Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musikariak entsaiatzen ari dira, eta soinua gogor-gogor dator anplifikatzaileetatik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 230. orr.
Gogor entsaiatu zuten Jexuxek eta Ximonek, horrelako ekitaldiak zituztenean beti egiten zuten moduan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.
Etxean libre zegoen une guztietan entsaiatzen zuen Pedrok, pieza berriak ikasteko. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 49. orr.
Hiru aldiz entsaiatu omen zuten deklarazioa. Berria - Euskal Herria 2006-03-07
Batere entsaiatu gabe joaten nintzen erromerietara, ongi moldatzen ginen eta ez zegoen entsegu beharrik. Berria - Kultura 2004-09-08
Astebete lehenagotik hasi zen ensaiatzen jendea, maisua direktore zutela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.
Tresna estaltzeko zorrorik ere ez zeukan: horrela bidaietan ere entsaia zezakeela esaten zuen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 27. orr.
Goizean, atzoko argixinta berberarekin abiatu dute kantu-sinfonia ondo entsaiatua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.
Zuen haurrak ez dira zuen haurrak; biziko bidean elgarri lotuak balinbazarete ere, ez zaizte horien jabeak; beraz, ez entsaia zuen idurikoak bilakarazten. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 89. orr.
Elgarrekin egiten ditugu formakuntza egunak, ardiari buruz, lurrari buruz bai eta ongarriari buruz ere, arrapostuak elgarrekin atxemaitera entsaiatzen gira. Herria 2001-09-20
Gaurko egoerari begira entsaiatu da Manexen iharduera nolako izan zitekeen erraiten, haren sinesmena, Euskal Herria eta mundu zabala nolatsu diren ohartarazi ondoan, guziz harkorra izan da Iruñearraren solasaldia. Herria 2004-11-18
Eta, biziak ez baitu sobera gibelera begiratu nahi, entsaiatuko dira ere, hor izanen direnak beren aireekin eta hitzekin 5 urte huntan mundu huntarik beren artetik joan direnei, pentsatzea. Herria 2005-09-08