Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaimahaikide iz epaimahai bateko kidea. ik epaimahaiko.

Ken Lay eta Jeffrey Skilling zuzendari nagusien aurkako karguak erabakiko dituzten 12 epaimahaikideak aukeratu zituzten atzo.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Casa de Campoko areto berezia ez da berria Murillorentzat: irailaren 11ko atentatuei buruzko epaiketan epaimahaikide izan zen, eta berak idatzi zuen epaia orduan ere.  Berria - Harian   2005-11-20

Epaileak (D) epaiketa bihar arte etetea erabaki du, baina abokatu defendatzailea (I) tematu egin da, bere defendituaz epaimahaikideek har zezaketen lehen inpresioa oso okerra izan zitekeela argudiatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Abokatu defendatzaileak (I) familiaren eta amodioaren apologia egin du eta, epaimahaikideoi begietara tinko so eginez burutu duen minitzaldi batean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 172. orr.

Helegitea aztertu duen Auzitegi Goreneko epaimahaikideetako bat, Perfecto Andres Ibañez epailea, ez dago ados Manglano eta Calderonen errugabetzearekin eta boto partikular bat idatzi du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Goizeko hamarretan hasi ziren zinpeko epaimahaikideak aukeratzen, hogeita bost hautagairen artean.  Berria - Harian   2005-06-16

2 (lehiaketetan)

Epaimahaikideak: Aurelia Arkotxa, Adolfo Arejita eta Antton Aranburu. Gainera, hain txikiak izanik, batean gara idazle eta bestean epaimahaikide... halako bizio bat sortzen du horrek. Abel Ferrarak atzera begirakoa eskaini diote aurten, Marilina Ross aktore argentinarrak eta Millicent Wise Robert Wiseren emazteak hartuko dute parte, Sail Ofizialeko epaimahaikideekin batera.  Herria   2005-12-29

Artikulu sarituak 28 lanen artean hautatu dituzte epaimahaikideek.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Epaimahaikideek aho batez erabaki zuten Suduperen lana saritzea.  Berria - Kultura   2004-06-03

Jonen bertsoak oso behetik puntuatu zituela eman zioten aditzera epaimahaikideek.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.

Idazle gazteak esan zuen literatur lehiaketak oro erlatiboak direla, eta bai epaimahaikideek bai idazleek beraiek, hori argi izan beharko luketela jokoan parte hartzea erabakitzen zuten une beretik.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Epaimahaikideen artean ere, batzuentzat gozamen-iturri dena, besteentzat ez da deus.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Bigarren jardunaldiko pilotari onena Titin III.a izan da Euskadi Irratia Saria osatzen duten 19 epaimahaikideen iritziz; 57 puntu lortu ditu eta 56na Olaizola I.ak eta Eulatek.  Berria - Kirola   2006-01-17

Maria Jose Olaziregik, Ana Toledok eta Txomin Peillen epaimahaikideek hartu dute Busturialdean girotutako nobela poliziakoa saritzeko erabakia.  Berria - Kultura   2004-12-11

«Ipuinak bikote batek elkar ulertzeko dituen zailtasunak kontatzen ditu eta gizakiaren komunikazio faltaren isla da», azaldu zuen atal horretako epaimahaikide Jose Manuel Costasek.  Berria - Kultura   2004-02-01

3 (hitz elkartuetan)

Aurreko beka deialdietan egin bezala, aurten ere epaimahaikide aldaketa izango da, eta Jon Alonsok beteko du Joxe Austin Arrietak utzitako lekua.  Berria - Kultura   2004-05-05

Epaimahaikide lana onartu arren, bere ipuina berdin-berdin bidali baitzuen lehiaketara, bere ipuinaren gorabeherak-eta gertuagotik ezagutzeko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dira epaimahaikideak (3); epaimahaikide gisa (3); epaimahaikide izan (4); epaimahaikideak ez (3); epaimahaikideen ustez (3); epaimahaikideetako bat (3); eta epaimahaikideak (4), epaimahaikideen iritziz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus