Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epikurotar (orobat epikurear, epikureotar eta epikuroar) izlag/iz epikureoa.

Berak, idazle gisan, epikurotar doktrinaren maisu hauei hitz egingo zien, hauek, halaber, publiko zabalagoari hitz egin ziezaioten; baina berez doktrinaren xedea ez zatekeen populazioaren sektore batera mugaturik gelditzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 20. orr.

-Adiskidea -esaten zuen dekanoak-, eklektikoa eta epikurotarra behar da izan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Enperadoreek mundu itxietan, sektetan, erlijiozkoetan zein bestelakoetan, antolatzen diren taldeak jazarri egiten dituzte, euren aurka konspiratuko ote duten beldurrez; horregatik, kristauak eta epikurotarrak ere jazartzen dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Horregatik, Lukreziok bere poema argitaratu zuenean, epikurotarrek eurek ere albo egin zioten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Edo gure inguruan zen natura bera epikurearra zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 136. orr.

Kutsu berriko epikurearrentzat puntu kardinalak bost dira.  Berria - Kultura   2004-11-02

Epikuroar jatorra zen aldetik, Andresek ez zuen batere joerarik apostolutzarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Bere gorputzaren ongizateak greziar epikuroarrek eta estoikoek ataraxia deitu ohi zuten bikaintasun eta oreka intelektualezko egoera horretarako prestatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus