Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bertso idatzien epaimahaiko izan den edonork daki zein lan nekeza den bertso-sorta desberdinen artean aukeraketa egitea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.
Txorakeria bat asmatu nuen [...], pedantea eta jasangaitza, baina, hoberik ezean edo epaimahaikoak pedantekeria estilo quevedotartzat hartzeko bezain ergelak zirelako, lehen saria irabazi zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.
Horixe da, hain zuzen ere, epaimahaikoek saria zeini eman erabakitzeko kontuan hartzen duten irizpidea. Berria - Gaiak 2004-09-23
Badakigu saritu duten epaimahaikoek ere ez dutela ezagutzen haren lana. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 128. orr.
Halaxe iritzi zioten epaimahaikoek ere, epaile batek ezik. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 172. orr.
"Leitzako Bertsokontuak" bidali, eta nahiz saririk ez jaso, epaimahaikoek oniritzia emanik, argitaratzeko aukera eskaini baitzidan Bilbo Bizkaia Kutxak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.
Poeten txanda izan zen lehiaketan lehenengoa, eta lanak errezitatzen hasi ziren, eta jendeak bere txaloekin adierazten zien epaimahaikoei zer onartu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.