Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait filosofo epikureo eta estoikok ere jardun ohi zuen harekin eztabaidan. Elizen arteko biblia Eg 17,18
Demagun epikureo batek dioela: Ez daukat sentimenen aurka inongo kexurik, ez baita arrazoizkoa haiei eskatzea ahal dutena baino gehiago. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 50. orr.
Hala nola, epikureotan sinesten duenak, arima hilkorra dela sinetsita, espirituaren arloetan barneratzeko gai den norbaiten aurrean jakintsuek arimaren betikotasunaren alde esplikatzen dituzten argumentuak azaltzen dituenean; entzuleak pentsatuko du epikureoak egia esaten diola; epikureoak berak, ordea, ez daki esaten duena egia ote den, oso faltsutzat hartuko du, ziurrenik ere. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 195. orr.
Beste batzuek beretzat gorde zuten jarauntsia, eta P. Sextilio Ruforen etsenplua ere ospetsu egin zen, Zizeronek epikureoen kontrako eztabaidetan darabilelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 187. orr.
Nik esan ohi nion kristauak epe luzeko hedonistak zirela, epikureo hutsak, munduko plazerrei uko egiten zietenak gero paradisu askoz atsegingarriagoa eskuratze aldera. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 43. orr.
Funtzionario bat sartu zen: Samosvistov, gizon epikureoa bera, ausarta, adiskide bikaina, festazalea eta, lagunek berek esaten zutenez, alproja petoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 529. orr.