatzeko baimena.  Berria - Harian   2005-04-17

Kortex-azpiko epilepsia baten antzekoa da Touretteren sindromea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Epilepsia hori dutenek ez dute konbultsiorik izaten, baina aldi batez errealitatetik urruntzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Neuronek kaltzio nahikorik ez dutenean agertzen bide da epilepsia.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Henne, herritik ateratzen ikusi zutela entzun zuenean, epilepsiak jota erori zen estoldaren erdi-erdian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Osasun-zerbitzuetako langileek andetan gaixo berriak ekartzen jarraitzen zuten, eta banan-banan igaro ziren nire aurretik epilepsiak jota edo hesteak buxatuta, aiztokada-zauriekin edo gehiegizko heroina-dosiekin, beso hautsiekin edo buru odoleztatuekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Gorputz osoa ikaratu zitzaion, epilepsiak jota bezala, eta handik gutxira txilioka hasi zen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Behin epilepsiak erasan zidan eskola erdian, eta langabezian gelditu nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 226. orr.

Analisi matematiko honi esker, zehaztasun handiagoz ikusten da epilepsiak garuneko zein zatiri erasan dion.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Poggibonsin, Ubertina izeneko neskatxa bat epilepsiaz gaixo zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Ebaki izan da bi hemisferioak konektatzen dituen zuntz sorta lodia, esperimentuetarako animalietan, eta orobat gizakietan, inoiz, epilepsia tratatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Anaia bat epilepsiatik, edo deabruagandik, askatu zuen, eta San Geminin deabruak hartutako emakumea askatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Beste eskuarekin beste zeozer heldu dut, eta ikara goxo batek hartu nau, epilepsiaren antzeko konbultsio kloniko eta tonikoekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 419. orr.

Epilepsiaren diagnostikoa egiteko elektroentzefalogramak erabiltzen dira askotan.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Bere asma edo epilepsiarako aurredisposizioa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Adibidez, erortzeko mina dutenek (erorteko mina: Zuberoako baserritarrek horrela esaten diote epilepsiari).  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

2001eko apirilaren 21ean hilik topatu zuten epilepsia larri batek jota zegoen preso bilbotar bat.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Batbatean zainoratze eta barru kolpe goxoa sentitu zuen arte, eta epilepsia laburrean ikaratu zitzaion gorputza, eta hasperena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 373. orr.

Esklerosis mesialak eragindako epilepsia fokal tenporal sintomatikoa dutenei asko lagundu ahalko diegu, adibidez.  Berria - Gaiak   2004-11-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat epilepsi g.er.)

Hirurogeita hamar urteko gizon batek mingainari koska egin omen zion epilepsia-atake batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 233. orr.

Ia berehala epilepsia atakea izan du Dardaraka hasi da inguruko dena botatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.

Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik. buruko, giharretako eta sabeleko mina, bertigoa, arnasa hartzeko arazoak, tentsio altua, epilepsi krisiak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Epilepsia krisiaren ondoren mantarraiaren moduan geratu zen neska da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 302. orr.

Epilepsia kasu batzuk botikekin konpontzen dira, baina beste batzuk, kasuen %25 inguru, ez.  Berria - Gaiak   2004-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epilepsia duten (3); epilepsia eta (5); epilepsia mota (3); epilepsiak jota (3); eta epilepsia (4); lobulu tenporaleko epilepsia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus