Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epidemia (24 agerraldi, 13 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 1.085 agerraldi) 1 iz lurralde eta denbora berean biztanleen zati handi bati erasotzen dion eritasun kutsakor oro, eta eskuarki Yersin-en baziloak eraginikoa. ik izurri; izurrite.

Epidemia bat izan duk duela gutxi, eta, Jainkoari eskerrak, nekazari asko hil dituk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

Une honetan dagoen arriskurik handiena epidemiak sortzea da.  Berria - Mundua   2006-02-15

Dena ondo joanez gero, tifusik, disenteriarik edo bestelako epidemiarik gure artean piztu ezean, laster, ziurtatu zigutenez, leku atseginagoren batera joango ei ginen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 111. orr.

Putzuetan gelditu den urak epidemiak zabaltzeko arriskua piztu duela ohartarazi zuen erakundeak.  Berria - Mundua   2006-02-15

Lagunekin geratu dela, eta alde egiten du, epidemiaren bat hartzeko beldurrez bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 73. orr.

Lurralde horietan epidemiak 20 milioi pertsona hil ditu, jada.  Berria - Gaiak   2004-07-16

"Polioa harrapatu al du? Aitari entzun diot epidemia moduko bat dagoela Donostian", esan zuen Susanak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 139. orr.

Autismoa epidemia moduko bat bihurtuko da; ez kutsatu egiten delako, orain artean azaldu ez diren hainbat kasu azalduko direlako eta gizartea ezustean harrapatuko dutelako baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Nahigabeak, jakingo duk noski, ez dituk etortzen lauoinkako zalapartan, hunoen zalduneria bezala, baizik eta isilka, itzalgaizka, epidemiak bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

2 (izenondoekin)

Gerla baten ondotik, bakea izenpetzean, galtzen duenak zer edo zer irabazi nahi du eta hor dira gatazka-hoziak beren kuskuetan gogortzen, egoera hobeago datekenean epidemia sukartsu baten antzera zartatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zabaltzen hasia zen gripe epidemiari leporatu zion ustekabeko indargabetze hura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Hango higiene egoera negargarriaren ondorioz, tifus epidemia bat izan zen; milaka espetxeratu hil ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

Beraz, apaiz batentzat aukera bikaina duk kolera-epidemia baten, lurrikara baten edo gerra baten erdian egotea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Barruan, hazteria epidemia bat hedatzen ari da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 134. orr.

Ea probintzia hartan bazegoen gaitzen bat zabaldurik, hala nola sukar-epidemiaren bat, edonolako sukar hilgarririk, nafarreria edo bestelako eritasunik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Zergatik ez da izandu sekulan osasun epidemiarik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Bere ustez, garai bateko psikosi kolektiboak, flagelazioa eta dantza-epidemia bitxiak, haxixaren edo antzeko narkotiko baten gehiegizko kontsumoak eragin zituen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

epidemia bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus