Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entsegu (ETCn 11.001 agerraldi; cf entsaio ETCn 198 agerraldi) 1 iz entsaioa.

Entsegu pare baten ondoren, prestatu dugu Alex, Bruce eta hiruok emanaldia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

Elizako koruaren entseguetan egokitzen ziren biak, eta bazuten konfiantzarik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.

Pirandelloren Paperen jokoa antzezlana jokatzeko entseguetan ustez parte hartu behar dutenak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 19. orr.

Entseguak zituelako astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 150. orr.

Esperientziak argi erakusten baitzuen, entseguetan ondo bazebiltzan ere, jendaurrera azaltzean izuak harrapatuko zituela; eta akabo mojen estimua!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

Biharamunean iragarki baterako entseguak egin behar nituen, goi traizioagatik kargu hartu zioten emakume antzezle baten ordez.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.

Arte ta Entsegu erakundeetan klasatua da sala.  Herria   2004-04-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaur, entsegu orokorra, urteko kontzerturako txartelen banaketa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

Kalamua terapia jakin batzuetan erabil daitekeela baieztatzen duen entsegu klinikorik ba al dago?  Berria - Harian   2005-04-17

Lehen "Mururoa"-n hasi entsegu atomikoen jarraikitzeko omen, denen ixilean.  Herria   2004-01-01

AEBak Alaskan egiten ari ziren entsegu nuklearren kontrako batzorde bakezale batek sortu zuen.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Ipar Korea ez dagoela batere geldirik bere nuklear entsegu eta ametsetan, froga eta froga ainitz ateratzen da egundainokotik aspaldiskoan.  Herria   2004-09-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Entsegu laborategi batean lan egiten du eta harremanetan ibiltzen da herrialdeko eraikuntza enpresa gehienekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

«Rolls-Roycek sei hilabeteko aldea ateratzen dio besteari, eta horregatik erabiliko da hegazkinaren lehen entsegu hegaldietan eta lehen entregatzeetan», esan du ITPk.  Berria - Harian   2005-01-19

Emanaldietarako txaketak eta gorbatak lehen egunean bezain txukun jarraitzen zuten bere entsegu gelan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Atxuriko tren geltokiaren ondoan den etxe multzo baten pean zeukaten entsegu lokala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.

Ikuskizuna zuzentzen zuen eta entsegu-moduko bat egiten zuen Fernandorekin hasi aurretik, lehenbizi egidazu hau, eta gero beste hau, prest?, klaketa, Fernando Billi ipurditik ematen, lehen hartualdia, argia, kamera, aurrera!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Orain arte, kontratu mugagabe bat izenpetu eta, lehen hiru hilabeteak ziren entsegu hilabeteak.  Berria - Harian   2006-02-07

Ez bada mugatua ere, lehen bi urteak entsegu urteak dira.  Berria - Harian   2006-02-07

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bost axola zitzaizkigun guri gerrako lubakietako nekaldi eta arriskuak, sinetsita baikeunden gerra-entsegu bat baino ez ginela antzezten ari, aktore-mozorroan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.

5 (errugbian)

Hiru entsegu, lau gaztigu-ostiko eta punpa-laster bat, hala nola jokatu den uhain beltza.  Herria   2003-11-13

Hola bururatu da Parisen jokatu den partida: hiru entsegu, haietarik biga emendatuak eta bi gaztigu-ostiko.  Herria   2004-02-26

Lau entsegu, denak emendatuak eta bost gaztigu-ostiko, hiru entsegu emendatuen kontra.  Herria   2003-11-13

Parisko jokolariak Akitaniatik jinak gehienak: gustatu zitzaidan partida eta Hiri nagusiko gazteek zuten irabazi, Artestar mele erdilaria pasatu baitzen azken mementoan bi aurrelarien artean entsegua landatuz marra xuriaren gibelean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

Partidaren azken minutuetan, kontra eraso batean azken energiaz baliatuz, entsegua markatu genuen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 148. orr.

Entsegu-marra iragana zuen, aski zuen lurrera joaitea entseguaren markatzeko eta lurreratu gabe eskapatu zaio baloia.  Herria   2004-02-26

Aguileran bi entsegu egin zizkiguten zangoz ongi jokatuta.  Berria - Kirola   2006-01-13

6 iz saioa.

2600 kilometrotan zehar alemanek ez harrapatzeko bazen bertze jostetarik, ordea Paueko sarjentuak hirugarren entseguan baizik ez zuen erdietsi zinez ihes egitea eta Frantziako gune askera heltzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Jaikitzeko zenbait entseguren buruan xutitzen naiz, edana banintz bezala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Ala aitorensemek, ala apezek, bai eta apezpikuek berek entsegu frango baderabilate herriko hizkuntza zahar ederra xutik atxiki beharrez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 185. orr.

Idaztea munduaren ulertzeko entsegu bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.

-Zer nahi gerta ere, entsegu bat eginen dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 42. orr.

Sistematikatik aldentzeko eta entseguen, saialdien, hutsegiteen eta berriz hastearen desordena "bizia" eguneratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 88. orr.

Kalamua terapia jakin batzuetan erabil daitekeela baieztatzen duen entsegu klinikorik ba al dago?  Berria - Harian   2005-04-17

Irakaskuntzako hizkuntza erregistroari gertuenetik segitzen dion nomenklatura politikoak ere egin ohi du entsegu politik tartean-tartean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 56. orr.

Ipar Korea ez dagoela batere geldirik bere nuklear entsegu eta ametsetan, froga eta froga ainitz ateratzen da egundainokotik aspaldiskoan.  Herria   2004-09-16

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atentatu entsegu horren kondenu uharra segidan abiatu da.  Herria   2002-12-19

Hiltzaileak izaten dira, hamaika ihes-entsegu egindakoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 85. orr.

Goizez, ariketa fisiko azkarrak eginarazten dizkizue, edota ibilaldi luzeak; tiro entseguak, arratsaldez.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 71. orr.

8 saiakera.

Zer eskatzen diozu testu bati, poema bati, entsegu bati?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 297. orr.

Premia daukat, orain, entsegua irakurtzen hasteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 411. orr.

Entsegu eder baterako gaia litzateke sorgin kontu hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 39. orr.

Egunean hiruzpalau ordu ematen omen zituen haren idazlanak aztertzen eta interneten aurkitutako hari buruzko aipamen eta entseguak pilaturik omen zituen etxean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atentatu entsegu (10); azken entsegu (4); baionaren entsegu (4); bakoitzak entsegu (4); bederatzi entsegu (4); beste hiru entsegu (4); bi entsegu (105); bi entsegu egin (42); bi entsegu eginda (5); bi entsegu markatu (5); bi entsegu transformaketa (8); bi urteak entsegu (4); bost entsegu (35); bost entsegu egin (12); bost entsegu eginda (11); bost entsegu transformaketa (5); dourthek entsegu (11); dourthek entsegu transformaketa (11)

entsegu aukera (5); entsegu bakarra (10); entsegu bana (11); entsegu bana egin (9); entsegu bat (111); entsegu bat egin (16); entsegu bat eta (10); entsegu baten (5); entsegu batzu (5); entsegu eder (4); entsegu egin (169); entsegu egin ditu (11); entsegu egin dituzte (5); entsegu egin dizkiote (6); entsegu egin zituen (33); entsegu egin zituztelako (4); entsegu egin zituzten (58); entsegu egin zizkion (16); entsegu egin zizkioten (5); entsegu eginda (52); entsegu egiteko (7); entsegu emendatu (10); entsegu emendatu bat (8); entsegu erabakigarria (9); entsegu erabakigarria egin (4); entsegu eta (10); entsegu garaia (4); entsegu gisa (7); entsegu hori (5); entsegu lerroan (5); entsegu lerroraino (5); entsegu lerroraino heldu (5); entsegu lerrotik (41); entsegu lerrotik bost (7); entsegu lerrotik metro (5); entsegu lokalean (8); entsegu markatu (11); entsegu markatu dituzte (7); entsegu markatuz (9); entsegu transformaketa (86); entsegu transformaketa bat (11); entsegu transformaketa eta (13); entsegu transformaketa gauzatu (27); entsegu transformaketa yachvilik (5); entsegu urteak (4)

eta bi entsegu (8); eta entsegu (44); eta entsegu bat (5); eta entsegu lerrotik (5); eta lau entsegu (6); hiru entsegu (67); hiru entsegu egin (26); hiru entsegu eginda (8); lau entsegu (55); lau entsegu egin (23); lau entsegu eginda (8); lehen entsegu (10); lehen entsegu bat (4); miarritzeren entsegu (10); miarritzeren entsegu lerrotik (8); miarriztarren entsegu (4); ostiko eta entsegu (4); sei entsegu (32); sei entsegu egin (13); sei entsegu eginda (5); urteak entsegu (4); urteak entsegu urteak (4); yachvilik entsegu (18); yachvilik entsegu transformaketa (18); zazpi entsegu (28); zazpi entsegu egin (6); zazpi entsegu eginda (5); zuen entsegu (6); zuten entsegu (4)

azken entsegua (11); azken entsegua egin (4); bidabek entsegua (4); bigarren entsegua (11); bobok entsegua (6); brusquek entsegua (5); egin zuen entsegua (6); entsegua da (4); entsegua egin (57); entsegua egin zuen (22); entsegua egin zuten (9); entsegua egiteko (27); entsegua egiteko aukera (5); entsegua egiten (5); entsegua eta (5); entsegua hagapean (8); entsegua izan (4); entseguak egin (7); entseguak egiteko (12); entseguak egiten (7); entseguak eta (5); entsegurik egin (11); eta entseguak (14); eta entseguak egiteko (4); ez piossekek entsegua (4); gobeletek entsegua (4); hirugarren entsegua (9); laugarren entsegua (7); laugarren entsegua egin (4); lehen entsegua (36); lehen entsegua egin (8); nuñ partidako lehen entsegua (8); piossekek entsegua (5); taldearen hirugarren entsegua (4); yachvilik entsegua (4); zigor entsegua (8); zuen entsegua (10); zuen lehen entsegua (4); zuten entsegua (4), bi entseguak (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus