Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaimahai (ETCn 10.290 agerraldi; orobat epai-mahai g.er.) 1 iz auzi batean, edo leihaketa edo sariketa batean epaile gisa aritzen direnen multzoa. ik mahai 6; tribunal.

Epaimahaia euskararen eta zientziaren alorrean eskarmentu handia duten adituek osatuko dute.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Epaimahaiko lehendakariak legez begiratu zidan goitik behera liburu saltzaileak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.

Ik epaimahaiko.

Potoa da, alderdi teknikoen artean, bai epaimahaiak eta bai entzuleak gehien "zigortzen" duten akatsa.  J. Garzia / A. Ega?a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 89. orr.

Saria erabaki duen epaimahaiak hauxe idatzi du «100% Basque» eleberriaz: [...].  Herria   2002-10-24

Cannesko zinemaldian Epaimahaiaren saria irabazi zuen.  Berria - Harian   2005-09-15

Epaimahaiaren arabera, «zirraragarria» da ipuina.  Berria - Kultura   2006-04-27

Zigor Arloko 2. epaimahaiak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Epaiketa egin ziotenean ez zuen bere errua ezkutatu, eta epaimahaiak ez zuen inolako zalantzarik izan erabakia hartzeko, hamalau minutuko ekitaldia nahikoa izan zuen heriotza-zigorra emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 168. orr.

Medikuntza-frogei jarraiki eman zuen epaimahaiak epaia eta kargu guztietatik libre utzi zuen Lennon.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 167. orr.

Epaimahaiak ez ditu ausart bihurtuko gaizkileak, hauek, kasu jakin bat argitzeko, beren laguntza eskatzen dela ikusten dutenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Txetxeniako herritarrek delituren bat egiten dutenean, epaileak erabakitzen du zigortuko dituen, ez epaimahaiak.  Berria - Mundua   2006-04-07

Ezohiko epaiketa da atzo hasitakoa eta epaimahaiak hartutako neurriak ere ezohikoak dira.  Berria - Harian   2005-10-27

Epaimahaiak ezereztu egiten ditu apelazioa eta apelazio-gaia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 233. orr.

Epaimahaiak auzi saioa astebete atzeratzeko erabakia hartu du.  Berria - Harian   2006-01-10

Epaimahairik gabeko epaiketa sekretuak egitea aurreikusten du lege proposamenak.  Berria - Mundua   2004-02-03

Non dago gakoa, epaimahaiaren osaketan, sari-gaien gainean egiten den azterketan, edo oro har, literaturaz egiten den irakurketa maskulinoan?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 10. orr.

Joan zen astean, Marc Dutroux pederastia sareko buru izan zela ebatzi zuen zinpekoen epaimahaiak.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Hori esatea irabazleari meritua eta epaimahaiari sinesgarritasuna kentzea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Sariketa handietako epaimahai askotan parte hartu duzu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Inkisizioko epaimahaia, monako kristauek penitentziaren epaimahaiaren ereduz osatua, gobernu on ororen kontrakoa da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Ikusleen artean epaimahai bat izaten da, poeta bakoitzari karteltxo bat altxatuz bere nota ematen diona.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.

Puntuaketa baten bitartez sariak banatzen dituen epaimahai baten aurrean lehiatzen dira bertsolariak.  J. Garzia / A. Ega?a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 41. orr.

Dagokion eran eratutako epaimahai baten aurrera agertu nintzen, legearen ordezkarien aurrera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 76. orr.

Mona Matthews, 26 urteko estra, Emil Boggess epaileak atzo hirurogei eguneko kartzela-zigorra jarri ziona epaimahaiari desmen egiteagatik, libre utzi dute gaur goizaldean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.

18/98 auziko epaimahaiak baimena eman zion epaiketa aretora egunero ez joateko, deklaratzea zegokion egunean baino ez agertzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Defentsa eskubidea berme guztiekin betetzeko ezintasunak 18/98 auziko abokatuen pazientzia agortu du, eta epaimahaiari planto egiteko erabakia hartu dute.  Berria - Harian   2006-01-10

Passier ere epaimahaiko presidentearen aitzinean izan zen atzo.  Berria - Mundua   2004-03-12

Aurten, baina, epaimahaiko kideak Hiderabadera joan dira, eta bertan eman dituzte sarituen izenak.  Berria - Gaiak   2004-09-23

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiko magistratuek men egin diote epaiketa atzo bertan hasteko «interes politikoari».  Berria - Harian   2005-11-22

Epaimahaiko bost epaileren aldeko botoarekin eta kontrako birekin hartu dute erabakia.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Horrenbeste sari, horrenbeste epaimahai...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 270. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Unibertsitateak, jakingo duzunez, proba hauetara aurkezten direnei azterketak egiteko epaimahai bereziak antolatzen ditu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 84. orr.

Epaimahai laikoetan prozedura aldatu nahi izan zenean, elizgizonena hartu zen, ezaguna zelako, eta ez erromatar zuzenbidearena, ezezaguna zelako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 242. orr.

Gaur gauean atxilotu dute Epaimahai Gorenak zer erabakiko zain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Aski ezaguna da [...] nola, egun batean, haren fabrikako langileak matxinatu, Vladimir gizagaixoa harrapatu eta epaimahai proletario baten aurrera eraman zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Balioak aldatu zirenez, isunak ere aldatu egin ziren; eta agiri askotan ikus daiteke jaunek finkatzen zituztela beren epaimahai txikietan ordaindu beharreko isunak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

Nurembergen nazioarteko epaimahai bat ari zen naziak epaitzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Belgikako Arlon hiriko zinpeko epaimahaiak Marc Dutroux pederastia sare bateko buru zela erabaki du.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Aretoko epaimahaiak atzo jakinarazi zien epaiketaren hasiera eguna aldeei, herenegun idatzitako autoaren bitartez.  Berria - Harian   2005-10-29

Jaunak auzia jartzen zion bere epaitegiari goragoko epaimahaiaren aurrean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 228. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sindikatuen alorrean, Eusko Jaurlaritzak izendatutako arbitratze epaimahaia osatzea proposatu zuen UGTk.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Horrelako bereizketa bat ez dagokie giza epaimahaiei; giza justiziak, ekintzak baizik ez baititu ikusten, itun bat besterik ez du gizonekin, errugabetasunarena; jainkozko justiziak, aldiz, pentsamenduak ikusten baititu, bi itun ditu, errugabetasunarena eta damuarena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.

Herri epaimahai baten aurrean eseriko dira Lay eta Skilling.  Berria - Ekonomia   2006-02-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Epaileak (L) oroitarazi behar izan dio herri epaimahaiaren partaidea dela eta epaia eman arte ezin dituela bere iritziak kanporatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 173. orr.

Haren giza jakintzaren burdina -berezko maltzurtasun bat, polizia-epaimahaiko kasuekin izandako harreman luzeak zehaztua- filosofia orokorraren uretan murgilaldi labur batzuk emanda zuen gozatua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 232. orr.

Abenikoak eta kontratuak zirela-eta, justizia laikora jo beharra zenean ere, bi alderdiek hala nahi izanez gero, jo zezaketen eliz epaimahaietara.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 242. orr.

5 (hiru osagaiko elkarteetan)

Kirol Arbitraje Epaimahaiari dagokio Edwardsek Olinpiar Jokoetan parte hartzerik duen erabakitzea.  Berria - Kirola   2004-08-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arbitratzeko euskal epaimahaia (3); baina epaimahaia (3); du epaimahaia (3); duen epaimahaia (6); dute epaimahaia (23); epaimahai bat (5); epaimahai bat (5); epaimahai batek (21); epaimahai batek (21); epaimahai baten (8); epaimahai baten (8); epaimahai baten aurrean (6); epaimahai baten aurrean (6); epaimahai hori (3); epaimahai hori (3); epaimahaia bost (3); epaimahaia eratzeko (4); epaimahaia eratzeko prozesua (3); epaimahaia osatu (3); epaimahaia osatuko (3); epaimahaia osatzen (6); epaimahaia osatzen zuten (3); eta epaimahai (4); eta epaimahai (4); eta epaimahaia (6); euskal epaimahaia (3); lehiaketako epaimahaia (5); ondoren zinpeko epaimahaia (3); osatu dute epaimahaia (12); osatuko dute epaimahaia (9); osaturiko epaimahai (3); osaturiko epaimahai (3); osaturiko epaimahai batek (3); osaturiko epaimahai batek (3); osatutako epaimahai (7); osatutako epaimahai (7); osatutako epaimahai batek (5); osatutako epaimahai batek (5); zen epaimahaia (3); zinpeko epaimahai (5); zinpeko epaimahai (5); zinpeko epaimahai batek (3); zinpeko epaimahai batek (3); zinpeko epaimahaia (9); zinpeko epaimahaia eratzeko (4); zuen epaimahaia (3); zuten epaimahaia (3)

aretoko epaimahaiak (3); atzo epaimahaiak (4); aukeratu du epaimahaiak (4); aukeratuko ditu epaimahaiak (3); auzitegi nazionaleko epaimahaiak (3); auzitegiko epaimahaiak (4); baina epaimahaiak (6); baitu epaimahaiak (3); beharko du epaimahaiak (3); buru duen epaimahaiak (3); dio epaimahaiak (3); ditu epaimahaiak (16); du epaimahaiak (40); duen epaimahaiak (7); epaimahaiak aho (3); epaimahaiak aho batez (3); epaimahaiak aitor (3); epaimahaiak aitor mendikute (3); epaimahaiak aukeratu (3); epaimahaiak auzi (4); epaimahaiak auzi saioa (4); epaimahaiak epaia (3); epaimahaiak erabaki (9); epaimahaiak erabaki zuen (6); epaimahaiak errugabetu (3); epaimahaiak errugabetu egin (3); epaimahaiak eta (6); epaimahaiak eta arlongo (3); epaimahaiak ez (9); epaimahaiak ez zuen (3); eta epaimahaiak (10); jaialdiko epaimahaiak (3); nabarmendu du epaimahaiak (6); nazionaleko epaimahaiak (3); osaturiko epaimahaiak (4); osatutako epaimahaiak (7); sarien epaimahaiak (3); zinpeko epaimahaiak (4); zinpekoen epaimahaiak (7); zinpekoen epaimahaiak eta (3); zion epaimahaiak (3); zituen epaimahaiak (4); zuen epaimahaiak (25)

buru duen epaimahaiaren (3); da epaimahaiko (5); da epaimahaiko burua (4); diote epaimahaiari (3); du epaimahaiaren (3); duen epaimahaiaren (4); epaimahaiaren aipamen (3); epaimahaiaren aipamen berezia (3); epaimahaiaren arabera (8); epaimahaiaren aurrean (12); epaimahaiaren erabakia (9); epaimahaiaren erabakia jakitea (3); epaimahaiaren erabakiak (7); epaimahaiaren erabakiaren (4); epaimahaiaren izenean (4); epaimahaiaren jarrera (3); epaimahaiaren sari (13); epaimahaiaren sari berezia (9); epaimahaiaren saria (8); epaimahaiaren ustez (4); epaimahaiko buru (5); epaimahaiko burua (9); epaimahaiko idazkariak (4); epaimahaiko kide (6); epaimahaiko kideak (7); epaimahaiko kideek (5); epaimahaiko kideen (3); epaimahairik gabe (4); epaimahairik gabeko (3); eta epaimahaiaren (7); eta epaimahaiaren sari (3); eta epaimahaiari (4); eta epaimahaiko (6); goragoko epaimahaiaren (3); goragoko epaimahaiaren aurrean (3); izango da epaimahaiko (3); zinpeko epaimahaiarekin (3); zinpeko epaimahaiaren (4); zion epaimahaiari (11); zizkioten epaimahaiari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus