Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entsaiatu (ETCn 188 agerraldi; orobat ensaiatu ETCn 17 agerraldi; cf entseaiatu ETCn 187 agerraldi), entsaia, entsaiatzen 1 du ad entseguak egin. ik entseiatu.

Musikariak entsaiatzen ari dira, eta soinua gogor-gogor dator anplifikatzaileetatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 230. orr.

Gogor entsaiatu zuten Jexuxek eta Ximonek, horrelako ekitaldiak zituztenean beti egiten zuten moduan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

Etxean libre zegoen une guztietan entsaiatzen zuen Pedrok, pieza berriak ikasteko.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 49. orr.

Hiru aldiz entsaiatu omen zuten deklarazioa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Batere entsaiatu gabe joaten nintzen erromerietara, ongi moldatzen ginen eta ez zegoen entsegu beharrik.  Berria - Kultura   2004-09-08

Astebete lehenagotik hasi zen ensaiatzen jendea, maisua direktore zutela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Tresna estaltzeko zorrorik ere ez zeukan: horrela bidaietan ere entsaia zezakeela esaten zuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.

Goizean, atzoko argixinta berberarekin abiatu dute kantu-sinfonia ondo entsaiatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

• 2 da ad ipar saiatu.

Zuen haurrak ez dira zuen haurrak; biziko bidean elgarri lotuak balinbazarete ere, ez zaizte horien jabeak; beraz, ez entsaia zuen idurikoak bilakarazten.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 89. orr.

Elgarrekin egiten ditugu formakuntza egunak, ardiari buruz, lurrari buruz bai eta ongarriari buruz ere, arrapostuak elgarrekin atxemaitera entsaiatzen gira.  Herria   2001-09-20

Gaurko egoerari begira entsaiatu da Manexen iharduera nolako izan zitekeen erraiten, haren sinesmena, Euskal Herria eta mundu zabala nolatsu diren ohartarazi ondoan, guziz harkorra izan da Iruñearraren solasaldia.  Herria   2004-11-18

Eta, biziak ez baitu sobera gibelera begiratu nahi, entsaiatuko dira ere, hor izanen direnak beren aireekin eta hitzekin 5 urte huntan mundu huntarik beren artetik joan direnei, pentsatzea.  Herria   2005-09-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus