Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzulego (ETCn 336 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian entzuleria eta entzuleak agertzen dira) iz entzuleak. ik entzuleria.

Hurbiltasuna lortzen du mezua egokituz entzulegoari.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Uste al duzu inoren gustukoa dela jaramon egiten ez duen entzulego bati mintzatzea?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 108. orr.

Maina zahar bat entzulegoaren baietza sortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

Soinua azken lerroetako entzulegoari makalaldi akustikorik gabe iristea nahi izanez gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 238. orr.

Euskal Herriko elizetan ere, entzulegoa zabalagoa litzateke pulpitoaren alboan, Harlemen bezala, bateriajole bat balego.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 77. orr.

Mendeen buruan, gauza orok bere lehenagoko egoera berreskuratuko duela, eta berak, Atenasen, entzulego beraren aurrean, berriro ere irakatsiko duela dotrina hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

Antropologia garezur hispanikoaren ikerketan murgildu da, zientzia berriak entzulego debotua aurkitu baitu Espainian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 182. orr.

Kauta taldeak Euskadi Gaztea irratiko entzulegoaren saria irabazi berri du.  Berria - Kultura   2004-01-30

Entzulego osoaren atsegina bete duen kantaldi goxoa.  Herria   2005-11-17

Entzulego nasai bat da antzoki edo pilotalekuetan bildu.  Herria   2005-11-03

Kolore askotako entzulegoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Hasia da beraz TF.1 gatea M6-en ondotik bildu beharrez bere ikusle eta entzulegoa.  Herria   2001-10-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus