Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontu handiz jokatu beharko du betiere bertsoa sobera ez kargatzeko, denborazko mugak bera ez ezik entzuleria ere baldintzatzen baitu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.
Isilik dago entzuleria, ikaraturik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.
Atsegina da ohartzea frantsesez ere entzuleria hunkitzeko ahala duela. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Hitzaldia goitik behera idatzita eramaten badugu, seguruago sentituko gara agian [...] baina entzuleria aspertzeko hartzen dugun arriskua ere handiagoa da. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 103. orr.
Bertso-saioetan entzuleriaren erantzunak, edo erantzun horretaz igorleak jasotzen duen berrelikadura edo feedback delakoak leku garrantzitsua du. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Entzuleria (gehienak 40 urtetik gorakoak) ere sasoian. Berria - Kultura 2004-05-18
Nolabaiteko feedback-a lortu behar dugu, entzuleriak eta jendeak, oro har, erantzun egin dezala kanpaina honen bitartez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.
Entzuleriaren aniztasuna ez da ohikoa egungo kultur kontsumoan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.
Gorriz agertzen ziren pantailan entzuleriari zegozkion portzentajeak, eta sekula ere ez zen audimetroa horren gora egon. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 116. orr.
Soinujole batek behar zuen entzuleriaren bila. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.
Entzuleriaren handi-txikia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.
Zenbat eta handiago entzuleria, txikiago homogeneitatea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 146. orr.
Entzulerik gabeko hitzaldia izan zuten Cadreitan. Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Genero epidiktikoa da arte literarioaren baliabide guztiak aktibatzen dituen bakarra, entzuleriarekiko atxikimendua lortzea izaki xede nagusia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.
Entzuleria zabal eta aldakorra. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.
Hau da hau entzuleria gaztea. Berria - Kultura 2006-04-20
Emakumeek marru ozenagoak egin zituzten entzuleria berriaren aurrean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 192. orr.
Entzuleria jakin batek egokitzak jotzen duen argudioa da erretorikan argudio egokia, ez baitago kontu horretan ere berezko egokitasunik. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 181. orr.
Gurea bezalako gizarte batean bertsolaritzak sorrarazten duen erantzun sozialaren gakoetako bat entzuleria heterogeneo eta berriarengana iristen diren edukiak kantatzea da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.
Saio horietako entzuleek, beraz, aski entzuleria homogeneoa osatzen dute. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.
Gogoz kantatu zuen, iztergainak kulunkatuz, dantzatuz, keinuak eta imintzioak eginez, mikrofono bat aho aurrean edukiz, alegiazko entzuleria eskerga batentzat ariko balitz bezala. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.
Airean, kalitatezko entzuleriaren aurrean, 60 hamarkadako Erresuma Batuko pop sutsuaren aireak. Berria - Kultura 2004-10-20