Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entsaio (ETCn 198 agerraldi; cf entsegu ETCn 11.001 agerraldi) iz treatro lan, musika lan edo kideko bat praktika gisa egitea benetako emanaldia baino lehen. ik entsegu.

Jexux zain izango dut honezkero entsaioa egiteko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 129. orr.

Jaiero hasi nintzen horrekin entsaioak egiten.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 21. orr.

Inaugurazio festaren entsaioa omen dago hotelean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 221. orr.

Garaiz bukatu dugu gaur entsaioa, bisitariak etortzerako dena prest egotea komeni baita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 131. orr.

Estreinatu behar zuten antzerki obrarako entsaioak antzokian egiten zituzten eta bertara gerturatzeko esan zidan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Entsaioak garajean, eta etxean ere bai.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

Inork ez zuen Nancy Lehenago, urteetan larunbat-igandero hemen gaindi ibili bainaiz, teatro entsaioetara jiteko.ikusi, egun batean entsaiora agertu zen arte.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

12 emakumeek gaur arratsaldean egingo dute lehen entsaioa Gaztelubidekoekin -Etzi, baina azken entsaioa dekoratu eta guzti egin nahi genuke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Hor entsaio labur bat eginen da meza aintzin.  Herria   2003-01-28

Jexuxek urteetan bildutako piezak ikasteko asmotan etortzen zen, eta entsaio luzeak egiten zituzten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 141. orr.

Bizikletan eramaten zuen entsaio lekura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.

Gure etxean bolada luzea egin zian aiarrak automobilik ez zuen garaian, dantza-entsaioak ostiraletan berandu bukatzen genituenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus