Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iruñea berriz eskuratzera entseiatzen dira, baina debaldetan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 26. orr.
Aitamei eta niri begiratuz, Colette entseiatu zen amaren kalmatzera. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 54. orr.
Arestiko hausnarketetara itzultzera entseiatu nintzen, hots, bezperaz geroztik garunetan trabatua neukan galdera zitalera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.
Bazkaltzen jarraitzera entseiatu zen; ezin ordea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.
Ez nuen gehiagorik behar, pentsa dezakezunez, haren gelan sartzera entseiatzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.
Sarri entseiatu izan naiz, atzodanik, ohorez zuri ihardestera, indarrik ordea ezin kausiturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 194. orr.
Hutsune horien betetzerat entseiatu naiz, hitzez eta behakoz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.
Orduan bai, nola neuretzat gorde nahi bainuen neure tristuraren kausa, haren ezkutatzerat entseiatu nintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.
Ohikoan nabari ere ez nezakeen jeloskeria sentimendua nigan iratzar arazten entseiatzen zela iritzi nion. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.
Ahal bezenbat entseiatzen naiz atxikitzen nere heina. Herria 2005-03-31
Ez nuke erran behar ordea, ut supra egiten entseiatu naizen deskriptzio poetikoen ondotik, orain, datu prosaiko batera lerrarazi nauela errealitateak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.
Oraingo honekin bion artean zubi bat edo, izan litekeena, entseiatu nahi nuke, Miranderi sarrera orokor gisa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 209. orr.
Denetan trebatzen da entseiatzen dena. Herria 2002-11-28
Goizero, soro-lanera baino lehen, hantxe arituak ziren noski gaur antzeztu beharreko dantzaldia entseiatzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Ondo entseiatutako ikuskizuna eskaintzen ari balira bezala, Sofia, Vanessa eta Susana batera dantza eginez, biluziz joan ziren. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 104. orr.
Bihar goizean goiz altxatu beharra daukat eta egun osoa entseiatzen eman. Deitu hamabietan antzokira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Luzaz entseiaturiko elegia panpoxa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.
entseia hadi (3); entseia zaitez (4); entseiatu beharra (4); entseiatu beharra nuela (3); entseiatu gabe (3); entseiatu nahi (3); entseiatu naiz (3); entseiatu nintzen (11); entseiatu zen (10); entseiatuko naiz (5); entseiatzen naiz (4); entseiatzen nintzen (5); entseiatzen zen (5); eta entseiatu (12); eta entseiatu zen (3); eta entseiatzen (5); permatu eta entseiatu (7); permatzen eta entseiatzen (3)