Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Esponentziala nonahi aurkitzen diagu, izadian nahiz gizartean: landare baten hazialdian, izurri baten hedaduran, [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 407. orr.
Azkenean, izurriaren mendean erori zen hura ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.
Hemezortzi urterekin, izurria harrapatu zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Izurriari aurre egiteko azpiegiturarik ez dagoelako. Berria - Gaiak 2006-02-09
Txertoa da izurria geldiarazteko era bakarra. Berria - Gaiak 2004-07-13
Izurriari bezala egiten zien ihes. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.
Protestantismoa aipatzea izurria aipatzea bezalakoa baitzen gure aurkientza hartan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.
Zerk eragin du, baina, gaitz horiek izurri bihurtzeraino zabaltzea? Berria - Gaiak 2004-02-11
Birusa azkar eta asko zabaldu da, hiesa izurri bihurtzeraino. Berria - Gaiak 2004-05-11
Hegaztien gripea mundu mailako izurri bihurtzeko arriskua ikusten dutelako. Berria - Harian 2005-10-14
Izurria pandemia bihurtu dela. Berria - Gaiak 2006-01-13
Negu hartan izurria izan zen hirian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 29. orr.
Izurriaren kontrako erremediorik onena garbitasuna dela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Goseak akituko ditu, sukar eta izurri gaiztoek erasango. Elizen arteko biblia Dt 32,24
Ez dizkizue bidaliko ongi ezagutzen dituzuen Egiptoko izurri ikaragarriak. Elizen arteko biblia Dt 7,15
Izurri ikaragarriz zigortu zituen. Elizen arteko biblia Zen 11,33
Baldintza haietan, otia azkar ugaldu zen, eta hark «izurri biblikoaren» tamaina hartu zuen. Berria - Gaiak 2004-08-25
Gujarateko izurri neumonikoa, izurri beltza baino gaiztoagoa zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
Hegazti gripea -H5N1 aldaera bereziki- gizakien artean ere izurri arriskutsu bihur daitekeela gogorarazi dute berriro ere. Berria - Gaiak 2006-04-21
OMEk dio diabetesa «izurri isila» bihurtzeko arriskua handia dela. Berria - Gaiak 2004-05-06
Bihotz hodietako gaitzen izurria zabaldu da munduan, eta Erdi Aroko izurri bubonikoa baino askoz hilgarriagoa da. Berria - Gaiak 2004-08-29
Izan ere, izurri gaizto bat zen, haien ustez, hilezkortasuna, eta hil beharra, berriz, izurri hartatik libratzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.
Bizkarreko mina da XXI. mendeko izurria erosokeriaren erresuma bilakaturiko herrialde garatuetan. Berria - Gaiak 2006-03-02
Bazen "euskal zibilizazio" bat antzinako Europan [...], gizarte baino gehiago emarte edo ema-gizartea zena, matriarkala, ekologista, auzolangilea, berdinzalea, ekialdetikako izurri hondatzaile, menderatzaile, gerrazale, patriarkal, zakil-harroak desegin zuena, baina ez zeharo. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.
Depresioa, izurri berria. Berria - Gaiak 2004-02-11
Bakardadea XXI. mendeko izurritzat jo dute zenbait autorek. Berria - Gaiak 2004-05-19
· Lehen izurria: ura odol bihurtu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.
Hamargarren izurria: lehen-semeen hilketa. Elizen arteko biblia Ir 12,29 tit
Karrikaz karrika ibiltzen zen izurri- eta ekaitz-gauetan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.
Mendebaldeko Europan gaur izurri arriskua oso-oso txikia da hegaztien artean, eta gaitza gizakietara pasatzekoa oraindik ere txikiagoa. Berria - Harian 2005-10-22
Georgiako Izurri Zentroko zuzendariak, Paata Imnadzek. Berria - Gaiak 2006-03-12
· Hain zen sakona ilunpea, non erretxinazko zuzi batez argitu behar izan baitzuen ehorzleak etxe izurri-joaren sarbidea. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.
Frantses osteek haren herria mendean hartu, eta legen -edo tifus- izurri bat ekarri zuten, ez naiz ondo oroitzen zerena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.
Badakigu 40 milioitik gora pertsona hil zituela 1918ko gripe izurriak, eta bi milioi inguru azken izurriek. Berria - Harian 2005-10-14
658 lagun hil dira Indonesian denge izurri baten ondorioz. Berria - Gaiak 2004-06-05
Martinen aita nekazaria zen, gizon iluna eta betizua, eta baztanga-izurri batean hil zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
1960etan zabaldu zen errubeola izurri batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.
Hegaztien gripe izurri baterako prestatzeko eskatu du EBk. Berria - Harian 2005-10-14
San Elias herrian behi-izurria sortu zen ("Basabove" deitzen dio herriak, eta ez du abelgorririk bizirik uzten). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.
Egiptoko hauts guztia gizaki eta abereentzat gogaikarri zen eltxo-izurri bihurtu zen. Elizen arteko biblia Ir 8,13
Oti izurri horrek, udazkenean, Maroko hegoaldeko eta Aljeriako larre eta soroak suntsitu zituen. Berria - Gaiak 2004-08-25
· Ihauteriak alaitasun-izurri arin bat bezala lehertu ziren negu hartan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.
Badirudi eromen izurri bat zabaldu dela azkenaldi honetan Sao Paoloko probintzian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 303. orr.
Beldurra izurria baino kutsakorragoa da eta aitaren batean zabaltzen da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.
Izan ere, heresia izurria baino kutsakorragoa da. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.
Halako batean, Florentzian agerrarazi ninduen, 1348an, Izurri Beltzaren erasoaren erdian. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 107. orr.
Izurririk entzutetsuena, beharbada, "izurri beltza" izan zen, han, 1348-1350 urteetan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 21. orr.
Okerrena ordea Izurri Beltza izan zen, 1348an hasita, izugarrizko beheraldi demografikoa eragin baitzuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Gujarateko izurri neumonikoa, izurri beltza baino gaiztoagoa zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 23. orr.
gosea eta izurria (3); goseak eta izurriak (3); gripe izurri (3); gripe izurriak (4); izurri beltza (4); izurri guztiak (3); izurri larria (3); izurria baino (3); izurria bidaliko (3); izurria geldiarazteko (4); izurria saihesteko (5); izurriak jota (4); izurriaren aurka (3); izurriaren beldur (3); izurriaren kontrako (3); izurriari aurre egiteko (13)